Astearteetan programaren baitako ikuskizunak, doakoak dira, euskaraz eta familian burutzekoak. Eguraldi txarra balitz frontoian egingo dira.
Ganbarak sekretu eta ipuinez beterik daude eta kontaketa honetan traste zaharrei hautsa kendu eta ahaztutako ipuinok berriro kontatuko ditugu. Informazio gehiago: https://labur.eus/9HOKw
Ipuin hauetako protagonistak desberdintasuna onartzen ez duen mundu batean bizi dira. Baina denok berdinak izango bagina, nola jakingo genuke nor den nor? A zer nolako amesgaiztoa litzatekeen! Informazio gehiago: https://labur.eus/9HOKw
Martin Poxpolinek lagunak ditu han eta hemen, eta haiek bisitatzera joango da. Horretarako ez du biderik motzena hartuko, ez horixe, biderik dibertigarriena baizik. Adina: 4-6 urte. Informazio gehiago: https://labur.eus/9HOKw
Izena emateko epea zabalik. Euskararen sustapenak Gasteizen izan duen ibilbidea ezagutu nahi? Miel A. Elustondo idazle eta kazetariak 'Euskararen historia soziala Gasteizen (1930-1975)' ikastaroa emango du, urriaren 17tik azaroaren 28ra, astelehenetan, 19:00etatik 20:30etara, Aldabe gizarte etxean. Informazio gehiago: v-g.eus/3SFFnaZ
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |