Topaketak Sareinak taldeak antolatu ditu, Gasteizko Emakumeen Etxearen laguntzarekin. Bi urtez euskal literaturako eragile feministekin sarean elkarrizketan egon ostean garatuko da topaketa Bi egun iraungo du. Hitzaldiak, mahai-inguruak, lantegiak, kultur ekitaldiak eta omenaldi bat izango dira. Bi egun horietan euskal literatuta aztertuko da iraganari nahiz orainari begiratuz ikuspegi feminista batetik, etorkizunari nola heldu ikusteko asmoz. Idazleak, irakasleak, argitaratzaileak, irakurleak, literaturzaleak… 25 lagunetik gora parte hartuko dute egitasmo hau dinamizatzen. Emakumeen Etxean egingo dira topaketak, Josune Velez eta Ane Gebararen 'Txilin hotsak' antzezlana izan ezik, hori Aldabe Kultur Etxean egingo baita. Izen ematea ekainaren 6an zabaldu zen. Dohainik da, baina lantegien artean aukeratu behar da. Beraz, topaketetan eta lantegietan izen ematea posta honen bidez egingo da: literaturzale.feministak@gmail.com
Gasteiz Kantuz eta Gure Esku taldeen eskutik Kantujira. Kantujira Eguerdiko 12:00etan Gorbeia Bodegoitik abiatuko da eta bi ordu bitartez hiri erdiko kaleetan barrena kantuz kantu herriek duten erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen ibiliko da.
Bertsoa eta musika uztartzen dituen ikuskizuna.
Oihane Perea eta Aitor Bizkarra izango dira.
Abesti, dantza eta skecth komikoak tartekatzen ditu ikuskizunak. Bertan, betiko abestiak abesten dira: 'Paristik Natorren', 'Txirri, Mirri eta Txiribiton', 'Altza Pelipe', etab. Eta, nola ez, bihurrikeriaz beteta dago. Emanaldia Udako Haur Parkeko ikuskizunen karpan izango da, sarrera doan dela. Udako Haur Parkea kultur, kirol, jolas, animazio eta parte-hartze jardueren programa ekainaren 24tik uztailaren 3ra bitartean Zabalgana etorbidearen eta Eskibel pasealekuaren artean dagoen parkean egingo da.
Goiuri jauregia erdigune historikoan dago, Aihotz plazan, San Migel elizaren ondoan. 1539. urte aldera eraiki zuten, Martin de Salinasen, Karlos I.a enperadorearen mandatariaren, aginduz. Jauregi errenazentista da eta bere egituran oraindik hiriko harresi zaharraren aztarnak geratzen dira. Gaur egun, biltzar-egoitza da. Informazio gehiago: https://entradium.com/es/events/bisita-gidatua-goiuri-jauregia
Aramaioko San Martin jaien programaren barruan, honako ekitaldi hauek prestatu dituzte, besteak beste: 11:30ean, umiendako egurrezko jolasak plazan; 12:30ean, Izenbarekuak Txaranga herrixen ziher; 18:30ean, kale ikuskizune herrixen ziher plazatik hasitte 'Maitasun erromantikoa'; 00:00etan, kontzertuek txosnetan: LA FURIA + MCONAK + NIKOTIN.
Azken Hatsa taldearen azken kontzertua izango da bederatzi urte luzeko ibilbidearen ostean taldea behertan behera uztea erabaki dute musikariek. Etxean esango diote agur bere ibilbide musikalari, Villabuenan, Arbasoen hotsak festibalean. Nealta Folla, Kandido Kaka, EH Mertxe eta Vietcong 68 taldeekin joko dute bertan.
Kultur ekitaldiz beteriko uda hastear gaude. Aurten ere, Lezako Udaletik jai egunetatik haratago kultur egitarau oso bat eskaintzen dute Leza Martxan programarekin.
Jabi Alonso perkusionista Mendieta Kultura Elkarteak antolatutako VI. Kontzertu Zikloan izango da. Ensemble Sinkro-rekin batera arituko da, oso kontzertu berezi batean. Txalaparten eta marimben soinua biolinarekin, biolontxeloarekin eta proiekzioekin nahastuko da.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |