Sinopsia: Etxaldera zikoina bidaiari bat iristen den egunean, Ama Muri galdera bat datorkio burura: "Non dago benetan nire etxea?". Nola jakin dezake ziurtasunez bere landa eta bizitokitzat duen etxaldea bere benetako etxea direla? Agian bada toki hoberik berarentzat mundu zabalean. Bele saiatzen da azaltzen besteen belardiak ez direla beti berdeagoak, baina Ama Muk ez dauka argi. Izan ere, batzuetan, galdu egin beharra dagpo berriro etxerako bidea aurkitzeko.
90eko hamarkadaren erdialdean, Irlandan, bi nerabek (Eddiek eta Amberrek) elkarrekin daudelako plantak egingo dituzte, jendeak beren sexualitateari buruz hitz egiteari utz diezaion. Jatorrizko bertsioa ingelesez, euskarazko azpitituluekin. Koordinatzailea: Helena Gonzalez Estevez, Zinhezba kultur elkarteko zinema-programatzailea. Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik gonbidapena eskatu behar da. Eskaera egiteko epea ekitaldia baino 20 egun lehenago irekiko da.
Joan Mari Torrealdai Nabeak ia amaitua utzi zuen liburuaren aurkezpen-solasaldia antolatu du Berriak Aiaraldeko Ekintzen Faktoriarekin elkarlanean. Joanmari Larrartek egingo du liburuaren aurkezpena eta Izar Mendigurenek gidatuko du solasaldia. Informazio gehiago: https://www.faktoria.eus/events
Beste Bat zuzeneko arteen zirkuitoaren barruko emanaldia. Sinopsia: "Bada jendea, etengabe bromak egiten aritzearen poderioz, sinesgarritasuna galtzen duena. Kasu horren adibide garbia da Antton Telleria Lopetegi (Wisconsin, 1865). Kontua da Anttonen helburua ez dela sinesgarri izatea. Hortarako daude kazetariak. Anttonek nahi duena da inguruan duen jendeak barre egitea".
Sastraka egitasmoa Pello Lizarraldek idatzitako 12 testutatik abiatuta, arlo ezberdinetatik datozen beste hiru artisten artean burututako erakusketa da. Jose Ignacio Agorretak 25 olio margotu ditu, Imanol Ubedak 12 kantu musikatu ditu eta Imanol Rayok 36 argazki egin ditu. Lan intimistak, soilak, atenporalak osatu izan dituzte eta Sastraka egitasmoak ezaugarri horiek denak barnebiltzen ditu. Informazio gehiago: https://oihaneder.eus
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |