Igandea, ekainak 5



11:00

Euskal eskola publikoaren jaia

Bastidako kaleak eta plazak, Arabako Errioxa Bastida | JAIA

'Hazitik Gora', Euskal Eskola Publikoaren jaiaren egitarauaren barruan hamaika ektitaldi antolatu dituzte Informazio gehiago: https://www.euskaleskolapublikoarenjaia.eus/eu/

Euskal eskola publikoaren jaia Bastidako kaleak eta plazak


12:00

Gure zirkua

Amurrio, Aiaraldea Amurrio | IKUSKIZUNA

Hiru urteren ondoren itzuliko da Arabara euskal zirku ibiltaria. Emanaldietarako sarrerak salgai daude jada, www.gurezirkua.eus web-gunean.

Gure zirkua Amurrio

Hiru urteren ondoren itzuliko da Arabara euskal zirku ibiltaria. Emanaldietarako sarrerak salgai daude jada, www.gurezirkua.eus web-gunean.


17:00

[GORBEIALDEAN HARRO] Yogurina Borova

Ostuño parkea, Gorbeialdea Urkabustaiz | HAURRENTZAKO EKINTZA

EHGAM-Gorbeialdea sortu berri da, eta hainbat ekitaldi antolatu ditu, Gorbeialdean Harro izeneko ekimenaren barruan. Haurrentzako dantza eta musika ikuskizuna da Yogurina Borovaren eskutik antolatutakoa.

[GORBEIALDEAN HARRO] Yogurina Borova Ostuño parkea

EHGAM-Gorbeialdea sortu berri da, eta hainbat ekitaldi antolatu ditu, Gorbeialdean Harro izeneko ekimenaren barruan. Haurrentzako dantza eta musika ikuskizuna da Yogurina Borovaren eskutik antolatutakoa.


17:00

'Patata minak', Ane Gebara eta Aitor Vinagret

Irakasleen plaza (eskolaren ondoan), Arabako Errioxa Bastida | ANTZERKIA

Eskola Publikoaren Jaian Patata minak ALEAren antzezlan berriaren estreinaldia izango da. Aktoreak: Ane Gebara eta Aitor Vinagret. Publiko guztientzako dago zuzendua.  

'Patata minak', Ane Gebara eta Aitor Vinagret Irakasleen plaza (eskolaren ondoan)

Eskola Publikoaren Jaian Patata minak ALEAren antzezlan berriaren estreinaldia izango da.

Aktoreak: Ane Gebara eta Aitor Vinagret.

Publiko guztientzako dago zuzendua.

 


19:30

'Ivanka', Piszifaktoria Ideien Laborategia

Faktoria, Aiaraldea Laudio | ANTZERKIA

Ivanka gurera heldu den ekialdeko immigrante txiro bat da. Bere kontakizunari esker jakingo dugu zergatik alde egin behar izan zuen bere herrialdetik eta zer aurkitu zuen hemen. Gure gizartearen hainbat alderdi ilunen erradiografia deseroso bat egingo digu: krisi ekonomikoa, gentrifikazioa, matxismoa… “Herritik alde egin behar izan nuen, beste askok eta askok bezala. Gure ekialde txirotik zuen mendebalde aberatsera etorri nintzen. Atzean uzteko ezin konta ahala miseria. Aurretik edukitzeko hamaika amets koloretako. Lortu nuen etxe handi batean bizitzea eta egongelako besaulkitik itsasoa entzutea. Baina ez dakit zoriontsua izaten asmatu nuen. Orain periodikoak leitzen ditut aurretik atzera eta atzetik aurrera, nire izenaren bila. Eta galdera bat dut buruan, gau eta egun, buelta-bueltaka: zenbat aldiz apur daiteke hezur bat? Eta bihotz bat?”. Lan honek Poltsiko Sorkuntza Saria irabazi du eta 2022ko Donostiako Poltsiko Antzerki Jaialdian estreinatu berri da. Fitxa artistikoa Ivanka: Irati Agirreazkuenaga Gidoia eta zuzendaritza: Mikel Ayllon Musika eta soinu-giroa: Igor Arzuaga. Ekoizpena eta banaketa: Piszifaktoria Ideien Laborategia. Informazio gehiago: faktoria.eus

'Ivanka', Piszifaktoria Ideien Laborategia Faktoria

Ivanka gurera heldu den ekialdeko immigrante txiro bat da. Bere kontakizunari esker jakingo dugu zergatik alde egin behar izan zuen bere herrialdetik eta zer aurkitu zuen hemen. Gure gizartearen hainbat alderdi ilunen erradiografia deseroso bat egingo digu: krisi ekonomikoa, gentrifikazioa, matxismoa…

“Herritik alde egin behar izan nuen, beste askok eta askok bezala. Gure ekialde txirotik zuen mendebalde aberatsera etorri nintzen. Atzean uzteko ezin konta ahala miseria. Aurretik edukitzeko hamaika amets koloretako. Lortu nuen etxe handi batean bizitzea eta egongelako besaulkitik itsasoa entzutea. Baina ez dakit zoriontsua izaten asmatu nuen.

Orain periodikoak leitzen ditut aurretik atzera eta atzetik aurrera, nire izenaren bila. Eta galdera bat dut buruan, gau eta egun, buelta-bueltaka: zenbat aldiz apur daiteke hezur bat? Eta bihotz bat?”.

Lan honek Poltsiko Sorkuntza Saria irabazi du eta 2022ko Donostiako Poltsiko Antzerki Jaialdian estreinatu berri da.

Fitxa artistikoa

Ivanka: Irati Agirreazkuenaga

Gidoia eta zuzendaritza: Mikel Ayllon

Musika eta soinu-giroa: Igor Arzuaga.

Ekoizpena eta banaketa: Piszifaktoria Ideien Laborategia.

Informazio gehiago: faktoria.eus

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»