Liburuzainak izango gara, eta, horretarako, beren lana zertan datzan ikasiko dugu, oso modu praktiko eta dibertigarrian. Adina: 8 – 11 urte. Informazio gehiago: https://labur.eus/9HOKw
Izena emateko epea zabalik. Euskararen sustapenak Gasteizen izan duen ibilbidea ezagutu nahi? Miel A. Elustondo idazle eta kazetariak 'Euskararen historia soziala Gasteizen (1930-1975)' ikastaroa emango du, urriaren 17tik azaroaren 28ra, astelehenetan, 19:00etatik 20:30etara, Aldabe gizarte etxean. Informazio gehiago: v-g.eus/3SFFnaZ