Mursegoren diziplinarteko moldaketa hauetan, umoreak, poesiak, performanceak, aldarriak, memoriak eta abangoardiak bat egiten dute. Informazio gehiago: https://labur.eus/AUAIe
Euskal Herrian Euskaraz taldearen eskutik, emanaldia eta solasaldia egingo dira Gasteizko Amaia Zentroan. 19:00etatik aurrera, Anti (film laburra) eta Bizipenen bilduma (bideoa) proiektatuko dituzte. Anti film laburraren sinopsia: 1921eko negua. Parisetik heldu da maistra Bizkarsorora. Herriko umeek euskaraz besterik ez dute egiten. Maistrak frantsesez baino ez.
[EKITALDI HAU BERTAN BEHERA GELDITU DA, ARTISTAREN ONDOEZAGATIK] Estitxu musikari beratarrak Isilik daude harriak bere bigarren lana aurkeztuko du Gasteizko kontzertu honetan. Disko berri hau dokumentazio eta ikerketa lan handiaren emaitza da. Izan ere, arrazoi politiko, sozial, erlijioso edo moralengatik XX. mendean zentsuratuak izan diren hainbat abesti jaso eta moldatu ditu Mikel Santxezen laguntzarekin batera. Horretaz gain, bidelagun izan duten Harkaitz Cano idazleak eman die distira, kantu horien euskarazko itzulpenak eginez. Informazio gehiago: https://oihaneder.eus/agenda
Abuztua | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |