Asteartea, maiatzak 17

17:30

'Ama mu etxera itzuli da'

Florida zinemak, Gasteiz | ZINEMA

Sinopsia: Etxaldera zikoina bidaiari bat iristen den egunean, Ama Muri galdera bat datorkio burura: "Non dago benetan nire etxea?". Nola jakin dezake ziurtasunez bere landa eta bizitokitzat duen etxaldea bere benetako etxea direla? Agian bada toki hoberik berarentzat mundu zabalean. Bele saiatzen da azaltzen besteen belardiak ez direla beti berdeagoak, baina Ama Muk ez dauka argi. Izan ere, batzuetan, galdu egin beharra dagpo berriro etxerako bidea aurkitzeko.

'Ama mu etxera itzuli da' Florida zinemak

18:00

'Marikalanbre bizitzaren laborategian', Ana Galarragaren eskutik

Judimendi gizarte etxea, Gasteiz | IPUIN KONTALARIA

Esperimentu zientifikoen gainean sortutako kontakizunak, zientziarekiko gure jakinmina piztu eta ondo pasatzeko helburua dutenak. Etxeko materialekin, inolako arriskurik gabe. Informazio gehiago: https://labur.eus/UkIGc

'Marikalanbre bizitzaren laborategian', Ana Galarragaren eskutik Judimendi gizarte etxea

Esperimentu zientifikoen gainean sortutako kontakizunak, zientziarekiko gure jakinmina piztu eta ondo pasatzeko helburua dutenak. Etxeko materialekin, inolako arriskurik gabe.

Informazio gehiago: https://labur.eus/UkIGc

18:00

Nola egiten dira liburuak, Maite Mutuaberria ilustratzailearekin

Salburuko gizarte etxea, Gasteiz | LANTEGIA

Liburu txiki bat egingo dugu liburugintzaren prozesu osoa praktikan jarriz: enkoadernazioa, ilustrazioa eta hitzak. Amaitzean, partaide bakoitzak bere lehen liburua eraman ahal izango du etxera. Informazio gehiago: https://labur.eus/cKz8a

Nola egiten dira liburuak, Maite Mutuaberria ilustratzailearekin Salburuko gizarte etxea

Liburu txiki bat egingo dugu liburugintzaren prozesu osoa praktikan jarriz: enkoadernazioa, ilustrazioa eta hitzak. Amaitzean, partaide bakoitzak bere lehen liburua eraman ahal izango du etxera.

Informazio gehiago: https://labur.eus/cKz8a

18:00

[IRAKURKETA ERRAZA] 'Ipuin harrigarriak'

Ignacio Aldecoa Kultura Etxea, Gasteiz | LANTEGIA

Sei saio ezberdinetan liburu bat irakurri eta aztertzea litzateke tailerra. Dinamizatzaile baten laguntzarekin astero taldeak liburuaren atal bat hausnartuko du. Irakurketa Erraza Tailerra ez da literatura solasaldi arrunta. Euskaraz irakurtzen gozatzea da helburua, eta irakurtzen den hori euskaraz komentatzeko eremua sortzea. Modu naturalean euskara hizkuntzan eta erabileran aurrera egitea baimentzen du. Informazio gehiago: https://geuelkartea.eus

[IRAKURKETA ERRAZA] 'Ipuin harrigarriak' Ignacio Aldecoa Kultura Etxea

Sei saio ezberdinetan liburu bat irakurri eta aztertzea litzateke tailerra. Dinamizatzaile baten laguntzarekin astero taldeak liburuaren atal bat hausnartuko du. Irakurketa Erraza Tailerra ez da literatura solasaldi arrunta. Euskaraz irakurtzen gozatzea da helburua, eta irakurtzen den hori euskaraz komentatzeko eremua sortzea. Modu naturalean euskara hizkuntzan eta erabileran aurrera egitea baimentzen du.

Informazio gehiago: https://geuelkartea.eus

18:30

[ZURRUMURRUEN AURKAKO MAIATZA] Euskara eta immigrazioa'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | HITZALDIA

Zurrumurruen aurkako maiatza programazioaren barruan, 'Euskara eta immigrazioa' mintegia izango da. Bertan, immigrazioa eta euskarari buruzko harremanaz eta biek kohesiorako dituzten aukerez hitz egingo dugu. Xabier Aierdik bideratuko du saioa. Soziologian Doktorea da, Begirune fundazioko kidea eta migrazioetan aditua.

[ZURRUMURRUEN AURKAKO MAIATZA] Euskara eta immigrazioa' Oihaneder Euskararen Etxea

Zurrumurruen aurkako maiatza programazioaren barruan, 'Euskara eta immigrazioa' mintegia izango da. Bertan, immigrazioa eta euskarari buruzko harremanaz eta biek kohesiorako dituzten aukerez hitz egingo dugu. Xabier Aierdik bideratuko du saioa. Soziologian Doktorea da, Begirune fundazioko kidea eta migrazioetan aditua.

19:00

[POETAK MAIATZEAN] Leire Bilbaoren, Karmele Jaioren eta Edu Zelaietaren errezitala

Abastos merkatua, Gasteiz | EKITALDIA

Abastos Merkatuko terraza, hondartza bihurtuko den espazio berezia, eszenografia zainduari, hondarrari eta hondartzako etzaulkiei esker, itsasoaren aurreko espazio batera eramango gaituztenak. Parte hartuko duten poetak: Leire Bilbao (Ondarroa, 1978), Karmele Jaio (Gasteiz, 1970) eta Edu Zelaieta (Gasteiz, 1973). Informazio gehiago: https://poetasenmayo.com/eu/

[POETAK MAIATZEAN] Leire Bilbaoren, Karmele Jaioren eta Edu Zelaietaren errezitala Abastos merkatua

Abastos Merkatuko terraza, hondartza bihurtuko den espazio berezia, eszenografia zainduari, hondarrari eta hondartzako etzaulkiei esker, itsasoaren aurreko espazio batera eramango gaituztenak. Parte hartuko duten poetak: Leire Bilbao (Ondarroa, 1978), Karmele Jaio (Gasteiz, 1970) eta Edu Zelaieta (Gasteiz, 1973). Informazio gehiago: https://poetasenmayo.com/eu/

20:30

Keia

Parral taberna, Gasteiz | KONTZERTUA

 Erregaia da Zarautz eta Oñatiko musikariak bildu dituen Keia proiektuaren lehenengo lan luzearen titulua. Ibilbide zabaleko laukoteak hamar kantuko diskoa ondu du bere estreineko lanean. Ane Arruti zarauztarrak gidatuta eta bere kantuak oinarri hartuta, hirukote oñatiar sendoaren babesarekin sortu da Keia: Egoitz Olalde baterian, Iñigo Ibarrondo baxuan eta Iker Martinez de Zuazo gitarran. Besteak beste, Latzen, Potemkin, Sharon Stoner, Sorkun, Zingira, Lenao edo Amonal taldeetan aritutakoak.

Keia Parral taberna

20:00

'Sastraka'

Ur Biltegia, Gasteiz | ERAKUSKETA

Sastraka egitasmoa Pello Lizarraldek idatzitako 12 testutatik abiatuta, arlo ezberdinetatik datozen beste hiru artisten artean burututako erakusketa da. Jose Ignacio Agorretak 25 olio margotu ditu, Imanol Ubedak 12 kantu musikatu ditu eta Imanol Rayok 36 argazki egin ditu. Lan intimistak, soilak, atenporalak osatu izan dituzte eta Sastraka egitasmoak ezaugarri horiek denak barnebiltzen ditu. Informazio gehiago: https://oihaneder.eus

'Sastraka' Ur Biltegia

Sastraka egitasmoa Pello Lizarraldek idatzitako 12 testutatik abiatuta, arlo ezberdinetatik datozen beste hiru artisten artean burututako erakusketa da. Jose Ignacio Agorretak 25 olio margotu ditu, Imanol Ubedak 12 kantu musikatu ditu eta Imanol Rayok 36 argazki egin ditu. Lan intimistak, soilak, atenporalak osatu izan dituzte eta Sastraka egitasmoak ezaugarri horiek denak barnebiltzen ditu.

Informazio gehiago: https://oihaneder.eus

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»