Zuiako Gazte Egunaren programaren barruan hainbat jarduera egingo dira. Bertso poteoa egongo da Maddi Aiestaran, Eli Zaldua eta Libe Goenagarekin, eta kontzertua Maixa eta Malakias, Dukkha eta hainbat talderekin.
Arciniega abizena dutenen topaketa mundiala antolatu du Artziniegako udalak, hiribilduaren 750. urteurrena dela eta. Ehundik gora lagun bilduko dira, eta egun osoko programa izango dute. Tartean, 13:30ean herri kirolak, eta 17:30ean Parradust folk taldearen kontzertua.
Panta Rheiren esperientzia berria. Familientzako eta 3 urtetik gorako haurrentzako elkarguneak eta adierazguneak proposatzen ditu, natura eta bizitza goraipatuz. Esperientzia Muruako basoetan gauzatuko da. Elkartu eta abiatzeko lekua Muruako aparkalekua da.
Umorezko antzerkia. Sarrera doan. Baxauri herriko jaietako egitarauaren barruan. Ikuskizunak Skratx super-heroiaren istorioa kontatzen du, bere bizitza betiko aldatuko duen misio bat duena.
Goiuri jauregia erdigune historikoan dago, Aihotz plazan, San Migel elizaren ondoan. 1539. urte aldera eraiki zuten, Martin de Salinasen, Karlos I.a enperadorearen mandatariaren, aginduz. Jauregi errenazentista da eta bere egituran oraindik hiriko harresi zaharraren aztarnak geratzen dira. Gaur egun, biltzar-egoitza da. Informazio gehiago: https://entradium.com/es/events/bisita-gidatua-goiuri-jauregia
Ikuskizun hau 'Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren' hirugarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita. Informazio gehiago: https://www.kulturaraba.eus/eu/-/arabako-plazetan
Norantz doaz burbuilak?Ur baso txiki batean agertzen dira zein azalera handietan libreki sakabanatu. Urak ematen dizkion aukera mugagabeengatik harrituta, Nimuk jacuzzi bat sortzea erabaki du. Oinetako jacuzzi bat! Ez dakiena da burbuilak oso urruti iristeko gai direla. Jasotzen ausartzen denaren bihotzeraino...
Bastidako Kale Antzerkiaren jaialdiaren barruan.
Inun kantautoreak ‘Da nola’ izeneko bigarren diskoa aurkeztuko du. Pop estiloan, hainbat euskal idazleren poemak musikatu ditu Inun-ek lan berri honetan. Sarrerak eta informazio gehiago: https://abiertoporconcierto2022.carrd.co/
San Kristobaleko jaien programaren barruan, kontzertuan izango dira Pasaiako Urtz taldea, Potato banda ezaguna eta Mal y tarde talde gasteiztarra.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |