Gure abeltzainak eta nekazariak ezagutu eta kulturaren hari ederrarekin josteko ekimena da Kultur Baserria. Ekoizleak euren baserrietan bisitatu, euren lan egiteko modua zein filosofia bertatik-bertara ezagutu, eta ekoizten dituzten produktuekin otordua egin ostean, Aiaraldeko kultur-sortzaileen emanaldietaz gozatzeko ekimena. Kultur-Baserriko lehenengo jarduera honetan, Itxinapeko Okela ezagutuko dugu Orozkoko Albitzu auzoan, eta Igor Arzuaga eta lagunak izango dira, kortaren gerizpe gozagarrian, soinu banda jarriko diotenak egunari. 12:30ean: Ongi etorria eta mokadua 13:00etan: Bisita gidatua baserrian 14:30ean: Bazkaria (menu orojalea) 16:30ean: Igor Arzuaga eta lagunak musika emanaldia Eguneko sarreraren prezioa (bisita, otordua eta kontzertua): - Helduak: 20 euro - Haurrak (12 urtetik beherakoak): 12 euro Izen emateko azken eguna: Uztailak 28.
Sinopsia: Krypto Supertxakurra eta Superman lagun banaezinak dira. Superbotere berberak dituzte eta elkarrekin borrokatzen dute krimenaren aurka Metropolisen. Superman eta Justiziaren Ligako gainerako kideak bahitzen dituztenean, Kryptok kaleko koadrila heterogeneo batekin topo egin (Ace Bati-untxaria, CV txerri vietnamita, Merton Dordoka eta Chip Urtxintxa) eta superheroiak erreskatatzen laguntzeko konbentzitzen ditu. Horretarako, beren barruan deskubritu berri dituzten botereak erabiltzen ikasi beharko dute.

Ikuskizun hau 'Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren' hirugarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita. Informazio gehiago: https://www.kulturaraba.eus/eu/-/arabako-plazetan
Lantarongo jaiak direla eta, Goazeneko lagunak hurbilduko dira beren 'Karaoke' emanaldia eskaintzera. Doako jarduera izango da.
Gasteizen 2020an sortutako folk talde bat da. Berreskuratu duten sarrabete musika tresna tradizionalak ematen dio izena taldeari.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |