Larunbata, maiatzak 7

08:00

Gauekoak | Eskalada bataioa La Lezen

La Leze (Egino), Gasteiz | KIROLA

Eskaladaren munduan lehen aldiz sartu nahi duzu, ingurune natural batean eskaladaren oinarrizko ezagutzak eskuratuz? Jardunaldi honetan oinarrizko ezagutzak eskuratzeko aukera izango duzue La Leze bezalako leku batean. Animatzen zara? Ikastaro hau egiteko, ez da beharrezkoa parte-hartzaileak diziplina honi buruzko aurretiazko ezagutzarik izatea, oinarrizko jarduera baita eta eskaladarekin eta ingurune naturalarekin lehen kontaktua izateko balioko baitu. Irteera: 08:00etan Gasteizko autobus geltoki zaharretik. Amaiera: 15:00etan Gasteizko autobus geltoki zaharrean. * 18 urteko beherakoek gurasoen baimena sinatuta ekarri beharko dute. Jarduerei buruzko informazio orokorra atalean aurkitu dezakezue. Izen-ematea: https://labur.eus/LnLWo

Gauekoak | Eskalada bataioa La Lezen La Leze (Egino)

Eskaladaren munduan lehen aldiz sartu nahi duzu, ingurune natural batean eskaladaren oinarrizko ezagutzak eskuratuz? Jardunaldi honetan oinarrizko ezagutzak eskuratzeko aukera izango duzue La Leze bezalako leku batean. Animatzen zara?

Ikastaro hau egiteko, ez da beharrezkoa parte-hartzaileak diziplina honi buruzko aurretiazko ezagutzarik izatea, oinarrizko jarduera baita eta eskaladarekin eta ingurune naturalarekin lehen kontaktua izateko balioko baitu.

  • Irteera: 08:00etan Gasteizko autobus geltoki zaharretik.
  • Amaiera: 15:00etan Gasteizko autobus geltoki zaharrean.

* 18 urteko beherakoek gurasoen baimena sinatuta ekarri beharko dute. Jarduerei buruzko informazio orokorra atalean aurkitu dezakezue.

Izen-ematea: https://labur.eus/LnLWo

09:00

[ARABA EUSKARAZ 2022] Orientazio proba

Aldai plaza, Aiaraldea Laudio | JOLASAK

Laudio modu  ezberdinean ezagutzeko aukera emango digun orientazio proba prestatu du Laudio Ikastolak Araba Euskarazeko jarduera programaren baitan. Aldai plazatik abiatuta. Ibilbidea 5 km izango ditu, kale artetik izango da eta ez du desnibelik, hortaz, edozeinek har dezake parte.Parte hartzeko izen emate inprimaki hau bete beharko du apirilaren 25a baino lehen, gehienez bosteko taldeak izango dira: https://forms.gle/dRzsRy94SAw8vxNZ6

[ARABA EUSKARAZ 2022] Orientazio proba Aldai plaza

Laudio modu  ezberdinean ezagutzeko aukera emango digun orientazio proba prestatu du Laudio Ikastolak Araba Euskarazeko jarduera programaren baitan. Aldai plazatik abiatuta. Ibilbidea 5 km izango ditu, kale artetik izango da eta ez du desnibelik, hortaz, edozeinek har dezake parte.
Parte hartzeko izen emate inprimaki hau bete beharko du apirilaren 25a baino lehen, gehienez bosteko taldeak izango dira: https://forms.gle/dRzsRy94SAw8vxNZ6

10:00

Ezagutu familian Padura Baratzaren bizitza eta lana

Padura Baratza, Gorbeialdea Zigoitia | BISITA GIDATUA

Padura Baratza Gopegin dagoen ortu familiar agro-ekologikoa da, Gasteizetik 15 kilometrotara. 2011. urtean sortu zenetik, barazkiak, frutak, lekaleak, etab. ekoizteaz gain, gai agro-ekologikoekin erlazionaturiko edukien hedapenean ere jarduten gara. Bio-aniztasuna, garaiko produktuak, elikadura-subiranotasuna, salmenta zuzena, etab. Paduraren ezaugarri diren kontzeptuak dira. Bisitan zatoztenean informazio gehiago jaso dezakezue. Bisitak euskaraz, erdaraz, ingelesez zein alemanez izan daitezke, nahiago duzun bezala. Informazio gehiago: https://labur.eus/31N7Q

Ezagutu familian Padura Baratzaren bizitza eta lana Padura Baratza

Padura Baratza Gopegin dagoen ortu familiar agro-ekologikoa da, Gasteizetik 15 kilometrotara. 2011. urtean sortu zenetik, barazkiak, frutak, lekaleak, etab. ekoizteaz gain, gai agro-ekologikoekin erlazionaturiko edukien hedapenean ere jarduten gara. Bio-aniztasuna, garaiko produktuak, elikadura-subiranotasuna, salmenta zuzena, etab. Paduraren ezaugarri diren kontzeptuak dira. Bisitan zatoztenean informazio gehiago jaso dezakezue. Bisitak euskaraz, erdaraz, ingelesez zein alemanez izan daitezke, nahiago duzun bezala. Informazio gehiago: https://labur.eus/31N7Q

11:30

Gazte Eguna

Aramaio, Gorbeialdea Aramaio | JAIA

Egitaraua hauxe da: Goizeko 11:30etan hitzaldia: Gazteak eta sare sozialen erabilera. 14:30etan bazkaria eskola azpixen. 17:30tan pelota partiduak frontoien 22:00tan kontzertuak: Bidelapurrak.

Gazte Eguna Aramaio

Egitaraua hauxe da:

  • Goizeko 11:30etan hitzaldia: Gazteak eta sare sozialen erabilera.
  • 14:30etan bazkaria eskola azpixen.
  • 17:30tan pelota partiduak frontoien
  • 22:00tan kontzertuak: Bidelapurrak.

12:00

Kantujira

Gorbea bodegoia, Gasteiz | MUSIKA

Gasteiz Kantuz taldeak antolatuta, hileko lehenengo larunbateroko Kantujira. Kantuliburuxkak eskuragai izango dira.

Kantujira Gorbea bodegoia

Gasteiz Kantuz taldeak antolatuta, hileko lehenengo larunbateroko Kantujira. Kantuliburuxkak eskuragai izango dira.

17:30

Arabako Bertsolari Txapelketa

Micaela Portilla kultur etxea, Lautada Dulantzi | BERTSO SAIOA

Arabako Bertsolari Txapelketa. 1. final laurdena. Bertsolariak: Maddi Agirre, Paula Amilburu, Rikardo Gonzalez de Durana, Asier Otamendi, Ekaitz Samaniego, Iñaki Viñaspre Gai-emaileak: Etxaun Otaño Zinkunegi Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea

Arabako Bertsolari Txapelketa Micaela Portilla kultur etxea

19:00

'Euskal Herrian barrena', Jare dantza taldea

Foru plaza, Gasteiz | DANTZA IKUSKIZUNA

Urtez urte, probintzia bakoitzeko dantzarik adierazgarrienak antzeztu izan ditu Jare Dantza Taldeak, eta, zazpi jaialdi horiek igaro ondoren, Euskal Herri osoko dantzekin osatutako zortzigarren ikuskizun bat osatu du. Ikuskizuna hasi aurretik, Gasteizko erdigunetik, kalejira bat abiatuko da, bertan dantzari eta musikarien artean 100 lagunek parte hartuko dute. Kolore ezberdin eta ezohikoa ikusi ahal izango da, parte-hartzaileek hainbat dantzatarako jantzi ugari eramango baitituzte.

'Euskal Herrian barrena', Jare dantza taldea Foru plaza

Urtez urte, probintzia bakoitzeko dantzarik adierazgarrienak antzeztu izan ditu Jare Dantza Taldeak, eta, zazpi jaialdi horiek igaro ondoren, Euskal Herri osoko dantzekin osatutako zortzigarren ikuskizun bat osatu du. Ikuskizuna hasi aurretik, Gasteizko erdigunetik, kalejira bat abiatuko da, bertan dantzari eta musikarien artean 100 lagunek parte hartuko dute. Kolore ezberdin eta ezohikoa ikusi ahal izango da, parte-hartzaileek hainbat dantzatarako jantzi ugari eramango baitituzte.

20:00

'Peregrino modernoen oporrak'

Kultura Etxea, Gorbeialdea Aramaio | IKUS-ENTZUNEZKOA

Lorabarri Astearen programaren barruan, Aimar Uribesalgo oñatiarraren dokumentala proiektatutako da. Dokumental honek turismoaren gaia aztertzen du, dituen ertz ezberdinak kontutan hartuz. Dokumentala zazpi ataletan banatuta dago.

'Peregrino modernoen oporrak' Kultura Etxea

Lorabarri Astearen programaren barruan, Aimar Uribesalgo oñatiarraren dokumentala proiektatutako da. Dokumental honek turismoaren gaia aztertzen du, dituen ertz ezberdinak kontutan hartuz. Dokumentala zazpi ataletan banatuta dago.

20:00

'Trapu zikinak'

Udaletxea, Gorbeialdea Zuia | ANTZERKIA

Geuretik Sortuak proiektuaren bigarren antzerki emanaldia da, Lore-More taldearen eskutik. "Trapu zikinak etxean garbitzen dira" esaerari buelta ematen dio, intimitatearen ideia begi berriz aztertuz. Antzerki taldetik hainbat egoera aurkezten dizkigute: Nola garbitzen dira lotsak utzitako orbanak? Eta indarkeriarenak? Zeri esaten diogu "zikin"? Zertaz hitz egin daiteke? Zer hitzekin? Gerraosteak utzitako pobrezia, adiskidetasuna, patroiaren bidegabekeria, maitasuna, lana eta etorkizunerako desirak gorpuztuko dira garbitzen diharduten emakume saldoan. Sarrera dohainik da.

'Trapu zikinak' Udaletxea

18:00
20:00

'Sastraka'

Ur Biltegia, Gasteiz | ERAKUSKETA

Sastraka egitasmoa Pello Lizarraldek idatzitako 12 testutatik abiatuta, arlo ezberdinetatik datozen beste hiru artisten artean burututako erakusketa da. Jose Ignacio Agorretak 25 olio margotu ditu, Imanol Ubedak 12 kantu musikatu ditu eta Imanol Rayok 36 argazki egin ditu. Lan intimistak, soilak, atenporalak osatu izan dituzte eta Sastraka egitasmoak ezaugarri horiek denak barnebiltzen ditu. Informazio gehiago: https://oihaneder.eus

'Sastraka' Ur Biltegia

Sastraka egitasmoa Pello Lizarraldek idatzitako 12 testutatik abiatuta, arlo ezberdinetatik datozen beste hiru artisten artean burututako erakusketa da. Jose Ignacio Agorretak 25 olio margotu ditu, Imanol Ubedak 12 kantu musikatu ditu eta Imanol Rayok 36 argazki egin ditu. Lan intimistak, soilak, atenporalak osatu izan dituzte eta Sastraka egitasmoak ezaugarri horiek denak barnebiltzen ditu.

Informazio gehiago: https://oihaneder.eus

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»