Hopper erdi oilasko eta erdi erbi jaio zen abenturazale ospetsuaren istorioa kontatzen du. Pedro erregearen seme adoptatua da. Ezberdintasunak gorabehera, onartua izateko irrikaz dago Hopper, eta abentura zirraragarri bati ekin dio Abe zerbitzari leialarekin (dortoka sarkastiko bat) eta Meg arte martzialetan aditua den mofeta ausartarekin, Iluntasunaren Hamster izeneko erlikia diruzalearen bila.
Umeen artean euskararen erabilera sustatzeko Sorgin Zapatuak izeneko programan txertatutako saioa da, Kirikino taldeak kudeatua. Gau Beltz jaian behar bezala parte hartzeko, bikain prestatu behar dira apaingarriak. horregatik, hurbilduko diren umeek eskulan saio bat izango dute mozorroak eta kalabazak sortzeko. Jarraian askari gozoa bertaratutako guztientzat. eta, amaitzeko, iluntasuna piztu, udazkenaz gozatu jarduera.
Familian elkarrekin gozatzeko aukera: sorkuntza, artea, gorputz adierazpena, dantza, emozioak… Izena eman udaletxean urriaren 26ra arte.
Hertzainak taldearen tributu akustikoa.
Izena emateko epea zabalik. Euskararen sustapenak Gasteizen izan duen ibilbidea ezagutu nahi? Miel A. Elustondo idazle eta kazetariak 'Euskararen historia soziala Gasteizen (1930-1975)' ikastaroa emango du, urriaren 17tik azaroaren 28ra, astelehenetan, 19:00etatik 20:30etara, Aldabe gizarte etxean. Informazio gehiago: v-g.eus/3SFFnaZ