Informazio gehiago: https://geuelkartea.eus
Antzeztutako bisitak antolatu dira Larreako Lazarraga 'El bolo' dorretxearen kanpoaldera. Beharrezkoa da aurertik izena ematea. Izena emateko, 945317006 telefonora deitu behar da, maiatzaren 23ra arte. Leku mugatuak.
Hiru urteren ondoren itzuliko da Arabara euskal zirku ibiltaria. Emanaldietarako sarrerak salgai daude jada, www.gurezirkua.eus web-gunean.
Kozinatzen dugun eran jaten dugu, maitatzen dugun eran kozinatu, eta kozinatzen dugun moduan maitatu. Bizitza, errezeta batean kontaturik. Bi pertsonaia su geldoan.
Txikientzat diseinatutako ibilaldi entretenigarri eta didaktikoa da, familia-giroan egitekoa, non Erdi Aroko hiriguneko bazter ederrenetariko batzuk ikusiko dituzten. Gainera, green ikuspegian oinarrituriko ibilbidea da, ingurunea zaindu eta babesteko pistak nahiz proposamenak ematen baitira. Gure hiriak izen-abizenak zergatik dituen jakin nahi duzue? Eta green capital (hiriburu berdea) zergatik esaten dioten jakin nahi? Argitu bitxikeria horiek eta beste batzuk, eta bihur zaitezte esploradore hiri jasangarri batean. Prezioa: 5 eta 11 urte bitartean 4 €. 12 urtetik aurrera 6 €. 5 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta). Adingabeak ezin dira bakarrik joan, 18 urtetik gorako heldu batekin joan beharko dute. Gehienez ere 4 adingabe heldu bakoitzeko. Harremanetarako: Vitoria-Gasteizko Udala. Turismo-bulegoa. Tel. 945 161 598 turismo@vitoria-gasteiz.org
Informazio gehiago: https://bdb.bertsozale.eus/web/agenda/lurraldea/araba
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |