Izarrak gauez ateratzen dira, haurrek lo egiten dutenean. Zeruan geldirik geratzen dira eta lotan dauden bitartean begiratzen diete. Ipuin sentsorial hau jende gutxi- rekin garatuko da, hitz gutxi erabiliz, familiak zerupean kokatzen diren gune txikiz osatutako giro eszenografikoan. Aktore batek lau izarrek uzten dituzten dohainak erakusten ditu. Horiek ibaietako ura; argitzen duen argia; lurra, koloreekin; eta airea, arintasun eta bizitasunarekin, dakartzate. Ura, argia, lurra eta airea dira bi- zitzaren osagaiak. Izarrek mundu txiki bat oparitzen digute, eta horrekin jolasean aritu gaitezke helduak zein txikiak. Informazio eta erreserbak: kultura@legutio.eus
17:30: Elssie eta Dekker (familientzako antzerkia). 18:30: Txokolatada. 17:30-19:30: Informazio mahaia: azalpenak, banderolen salmenta, eskaparatea (materiala on-line saltzen da).
Ekintza honek udalerriko emakume gazteekin lan egiteko prozesu bat abiaraztea ahalbidetuko duen abiapuntu izan nahi du. Patriarkatuak eta generoak eurengan duten eraginaz ohartarazteaz gain, autonomia eta ahalduntzerako bidea ahalbidetzea du helburu. Halaber, balioen aldaketa sustatzea ere bilatzen da, besteak beste, rol eta estereotipo sexistak eta aniztasunari eta genero-identitateei buruzko aurreiritziak ezabatuz. Bestalde, indarkeriarik gabeko portaera ereduen garapena bultzatu nahi da, hain agerikoak ez diren beste indarkeria-mota batzuei helduz (indarkeria mediatikoa, sinbolikoa, ...). Hau guztia indarkeriazko jokabideen prebentzio eta detekzio goiztiarra mesedetu lezake, era horretan sentsibilizazioa eta informazioa areagotzeko gazteen artean. Informazio gehiago: https://laia.araba.eus/eu
Urtea euskararen inguruko hainbat proposamenekin amaitzen da. Datorren abenduaren 3a Euskararen Eguna da. Aste honetan ere abiatuko da Euskaraldia, eta Lautada ikastolak kalejira bat antolatu du, Araba Euskarazi hasiera emateko.
18:00: Euskaraldiskoa. 18:00-19:30: Informazio mahaia: azalpenak, banderolen salmenta, erakusleihoa (materiala on-line saltzen da).
Haurrentzako antzerkia. Musika, argiak eta burbuilak eszenatokian nahasten dira une magiko eta ahaztezina sortzeko. Ikuskizun ikusgarria eta harrigarria da eta, ez haurrak, ez helduak, ez ditu hotz utziko. Sarrerak Kultur Etxean Salgai. Informazio gehiago: http://teatroamateur.com/2022
Akroyogak yogan, akrobazietan eta masajean dauzka bere oinarriak. Bikoteka edo taldeka egiten den praktika honen bitartez konfiantza, enpatia, ahalduntzea eta bestelakoak alderdi fisiko, psikiko eta emozionalen bidez lantzen dira. Akroyoga diziplina inklusibo bat da, mota guztietako pertsonek parte hartu dezakete; esperientziak, gorputz motak, adinak… axola gabe, akroyogaren praktika pertsona bakoitzari moldatzen baitzaio eta ez alderantziz. Lau orduko tailer honetan maila guztientzako erronkak proposatuko dizkizuegu. Moonkey Pills akroyoga kartak erabiliz eta Hegoak Astindu akroyoga elkarteko irakasleen eskutik, akroyoga pose desberdinak hasieratik ikasi, edo esperientzia dutenek, sekuentziak sortzea lortuko dute. Horrela ingurukoekiko konfiantza eta norberaren sormena landuko ditugu. Eta hau dena ariketa fisikoa egin eta ondo pasatu bitartean! Izen-ematea (urriaren 21etik aurrera): Gauekoak
Off Lokal espazio ez-konbentzionaletan tokiko taldeen proposamen dramatikoa da. Ikusleenganako hurbiltasuna eta begirada zuzena da bere nortasun-ezaugarria. Antzezlanak: 'Daisy Crazy', Pez Limbo; TRANSIT.OS, Amaia Garrosa; Raska Nazka, Kolectivo Monstrenko. Informazio gehiago: https://labur.eus/F7bWU
Esti Vidartek eskainaiko ditu lantegi guztiak. Helduentzat prezioa 4,10 eurokoa da lantegi bakoitzeko. Lantegi bakoitza baino bi egun lehenagora arte izen ematea zabalik izango da Kultura Etxean. Hamar leku daude lantegi bakoitzeko.
Igone Mariezkurrenaren eskutik. Westfjords eskualdea (ipar-mendelbadeko fiordoak) iskin ezezaguna da Islandian. "Ring Road" bide sonatua ez den arren, herrialdearen altxorra da, ukitu gabeko natura basatia gordetzen du bere baitan.
Xabier Amurizak kopla zaharrak eta berriak azalduko ditu, baita herri musikan duten eragina ere, Agus Barandiaranen (Korrontzi) trikitiak lagunduta .
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |