Lorabarri Astearen programaren barruan. Clara Gutierrezekin egingo da jarduera.
Sastraka erakusketaren ekintza osagarri bezala, Don Inorrez talde tolosarraren zuzeneko kontzertu bat egingo da erakusketan bertan. Don Inorrez taldea Imanol Ubeda kantariak, Karlos Aranzegi bateria-joleak, Fernando Neira baxu-joleak eta Ruben Caballero gitarra-joleak osatzen dute.
Txikientzat diseinatutako ibilaldi entretenigarri eta didaktikoa da, familia-giroan egitekoa, non Erdi Aroko hiriguneko bazter ederrenetariko batzuk ikusiko dituzten. Gainera, green ikuspegian oinarrituriko ibilbidea da, ingurunea zaindu eta babesteko pistak nahiz proposamenak ematen baitira. Gure hiriak izen-abizenak zergatik dituen jakin nahi duzue? Eta green capital (hiriburu berdea) zergatik esaten dioten jakin nahi? Argitu bitxikeria horiek eta beste batzuk, eta bihur zaitezte esploradore hiri jasangarri batean. Prezioa: 5 eta 11 urte bitartean 4 €. 12 urtetik aurrera 6 €. 5 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta). Adingabeak ezin dira bakarrik joan, 18 urtetik gorako heldu batekin joan beharko dute. Gehienez ere 4 adingabe heldu bakoitzeko. Harremanetarako: Vitoria-Gasteizko Udala. Turismo-bulegoa. Tel. 945 161 598 turismo@vitoria-gasteiz.org
Kiki eta Moko pailazoen istorio honetan, basoko iratxoak oso izuturik daude, aztoratuta eta haserre, ikusirik gure planetako gauzarik baliotsuena, naturaren bizia, suntsitzen eta birrintzen ari dela. Eta nork edo zerk du horren errua? Naturaren zainketa eta gizonaren jarduteko erei buruzko hausnarketa dira dantza, barre, abesti, zuzeneko musika eta malabarez betetako ikuskizun txit entretenigarri honen oinarria.
Arabako Bertsolari Txapelketa. 2. final laurdena. Bertsolariak: Peru Abarrategi, Manex Agirre, Orlando Arreitunandia, Xabi Igoa, Unai Mendibil, Markel Yoller Gai-emaileak: Oier Azkarraga Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea
Lorabarri Astearen barruan. Hizlariak: Jon Toña (Gorbeialdeko Kuadrillako ingurumen teknikaria) eta Iraia Jauregi ( AAbko ordezkaria)
Sastraka egitasmoa Pello Lizarraldek idatzitako 12 testutatik abiatuta, arlo ezberdinetatik datozen beste hiru artisten artean burututako erakusketa da. Jose Ignacio Agorretak 25 olio margotu ditu, Imanol Ubedak 12 kantu musikatu ditu eta Imanol Rayok 36 argazki egin ditu. Lan intimistak, soilak, atenporalak osatu izan dituzte eta Sastraka egitasmoak ezaugarri horiek denak barnebiltzen ditu. Informazio gehiago: https://oihaneder.eus
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |