Ekintza honek udalerriko emakume gazteekin lan egiteko prozesu bat abiaraztea ahalbidetuko duen abiapuntu izan nahi du. Patriarkatuak eta generoak eurengan duten eraginaz ohartarazteaz gain, autonomia eta ahalduntzerako bidea ahalbidetzea du helburu. Halaber, balioen aldaketa sustatzea ere bilatzen da, besteak beste, rol eta estereotipo sexistak eta aniztasunari eta genero-identitateei buruzko aurreiritziak ezabatuz. Bestalde, indarkeriarik gabeko portaera ereduen garapena bultzatu nahi da, hain agerikoak ez diren beste indarkeria-mota batzuei helduz (indarkeria mediatikoa, sinbolikoa, ...). Hau guztia indarkeriazko jokabideen prebentzio eta detekzio goiztiarra mesedetu lezake, era horretan sentsibilizazioa eta informazioa areagotzeko gazteen artean. Informazio gehiago: https://laia.araba.eus/eu
Saio honetako ipuinetan agertzen zaigun oinarrizko ideia norberaren buruarekiko maitasuna eta begirunea da. Denoi gustatzen zaigu besteek maitatua sentitzea, onartua, ondo tratatua, baina hori lortzeko ez dugu onartu edo egin behar gustatzen ez zaigun ezer. Ez dugu ahaztu behar nortzuk garen eta ondo gaudela garen bezala, bakoitza, bere modura, perfektoa delako, berezia, disdiratsua eta errepikaezina, izarrak bezalakoa. Adina: 6 eta 10 urte bitarteko haurrentzat gomendatua. 8 urtetik beherakoek heldu batekin egon beharko dute.
2 eta 5 urte arteko umeentzako emanaldia. Sinopsia: Saka eta Taman leku batetik bestera doazen bi bidaiari dira, bizitzeko eta istorioak irudikatzeko espazioak esploratzen eta eraikitzen. Informazio eta erreserbak: kultura@legutio.eus
Voluptatem antzezlana plazerra gaitzat hartuz plazerrak sorrarazten digun deskonexioarekin eta ihes bidearekin experimentatzen duen obra da, kasu honetan bainuontzian egotean sentitzen den plazerrarekin. Ikuskizun honek dantza, testua, soka aereoa eta objektuen manipulazioa uztartzen ditu. Gonbidapenak urriaren 7tik aurrera hemen: https://entradium.com/events/voluptatem-gauekoak
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |