Ostirala, irailak 23



17:00

Euskararen jaia

Herriko plaza, Aiaraldea Laudio | EKITALDIA

17:00-20:00 // Gune ibiltaria erakusketa. 18:00 // Euskaraldia tailerrak (txapak, talo...). 18:30 // Euskararen erabilerari buruzko ikerketaren aurkezpena Kultura Etxean. 19:30 // Txokolate jana. 20:30 // Kantujira Ugarte Otxotearekin.

Euskararen jaia Herriko plaza

17:00-20:00 // Gune ibiltaria erakusketa.

18:00 // Euskaraldia tailerrak (txapak, talo...).

18:30 // Euskararen erabilerari buruzko ikerketaren aurkezpena Kultura Etxean.

19:30 // Txokolate jana.

20:30 // Kantujira Ugarte Otxotearekin.


17:30

Gazteentzako ahalduntze lantegia

Kultur Etxea, Mendialdea Kanpezu | TAILERRA

Ekintza honek udalerriko emakume gazteekin lan egiteko prozesu bat abiaraztea ahalbidetuko duen abiapuntu izan nahi du. Patriarkatuak eta generoak eurengan duten eraginaz oharta­razteaz gain, autonomia eta ahalduntzerako bidea ahalbidetzea du helburu. Halaber, balioen aldaketa sustatzea ere bilatzen da, besteak beste, rol eta estereotipo sexistak eta aniztasunari eta genero-identitateei buruzko aurreiritziak ezabatuz. Bestalde, indarkeriarik gabeko portaera ereduen garapena bultza­tu nahi da, hain agerikoak ez diren beste indarkeria-mota batzuei helduz (indarkeria mediatikoa, sinbolikoa, ...). Hau guztia indar­keriazko jokabideen prebentzio eta detekzio goiztiarra mesedetu lezake, era horretan sentsibilizazioa eta informazioa areagotzeko gazteen artean. Informazio gehiago: https://laia.araba.eus/eu  

Gazteentzako ahalduntze lantegia Kultur Etxea

Ekintza honek udalerriko emakume gazteekin lan egiteko prozesu bat abiaraztea ahalbidetuko duen abiapuntu izan nahi du. Patriarkatuak eta generoak eurengan duten eraginaz oharta­razteaz gain, autonomia eta ahalduntzerako bidea ahalbidetzea du helburu. Halaber, balioen aldaketa sustatzea ere bilatzen da, besteak beste, rol eta estereotipo sexistak eta aniztasunari eta genero-identitateei buruzko aurreiritziak ezabatuz. Bestalde, indarkeriarik gabeko portaera ereduen garapena bultza­tu nahi da, hain agerikoak ez diren beste indarkeria-mota batzuei helduz (indarkeria mediatikoa, sinbolikoa, ...). Hau guztia indar­keriazko jokabideen prebentzio eta detekzio goiztiarra mesedetu lezake, era horretan sentsibilizazioa eta informazioa areagotzeko gazteen artean.

Informazio gehiago: https://laia.araba.eus/eu

 


19:00

[SASTIÑA MUSIKA FESTIBALA] Gorrondatxe

Sastiña baseliza, Gorbeialdea Aramaio | KONTZERTUA

Folk-rock taldea da Gorrondatxe, euskal kanta propioak eta bertsioak ere egiten dituzte. Sastiñako musika festibalaren barruan.

[SASTIÑA MUSIKA FESTIBALA] Gorrondatxe Sastiña baseliza

Folk-rock taldea da Gorrondatxe, euskal kanta propioak eta bertsioak ere egiten dituzte. Sastiñako musika festibalaren barruan.


19:00

Gauekoak | Xperimental Fest

Jimmy Jazz, Gasteiz | MUSIKA

Irailaren 23an Gasteizko Jimmy Jazz aretoan Gasteiz Xperimental Fest jaialdiaren bigarren edizioa ospatuko da. Rock psikodelikoa ardatz duen ekitaldi hau 2019an sortu zen bi musikari gazteren bultzadari esker. Oraingo honetan, Euskal Herriko, estatu mailako bai eta talde internazionalak izango ditugu gurean.  Entropia 2014ko uda amaieran Gasteizen jaiotako taldea da. Rock alternatiboaren oinarritik abiatzen da bere musika, psikodelia eta rock espazialaren eragin oso argiekin. Jon Bellido (teklatuak eta ahotsa), Roberto Nieves (gitarra), Lasto (baxua) eta Andoni Penelak (bateria) osatzen dute. Gaur egun, bigarren albumaren merkaturatzea prestatzen ari dira. Black Sabbath, Yawning Man, Masters of Reality edo Kyuss bezalako bandetatik datozen soinu trinko, korapilatsu eta psikodelikoengatik bereizten da Wet Cactus. Bi lan, 2015eko Wet Cactus homonimoa eta 2018ko Dust, Hunger & Gloom fantastikoa dira bere aurkezpen gutuna. Stoner rock ortodoxoa, baina generoko tara askotatik ihes egiten duena. 70eko hamarkadako hard bluesaren eraginetik edaten du Cachemira taldeak, fuzz eta wah wah pedalek sortzen dituzten soinuekin konbinatuta, dena jam band espirituarekin eta space rock banden berezko psikodeliarekin ondo lotuta. Moundrag hard progressive heavy psych talde bat da, Rennes-en sortua Camille eta Colin Goallen anaien eskutik 2018an. Soft Machine edo The Nice bezalako taldeak gogoratuz, bere musikak sustrai sendoak ditu 60ko hamarkadaren amaierako hard rock eta rock progresiboaren sorreran. Perkusio setarekin (kide baino gong gehiagorekin), energiaz beteriko ahotsekin eta teklatu amorratuekin, beren ikuskizunetan erakusten dute ez dela gitarra elektrikorik behar inprobisazioa protagonista duen ikuskizun boteretsu bat emateko. Informazio gehiago: Gauekoak

Gauekoak | Xperimental Fest Jimmy Jazz

Irailaren 23an Gasteizko Jimmy Jazz aretoan Gasteiz Xperimental Fest jaialdiaren bigarren edizioa ospatuko da. Rock psikodelikoa ardatz duen ekitaldi hau 2019an sortu zen bi musikari gazteren bultzadari esker. Oraingo honetan, Euskal Herriko, estatu mailako bai eta talde internazionalak izango ditugu gurean. 

Entropia 2014ko uda amaieran Gasteizen jaiotako taldea da. Rock alternatiboaren oinarritik abiatzen da bere musika, psikodelia eta rock espazialaren eragin oso argiekin. Jon Bellido (teklatuak eta ahotsa), Roberto Nieves (gitarra), Lasto (baxua) eta Andoni Penelak (bateria) osatzen dute. Gaur egun, bigarren albumaren merkaturatzea prestatzen ari dira.

Black Sabbath, Yawning Man, Masters of Reality edo Kyuss bezalako bandetatik datozen soinu trinko, korapilatsu eta psikodelikoengatik bereizten da Wet Cactus. Bi lan, 2015eko Wet Cactus homonimoa eta 2018ko Dust, Hunger & Gloom fantastikoa dira bere aurkezpen gutuna. Stoner rock ortodoxoa, baina generoko tara askotatik ihes egiten duena.

70eko hamarkadako hard bluesaren eraginetik edaten du Cachemira taldeak, fuzz eta wah wah pedalek sortzen dituzten soinuekin konbinatuta, dena jam band espirituarekin eta space rock banden berezko psikodeliarekin ondo lotuta.

Moundrag hard progressive heavy psych talde bat da, Rennes-en sortua Camille eta Colin Goallen anaien eskutik 2018an. Soft Machine edo The Nice bezalako taldeak gogoratuz, bere musikak sustrai sendoak ditu 60ko hamarkadaren amaierako hard rock eta rock progresiboaren sorreran. Perkusio setarekin (kide baino gong gehiagorekin), energiaz beteriko ahotsekin eta teklatu amorratuekin, beren ikuskizunetan erakusten dute ez dela gitarra elektrikorik behar inprobisazioa protagonista duen ikuskizun boteretsu bat emateko.

Informazio gehiago: Gauekoak


19:00

'Berriz zentauro', Katixa Agirre

Elkar liburudenda, Gasteiz | AURKEZPENA

Katixa Agirre idazlearen liburu berriaren aurkezpena Karmele Jaiorekin.

'Berriz zentauro', Katixa Agirre Elkar liburudenda

Katixa Agirre idazlearen liburu berriaren aurkezpena Karmele Jaiorekin.


20:00

[ZURRUNBILO JAIALDIA] 'Album'

Baratza aretoa, Gasteiz | ANTZERKIA

Formol laborategiaren lana da 'Album'. Asko hitz egin izan da gazteoi buruz. Millennialok oinordetzan hartutako erantzukizunak kudeatu ezinean gabiltzanaren diagnosia jaso dugu. Ondorengo hitzekin definituak izan gara: infantilak, prekarioak, frustrazioari intoleranteak, grinarik gabeak, bizitzan galduak, gainformatuak. Ados, sintomatologia guzti hori geure gainean zamatuko dugu. Gure belaunaldiaren etiketen jabe bihurtuko gara. Informazio gehiago: https://salabaratza.com/  

[ZURRUNBILO JAIALDIA] 'Album' Baratza aretoa

Formol laborategiaren lana da 'Album'. Asko hitz egin izan da gazteoi buruz. Millennialok oinordetzan hartutako erantzukizunak kudeatu ezinean gabiltzanaren diagnosia jaso dugu. Ondorengo hitzekin definituak izan gara: infantilak, prekarioak, frustrazioari intoleranteak, grinarik gabeak, bizitzan galduak, gainformatuak. Ados, sintomatologia guzti hori geure gainean zamatuko dugu. Gure belaunaldiaren etiketen jabe bihurtuko gara.

Informazio gehiago: https://salabaratza.com/

 


21:00

Bertso afaria

Etxaguen, Gorbeialdea Aramaio | BERTSO SAIOA

Bertsolariak: Aitor Sarriegi eta Iker Zubeldia

Bertso afaria Etxaguen

Bertsolariak: Aitor Sarriegi eta Iker Zubeldia



08:00
20:00

[IZENA EMATEA] 'Euskararen historia soziala Gasteizen (1930-1975)'

Aldabe gizarte etxea, Gasteiz | IKASTAROA

Izena emateko epea zabalik. Euskararen sustapenak Gasteizen izan duen ibilbidea ezagutu nahi? Miel A. Elustondo idazle eta kazetariak 'Euskararen historia soziala Gasteizen (1930-1975)' ikastaroa emango du, urriaren 17tik azaroaren 28ra, astelehenetan, 19:00etatik 20:30etara, Aldabe gizarte etxean. Informazio gehiago: v-g.eus/3SFFnaZ  

[IZENA EMATEA] 'Euskararen historia soziala Gasteizen (1930-1975)' Aldabe gizarte etxea

Izena emateko epea zabalik. Euskararen sustapenak Gasteizen izan duen ibilbidea ezagutu nahi? Miel A. Elustondo idazle eta kazetariak 'Euskararen historia soziala Gasteizen (1930-1975)' ikastaroa emango du, urriaren 17tik azaroaren 28ra, astelehenetan, 19:00etatik 20:30etara, Aldabe gizarte etxean. Informazio gehiago: v-g.eus/3SFFnaZ

 

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»