Paraiso Antzerkiak ustekabeko lan eszeniko gozoa aurkezten du, ametsen probokazio bilakatzen dena. Txokolatea eskuartean dutela, bi emakumek materia ikertu eta harekin jokatzeko gozamena dastatuko dute, bere lurrinek mundua hartu eta denbora geldiarazten duten bitartean. 2-5 urte arte. Kultur Etxearekin eta herriko ikastetxeekin hirtzertutako jarduerak
Lazarraga sarien helburu nagusia da Arabako hainbat erakundek eta pertsonak esparru sozioekonomikoan euskararen presentzia areagotzeko eta ezartzeko egin duten lana saritzea. Lazarraga Sarien bidez, Arabako bost erakunde edo-eta pertsona sarituko dira euren lan ingurunean euskararen normalizazioan eramandako ekimenengatik. Sari-banaketara etortzeko izena eman behar da aurretik, hemen: https://baieuskarari.eus/eu/bloga/2022/11/07/lazarraga-sariak-banatuko-ditugu-azaroaren-24an
Saio honetako ipuinetan agertzen zaigun oinarrizko ideia norberaren buruarekiko maitasuna eta begirunea da. Denoi gustatzen zaigu besteek maitatua sentitzea, onartua, ondo tratatua, baina hori lortzeko ez dugu onartu edo egin behar gustatzen ez zaigun ezer. Ez dugu ahaztu behar nortzuk garen eta ondo gaudela garen bezala, bakoitza, bere modura, perfektoa delako, berezia, disdiratsua eta errepikaezina, izarrak bezalakoa. Adina: 6 eta 10 urte bitarteko haurrentzat gomendatua. 8 urtetik beherakoek heldu batekin egon beharko dute.
Eus-Karria irakurketa taldearen solasaldi irekia.
Artepanekin batera pizza bat egiten ikasiko duzue. Masatik hasita arratsalde osoa pasako duzue sukaldatzen! Sarrera: 5 euro. Izena emateko edo zalantzak argitzeko deitu GEU elkartearen bulegora: 945 222 153 edota 688 734 941
Euskal literaturak ibilbide luze eta oparoa izan du urteetan zehar, baina zer nolako ezagutza dugu ondare literario honen inguruan? Kontziente al gara eleberri, poesia-liburu, ipun-liburu… euskaraz ere irakur daitezkeela? Hiriko gazteen parte-hartzea bilatzen duen irakurle talde txiki honen helburu nagusia hautatutako literatur proposamenei buruzko eztabaida gune eroso eta seguru bat sortzea da. Horrez gain, saioak independienteak izango dira eta askatasun osoa izango dute kideek nahi duten saioetan parte hartzeko. Saio honetan Ana Malagonek idatzitako Ez dakit zertan ari zareten landuko dugu. "Bere asperdura eta nazka guraso dibortziatu baten etxetik bestearenera garraiatzen dituen nerabea; aita enpresaria hil ondoren beren erdipurdikeriarekin zer egin ez dakiten seme-alabak; ahizpa atxilotu dutela-eta, haren kargu egitera doan klausurako moja; gaueko txanda baten ondoren, ama zaharra sarturik daukan erresidentziara doan autobus-gidaria…" Pertsonen inguru hurbilean kokatzen ditu egileak tragedia izatera iristen ez diren drama txiki hauek, ironia erabiliz urruntze modura eta garraztasuna defentsarako babes gisa. Trikuaren arantza horien azpian, baina, giza haragia suma daiteke dardarka, gozotasun apur baten eske. Gaurko eta hemengo gizartearen ispilu baldin bada ipuin-bilduma hau, ezin esan oso eder agerrarazten gaituela. Izen-ematea: Gauekoak
80 amandre behar omen dira antzinako emakumeak egungoekin lotzeko, hori zioen behintzat Jorge Oteiza handiak; 80 amandre besterik ez, aintzinaroa orainaldiarekin lotzeko. 80 ziren; 20 izan zitezkeen; 4 dira. Nik 4 amandre nahikoa izan ditut munduan nire txokoa aurkitzeko, 4 amandre besterik ez, ipuin bihurtu eta saio honetan elkartu ditudanak. Ametsak, desioak, lana eta tristurak mototsean kiribildu eta munduari irribiarre egiten ikasi zuten emakumeen istorioak dira hauek. Esku zailduak, sabel puztuak, begirada galduak, eta batez ere irribarrea begietan duten amandreak, amamak, amonak, amatxiak, amumak… Finean, nire amandreak zure amandreak ere badirelako.
Iker Sancho, bildumaren itzultzailea, irakurle klubean izango da, dena ondo bidean.
Oihane Perea eta Peru Abarrategirekin
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |