Lantegi honetan, twerk edo regetoia bezalako dantzek boteretsuago eta seguruago sentitzeko tresna izateko balio dezaketela ikusiko dugu. Feminitatearen eta sexualitatearen eraikuntzaren gainean hausnartuko dugu, baita horrelako dantzak irakasten dituzten gune feministen eraginei eta guneok gizarte-eraldaketari egiten dioten ekarpenari buruz ere. Informazioa eta izen emateak hemen: www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista
KultUDABERRIA programa udaberri honetan itzuliko da Laudiora. Udalak, beste behin ere, udalerriko bizitza soziala eta kulturala dinamizatzeko helburuarekin, ume, gazte eta adinekoentzako jarduera-programa zabala programatu du. Ekitaldiak apirilaren 9an hasiko dira eta ekainaren 17ra arte luzatuko dira. Gainera, maiatzean gure euskal ondareari eta sustraiei buruzko beste ziklo kultural bat hasiko da: 'Euskal Mamia'. Informazio gehiago: https://www.zuin.net/laudiok-kultudaberria-programa-berreskuratuko-du-udaberri-honetan/
Sinopsia: "Ganbarak altxor kutxa handiak dira, trastez beteak daude eta traste guzti horiek istorioak dituzte barruan. Nire amonaren etxeko ganbaran maleta handi bat zegoen. Amonak ez zabaltzeko esan zidan, eta, irekitzen saiatu nintzen arren, giltza behar nuela ikusi nuen".
Europara legez kontra iristen den mutiko afrikar baten istorioa kontatzen duen antzerkia da. Patxi Zubizarretaren izen bereko liburuan oinarrituta dago, eta honekin Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria lortu zuen 2019an. Pantzart taldeak eginiko ikuskizuna estreinatuko da. Informazio gehiago: https://web.araba.eus/eu/kultura/ignacio-aldecoa-kultura-etxea
Hiru urteren ondoren itzuliko da Arabara euskal zirku ibiltaria. Emanaldietarako sarrerak salgai daude jada, www.gurezirkua.eus web-gunean.
DJ Kaktusekin txikitxoek salto eta dantza egingo dute lurrean kaktus bat egongo balitz bezala!
Udal Folklore Akademiak dantzaren zentzu ludikoaz gozatzera gonbidatzen ditu gasteiztarrak. Publikoak dantza tradizional ezberdinak ikasi eta dantzatuz parte hartzeko aukera izango du. Informazio gehiago: https://labur.eus/ucFe0
SarraBete denbora luzez buruan bueltaka eduki ostean, partaideek 2020an sortutako taldea da. Pablo Bueno eta Gorka Bravo Barreiro musikariak proiektua gauzatzen hasi ziren poliki poliki, gaur egun euskal folk musikan presentzia handirik ez duen instrumentu bat berreskuratu asmoz: Zarrabetea. Musikariek doinu berriak aurkitu nahi izan dituzte proiektu honen bidez, eta horretarako soinu garaikideetatik abiatutako sorkuntzak geitu dizkiete errepertorio tradizional bati. Nahasketa horri, beraz, osagai bakarra falta zitzaion: Leire Etxezarreta arrasatearra, taldeari ahotsa, perkusioa eta sorkuntza propioko kantuak eskaintzen dizkiona.
Bidaia luzeko kantuak dira hauek, edo, hobeto esanda, kantuak dira bidaia. Duela ia hamar urte Joseba Sarrionandiak Habanan sortu zituen dozena bat testu, Atlantikoa zeharkatu eta Euskal Herrira heldu zirenak eskuz esku, konplizez konplize, sekretu bat konpartitzen dutenen artean sortzen den zirrara hori lagun. Amaia Apaolaza zegoen artean, bere hutsunea utzi zuen. Testuok gure eskuetara iritsi ziren eta guk kantu egin genituen. Habanan jaio eta Euskal Herrian hazi ziren kantuok tabako, ardo ta kanelaz. Orain, urteak pasa direla, eta gauzak aldatu direla, kamarada, idazle izoztua Euskal Herrian da, eta, kantuok hartu ditugu berriro esku artean.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |