Sexu askapenaren ideia sustatuz, Amurrion LGBT+ pertsonak aske bizi ahal izateko erronka eta aukerak identifikatzea. Heteroaraua begirada kritikotik aztertu eta LGBTfobiari aurre egiteko estrategia kolektiboak sortuz. Informazio gehiago: berdintasuna@amurrio.eus
JOKAI taldearen eskutik, eta gizarte etxearen 'SalburUDa ON' festaren barruan. Umeekin batera parte hartzeko aukera egongo da).
Eguzki-loreak eta San Juan sua lantegia eskainiko da: 6-8 urte bitarteko haurrak bertako ohiturak eskulanen bidez bere egiteko lantegia izango da. Informazio gehiago: https://oihaneder.eus/agenda/
Bertsolariak: Paula Amilburu, Xabat Ilalarregi, Eli Pagola, Danel Herrarte, Maider Arregi, Aitor Tatiegi, Garazi Navarro, Unai Mendiburu, Sarai Robles, Joanes Illarregi, Aissa Intsausti, Beñat Iguaran, Maddi Agirre, Aitor Etxeabarriazarraga. Apuntatzeko azken eguna, ekainak 10.
Eus-Karria Irakurketa taldea 'Alter ero' Bertol Arrietaren eleberriaren inguruan solasteko bilduko da. Deialdi irekia da Añanan irakurzaletasuna eta euskara maite dituzten guztientzat.
Udal Folklore Akademiak dantzaren zentzu ludikoaz gozatzera gonbidatzen ditu gasteiztarrak. Publikoak dantza tradizional ezberdinak ikasi eta dantzatuz parte hartzeko aukera izango du. Informazio gehiago: https://labur.eus/ucFe0
Dantza esperimentala, musika eta bisualak uztartzen ditu Bagara Kolektiboaren "I[n]tera[k]zio laborategia"-k. Faktoriara bertaratzen den publikoak, zuzenean eta inprobizazio bidez sortuko den emanaldi berezi honetan parte hartzeko aukera izango du, sortzaileei proposamenak eginez. Informazio gehiago: faktoria.eus
Aguraingo udalak antolatutako antzerkia. Informazio gehiagorako klikatu hemen
Ostiral gaua girotzeko erromeria 00:30ean hasiko da. Betiko trikitixa, kalejira eta zortzikoak, gaur egungo eta garai bateko euskal musikarekin uztartuta, (Ken Zazpi, Esne beltza, Egan, Kupela, Akelarre, Itoiz....). Eta ez dira faltako munduan zehar eta baita hemen ere entzuten diren arrakastak