Dronen munduan murgildu eta pilotatzen ikasteko tailerra. 10-15 urte bitartekoentzat. (Izen ematea ekainak 21arte)
Hika Teatroaren ekoizpena. Oinkari dantza taldearekin elkarlan artistikoan. Euskal Dantza abiapuntu izanda, Dantza Garaikidea eta garaiko dantza modernoak eta gorputz mugimendua uztartuko ditu, ahotsari eta testuari ere tokia utzita. Musika aldetik ere, berrikuntzari ateak irekiko dizkio. Euskal folkloreko doinuei muzinik egin gabe, zuzenean entzungo diren erritmoek oinarri elektronikoa izango dute, Hip hop kulturaren kutsu handiarekin eta elektronikak sortzen dituen giroekin lagunduta.
Bentazaharreko mutiko alaiak taldea Urretxu-Zumarragako eta Urrestillako kideez osatua dagoen boskotea da.Taldeak funtsean euskarazko abestien errepertorioa duen emanaldiak eskaintzen ditu. Saio ibiltaria egingo dute, hiriko kaleetatik.
Abuztua | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |