Astearteetan programaren baitako ikuskizunak, doakoak dira, euskaraz eta familian burutzekoak. Eguraldi txarra balitz frontoian egingo dira.
Ibilbide gidatu oso interesgarri bat eskaintzen dugu urriko hilabete honetan. Zernahi garaiko ikerlan historikoek emakumeen historia isilarazi eta ahaztu egin dute -emakume ezezagunena zein ezagunena-, eta gizarteari egin dioten ekarpena. Hori dela eta, emakumeek Gasteizko historiari egin dioten ekarpenaren balioa nabarmendu eta ikustarazi nahi du ibilbide honek. Informazio gehiago: www.geuelkartea.eus
Izena emateko epea zabalik. Euskararen sustapenak Gasteizen izan duen ibilbidea ezagutu nahi? Miel A. Elustondo idazle eta kazetariak 'Euskararen historia soziala Gasteizen (1930-1975)' ikastaroa emango du, urriaren 17tik azaroaren 28ra, astelehenetan, 19:00etatik 20:30etara, Aldabe gizarte etxean. Informazio gehiago: v-g.eus/3SFFnaZ