Osteguna, urriak 27



18:00

'Beldurrari beldurrik ez', Alabazanekin

Aldabe gizarte etxeko liburutegia, Gasteiz | IPUIN KONTALARIA

Saio honetako ipuinak ez dira beldurra ematekoak, kentzekoak baizik. Beldur gara denok, baina benetan garrantzitsua da beldur horiek nola gainditu jakitea. Eta ikaratzen gaituenaren aurkako baliabiderik onena, zalantzarik gabe, irudimena da. Informazio gehiago: https://labur.eus/9HOKw  

'Beldurrari beldurrik ez', Alabazanekin Aldabe gizarte etxeko liburutegia

Saio honetako ipuinak ez dira beldurra ematekoak, kentzekoak baizik. Beldur gara denok, baina benetan garrantzitsua da beldur horiek nola gainditu jakitea. Eta ikaratzen gaituenaren aurkako baliabiderik onena, zalantzarik gabe, irudimena da.

Informazio gehiago: https://labur.eus/9HOKw

 


18:00

Karikatura lantegia Asisko Urmenetarekin

Salburuko gizarte etxea, Gasteiz | LANTEGIA

Karikaturak ez du deus asmatzen, jadanik badagoen hori distortsionatu egiten du. Epaitu gabe, betiere. Zeinek dio zure sudurra luzea (edo xapala, edo zuta, edo kakoa, edo...) itsusia, ala polita den? Den bezalakoa da, eta guk ezaugarri fisiko hori (ez deitu akatsa, gero!) nabarmendu egiten dugu. Giro goxoan. Ez da marrazkilari trebea izan behar abentura honetan parte hartzeko! Gogoa izatearekin nahikoa eta soberan! Adina: 10 urtetik aurrera. Informazio gehiago: https://labur.eus/9HOKw  

Karikatura lantegia Asisko Urmenetarekin Salburuko gizarte etxea

Karikaturak ez du deus asmatzen, jadanik badagoen hori distortsionatu egiten du. Epaitu gabe, betiere. Zeinek dio zure sudurra luzea (edo xapala, edo zuta, edo kakoa, edo...) itsusia, ala polita den? Den bezalakoa da, eta guk ezaugarri fisiko hori (ez deitu akatsa, gero!) nabarmendu egiten dugu. Giro goxoan. Ez da marrazkilari trebea izan behar abentura honetan parte hartzeko! Gogoa izatearekin nahikoa eta soberan! Adina: 10 urtetik aurrera.

Informazio gehiago: https://labur.eus/9HOKw

 


18:30

'Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka' aurkezpena

Ramon Bajo Ikastetxea, Gasteiz | GASTRONOMIA

Errigoraren "Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka" kanpainaren aurkezpena egiteko, produktuen dastaketa egingo dute Agerraldiko kide baten eta Errigorako ekoizle baten Artepanen eskutik. 

'Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka' aurkezpena Ramon Bajo Ikastetxea

Errigoraren "Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka" kanpainaren aurkezpena egiteko, produktuen dastaketa egingo dute Agerraldiko kide baten eta Errigorako ekoizle baten Artepanen eskutik. 


19:00

Gauekoak | 'Ene herri txikia'

Landatxo Gizarte Etxea, Gasteiz | IRAKURLE KLUBA

Euskal literaturak ibilbide luze eta oparoa izan du urteetan zehar, baina zer nolako ezagutza dugu ondare literario honen inguruan? Kontziente al gara eleberri, poesia-liburu, ipun-liburu… euskaraz ere irakur daitezkeela? Hiriko gazteen parte-hartzea bilatzen duen irakurle talde txiki honen helburu nagusia hautatutako literatur proposamenei buruzko eztabaida gune eroso eta seguru bat sortzea da. Horrez gain, saioak independienteak izango dira eta askatasun osoa izango dute kideek nahi duten saioetan parte hartzeko. Saio honetan Gael Fayek idatzitako Nire herri txikia landuko dugu. "Lehenago, ume zoriontsua zen garaian, Gabriel sekulako abenturetan sartuta ibiltzen zen bere lagunekin etxe ondoko paradisu txikian, kalean. Gero, ordea, familiako bakea hausten hasi zen gurasoak bereiztean eta istiluak ugaritzean bere "herri txikian", Burundin, Historiak hain gaizki tratatu duen Ertafrikako herrialdean". Aita kolono frantsesa eta ama Burundin bizi den ruandar tutsi emigratua izanik, 1994ko hutuen eta tutsien arteko gerra-genozidio-txikizio erabatekoan harrapaturik suertatu zen umea zelarik. Izen-ematea: Gauekoak

Gauekoak | 'Ene herri txikia' Landatxo Gizarte Etxea

Euskal literaturak ibilbide luze eta oparoa izan du urteetan zehar, baina zer nolako ezagutza dugu ondare literario honen inguruan? Kontziente al gara eleberri, poesia-liburu, ipun-liburu… euskaraz ere irakur daitezkeela?

Hiriko gazteen parte-hartzea bilatzen duen irakurle talde txiki honen helburu nagusia hautatutako literatur proposamenei buruzko eztabaida gune eroso eta seguru bat sortzea da.

Horrez gain, saioak independienteak izango dira eta askatasun osoa izango dute kideek nahi duten saioetan parte hartzeko.

Saio honetan Gael Fayek idatzitako Nire herri txikia landuko dugu.

"Lehenago, ume zoriontsua zen garaian, Gabriel sekulako abenturetan sartuta ibiltzen zen bere lagunekin etxe ondoko paradisu txikian, kalean. Gero, ordea, familiako bakea hausten hasi zen gurasoak bereiztean eta istiluak ugaritzean bere "herri txikian", Burundin, Historiak hain gaizki tratatu duen Ertafrikako herrialdean".

Aita kolono frantsesa eta ama Burundin bizi den ruandar tutsi emigratua izanik, 1994ko hutuen eta tutsien arteko gerra-genozidio-txikizio erabatekoan harrapaturik suertatu zen umea zelarik.

Izen-ematea: Gauekoak


19:00

'Erotik, zerotik, berotik' Ixabel Agirresaroberekin

Ibaiondoko gizarte etxea, Gasteiz | IPUIN KONTALARIA

"Erotika eta umorea elkartuz sortutako ipuin kontaketa. Hainbat ipuin entzungo ditugu, bai herrikoiak baita egungo idazle batzuek idatzitakoak ere". Adina: + 14 urte. Informazio gehiago: https://labur.eus/9HOKw  

'Erotik, zerotik, berotik' Ixabel Agirresaroberekin Ibaiondoko gizarte etxea

"Erotika eta umorea elkartuz sortutako ipuin kontaketa. Hainbat ipuin entzungo ditugu, bai herrikoiak baita egungo idazle batzuek idatzitakoak ere". Adina: + 14 urte. Informazio gehiago: https://labur.eus/9HOKw

 


19:30

'Azken etxea', Arantxa Urretabizkaia

Ignacio Aldecoa Kultura Etxea, Gasteiz | IRAKURLE KLUBA

Ez da izena eman behar (pandemiarik ez badago, behintzat), eta nahi beste saioetara etor zaitezke: guztietara, batera, zenbaitetara, bakarrik interesatzen zaizkizun liburuenetara. Baldintza bakarra dago: liburua irakurrita ekartzea, eta, horrekin batera, haren gainean hitz egiteko eta eztabaidatzeko gogoa. Egilea edota itzultzailea ekartzen saiatuko gara, baina, edonola ere, inportanteena saioetan liburua bera izango da.

'Azken etxea', Arantxa Urretabizkaia Ignacio Aldecoa Kultura Etxea

Ez da izena eman behar (pandemiarik ez badago, behintzat), eta nahi beste saioetara etor zaitezke: guztietara, batera, zenbaitetara, bakarrik interesatzen zaizkizun liburuenetara. Baldintza bakarra dago: liburua irakurrita ekartzea, eta, horrekin batera, haren gainean hitz egiteko eta eztabaidatzeko gogoa. Egilea edota itzultzailea ekartzen saiatuko gara, baina, edonola ere, inportanteena saioetan liburua bera izango da.


20:00

Gasteiz Bertsozale

Jimmy Jazz, Gasteiz | BERTSO SAIOA

Bertsolariak: Peru Abarrategi, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea.

Gasteiz Bertsozale Jimmy Jazz

.



08:00
20:00

[IZENA EMATEA] 'Euskararen historia soziala Gasteizen (1930-1975)'

Aldabe gizarte etxea, Gasteiz | IKASTAROA

Izena emateko epea zabalik. Euskararen sustapenak Gasteizen izan duen ibilbidea ezagutu nahi? Miel A. Elustondo idazle eta kazetariak 'Euskararen historia soziala Gasteizen (1930-1975)' ikastaroa emango du, urriaren 17tik azaroaren 28ra, astelehenetan, 19:00etatik 20:30etara, Aldabe gizarte etxean. Informazio gehiago: v-g.eus/3SFFnaZ  

[IZENA EMATEA] 'Euskararen historia soziala Gasteizen (1930-1975)' Aldabe gizarte etxea

Izena emateko epea zabalik. Euskararen sustapenak Gasteizen izan duen ibilbidea ezagutu nahi? Miel A. Elustondo idazle eta kazetariak 'Euskararen historia soziala Gasteizen (1930-1975)' ikastaroa emango du, urriaren 17tik azaroaren 28ra, astelehenetan, 19:00etatik 20:30etara, Aldabe gizarte etxean. Informazio gehiago: v-g.eus/3SFFnaZ

 

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»