La Lezeko arroila-jaitsiera mitikoa egiteko eguneko irteera. Jaitsiera 80 metroko altuera duen barrunbe handi batek osatzen du, Altzania mendilerroaren mendigunea iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duena. Jauziak, txirristak, boladak… animatzen zara? Izen-ematea: Gauekoak
30 urteko ibilbidea ospatzeko antolatu duen egitaraua aurkeztu du GEU Elkarteak. Urriaren 1ean izango da ospakizun nagusia: GEU 30 Fest jaialdia. 10:00etan, GEUrekin Mendira eta Mintza ibilaldia abiatuko da Arka plazatik, eta Zabalganako basoa, Armentia eta Olarizu lotuko dituzte Eraztun Berdearen ibilbidetik. 11:00etan, Igandeak jai dinamikaren barruan, Irrien Lagunak-ek 3 urtetik gorako umeentzako Elkartasun jantokia ikuskizuna eskainiko du Aldabe gizarte etxean. 11:30ean, Ignacio Aldekoa Kultura Etxean ospatuko dute Irakurle Klubaren 20. urteurrena: Iban Zaldua idazleak gidatuta, Gasteizko zenbait idazlek (Karmele Jaio, Rikardo Arregi, Edu Zelaieta…) beren liburu kuttunei buruz hitz egingo dute, eta publikoak bere irakurketa biografiari aipamenak egiteko aukera egongo da. 12:30ean, ardo eta garagardo dastatzeak egingo dituzte, Aiztogile kaleko Errexala elkartean eta Errementari kaleko Gautxori elkartean. Ondoren, bazkalaurreko kalejira bat egingo dute Aiztogile kalean gora, Fariñasetik abiatuta. 14:30ean, herri bazkaria egingo dute Landatxon. Bazkalostean eta gaueko kontzertuaren aurretik, festak Falerina Lorategian segituko du: 18:00etan, Luze eta Motz, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen sei bakarrizketa; 19:30ean, berriz, dantza plazan Azido Folkloriko taldearen eskutik. Egitaraua Zetak taldearen kontzertuarekin borobilduko dute, 22:30ean, Jimmy Jazz aretoan. Informazio gehiago: geuelkartea.eus
Ondarearen Europako Jardunaldiak herritarren parte-hartzerako ate irekien proiektua dira, eta 1991tik aurrera antolatu dira Europako Kontseiluaren ekime- nez. Kultura eta garapen iraunkorraren arteko harremana ez da berria. Arabako kultura politiken arloan aurrekari ugari daude, eta 2022ko Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak aukera ona dira horiek ezagutzeko. Informazio gehiago: https://prentsa.araba.eus/eu/web/arabapress/-/las-jornadas-europeas-de-patrimonio-2022-contaran-con-13-actividades-en-8-localidades
Programa hau 5 eta 12 bitarteko ume eta gaztetxoei jolas edota prestakuntza izaerako jarduera bat eskaintzean datza; tailerrek, askariak eta ikuskizunek (pailazoak, magia, ipuin-kontalariak, musika...) osatzen dute. Urteko ia larunbat guztietan egiten da, doakoa da eta edonori irekia (ez da aurretik izena eman behar). Helburua da txikienak animatzea eskolaz kanpoko jardueretan euskara ahoz erabiltzera. 2010ean ipini zen martxan eta oso emaitza onekin errepikatzen da urtero. Lehen saioan, udazkeneko eskulanak egingo dira eta, jarraian jango den fruta-brotxeta bat prestatuko dute partaideek. Araba taldeak eskainiko du.
Zabalgana gizarte-etxearen irekieraren 5. urteurrena dela eta, hainbat jarduera antolatu dira auzoko bizilagunekin ekitaldi hori partekatzeko. Helduentzako jarduera. Prezioa: 10 € - Sarreren salmenta: entradium.
Triskari dantza taldeak 'Izarren Hautsa’ ikuskizuna eskainiko du. Ikuskizun honek, Izarrako jaietan inoiz plazaratu izan denak, dantza, euskera eta umorea uztartzen ditu.
Izena emateko epea zabalik. Euskararen sustapenak Gasteizen izan duen ibilbidea ezagutu nahi? Miel A. Elustondo idazle eta kazetariak 'Euskararen historia soziala Gasteizen (1930-1975)' ikastaroa emango du, urriaren 17tik azaroaren 28ra, astelehenetan, 19:00etatik 20:30etara, Aldabe gizarte etxean. Informazio gehiago: v-g.eus/3SFFnaZ