Osteguna, irailak 29



19:00

Gauekoak | 'Ez erran inori'

Landatxo Gizarte Etxea, Gasteiz | IRAKURLE KLUBA

Euskal literaturak ibilbide luze eta oparoa izan du urteetan zehar, baina zer nolako ezagutza dugu ondare literario honen inguruan? Kontziente al gara eleberri, poesia-liburu, ipun-liburu... euskaraz ere irakur daitezkeela? Hiriko gazteen parte hartzea bilatzen duen irakurle talde txiki honen helburu nagusia hautatutako literatur proposamenei buruzko eztabaida gune eroso eta seguru bat sortzea da. Horrez gain, saioak independenteak izango dira eta askatasun osoa izango dute kideek nahi duten saioetan parte hartzeko. Saio honetan Maddi Anek Txoperenak idatzitako Ez erran inori landuko dugu: "Haurra zela sexu-abusu bat pairatu zuen Lidek, etxean bertan, Donapaleun. Gertakaria memoriaren zoko batean erdi baztertua eduki du urtetan, baina gaztaroan, Baionan bizi dela, trumilka datozkio irudiak gogora. Oroitzapenetik askatu nahian, sexura joko du ihesbide bila, drogara, plazerera, sorgortasunera… Baina Piztia hor da beti, eta ez du bakerik eman nahi". Gai mingarria hautatu du Maddi Ane Txoperenak bere bigarren eleberria ontzeko, sarritan ezkutuan gorde nahi izan dena, tabuaren izarapean estali, baina mina sufritu duenak ezin ahantzi, isiltasunaren bidez ezin gizartearen zauriak itxi. Kontaketarako trebeziaz eta hizkuntzaren menderatzeaz gain, gaiaren gaineko ezagutza sakona eta sentiberatasun fina erakusten dizkigu egileak. Izen-ematea: Gauekoak

Gauekoak | 'Ez erran inori' Landatxo Gizarte Etxea

Euskal literaturak ibilbide luze eta oparoa izan du urteetan zehar, baina zer nolako ezagutza dugu ondare literario honen inguruan? Kontziente al gara eleberri, poesia-liburu, ipun-liburu... euskaraz ere irakur daitezkeela?

Hiriko gazteen parte hartzea bilatzen duen irakurle talde txiki honen helburu nagusia hautatutako literatur proposamenei buruzko eztabaida gune eroso eta seguru bat sortzea da.

Horrez gain, saioak independenteak izango dira eta askatasun osoa izango dute kideek nahi duten saioetan parte hartzeko.

Saio honetan Maddi Anek Txoperenak idatzitako Ez erran inori landuko dugu:

"Haurra zela sexu-abusu bat pairatu zuen Lidek, etxean bertan, Donapaleun. Gertakaria memoriaren zoko batean erdi baztertua eduki du urtetan, baina gaztaroan, Baionan bizi dela, trumilka datozkio irudiak gogora. Oroitzapenetik askatu nahian, sexura joko du ihesbide bila, drogara, plazerera, sorgortasunera… Baina Piztia hor da beti, eta ez du bakerik eman nahi".

Gai mingarria hautatu du Maddi Ane Txoperenak bere bigarren eleberria ontzeko, sarritan ezkutuan gorde nahi izan dena, tabuaren izarapean estali, baina mina sufritu duenak ezin ahantzi, isiltasunaren bidez ezin gizartearen zauriak itxi. Kontaketarako trebeziaz eta hizkuntzaren menderatzeaz gain, gaiaren gaineko ezagutza sakona eta sentiberatasun fina erakusten dizkigu egileak.

Izen-ematea: Gauekoak



08:00
20:00

[IZENA EMATEA] 'Euskararen historia soziala Gasteizen (1930-1975)'

Aldabe gizarte etxea, Gasteiz | IKASTAROA

Izena emateko epea zabalik. Euskararen sustapenak Gasteizen izan duen ibilbidea ezagutu nahi? Miel A. Elustondo idazle eta kazetariak 'Euskararen historia soziala Gasteizen (1930-1975)' ikastaroa emango du, urriaren 17tik azaroaren 28ra, astelehenetan, 19:00etatik 20:30etara, Aldabe gizarte etxean. Informazio gehiago: v-g.eus/3SFFnaZ  

[IZENA EMATEA] 'Euskararen historia soziala Gasteizen (1930-1975)' Aldabe gizarte etxea

Izena emateko epea zabalik. Euskararen sustapenak Gasteizen izan duen ibilbidea ezagutu nahi? Miel A. Elustondo idazle eta kazetariak 'Euskararen historia soziala Gasteizen (1930-1975)' ikastaroa emango du, urriaren 17tik azaroaren 28ra, astelehenetan, 19:00etatik 20:30etara, Aldabe gizarte etxean. Informazio gehiago: v-g.eus/3SFFnaZ

 



11:00
14:00

[GEU-30-FEST] Geure euskararen historia

Montehermoso-Jovellanos aretoa, Gasteiz | ERAKUSKETA

1992an sortu zen GEU elkartea, Gasteizen. Euskaldun askoren ilusio eta borondateari esker. Hainbat eskuetatik pasa den historia dugu, orain eta hemen, guztion begietara ekarri nahi duguna. Informazio gehiago: geuelkartea.eus  

[GEU-30-FEST] Geure euskararen historia Montehermoso-Jovellanos aretoa

1992an sortu zen GEU elkartea, Gasteizen. Euskaldun askoren ilusio eta borondateari esker. Hainbat eskuetatik pasa den historia dugu, orain eta hemen, guztion begietara ekarri nahi duguna. Informazio gehiago: geuelkartea.eus

 

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»