Larunbata, otsailak 26

10:30

Bisita jasangarriak, uraren bidea

Turismo bulegoa, Plaza Berria, Gasteiz | BISITA GIDATUA

Zein bide egiten du urak gure iturrietara iritsi arte? Gasteizen nola egiten dugun kontatzea eta bizitzea merezi du, Europako hiririk jasangarrienetako bat baita. Egin ezazu bat gurekin ibilbide honetan, uraren xuxurlari, gure oinen azpitik bideratuta hirian dabiltzan ibaien erritmoari eta gasteiztarrei edaten eman zieten baina dagoeneko desagertuta dauden iturrien lekukotzei jarraikiz. Ezagut ezazu putzuen, asken, erroten, antzinako hornidura-guneen eta gaur egun barrutik ikus ditzakegun ur-biltegi handien historia. Bisita hau ez da gomendagarria haurrentzat.  

Bisita jasangarriak, uraren bidea Turismo bulegoa, Plaza Berria

Zein bide egiten du urak gure iturrietara iritsi arte? Gasteizen nola egiten dugun kontatzea eta bizitzea merezi du, Europako hiririk jasangarrienetako bat baita. Egin ezazu bat gurekin ibilbide honetan, uraren xuxurlari, gure oinen azpitik bideratuta hirian dabiltzan ibaien erritmoari eta gasteiztarrei edaten eman zieten baina dagoeneko desagertuta dauden iturrien lekukotzei jarraikiz. Ezagut ezazu putzuen, asken, erroten, antzinako hornidura-guneen eta gaur egun barrutik ikus ditzakegun ur-biltegi handien historia. Bisita hau ez da gomendagarria haurrentzat.

11:00

Inauterietako maskarak

Abetxukuko gizarte etxea, Gasteiz | LANTEGIA

Fantasiako maskarak egiteko lantegia. Adina: 0-8 urte. 4urtetik beherakoak heldu batek lagunduta.

Inauterietako maskarak Abetxukuko gizarte etxea

Fantasiako maskarak egiteko lantegia. Adina: 0-8 urte. 4urtetik beherakoak heldu batek lagunduta.

12:00

Legutioko inauteriak

plaza, Gorbeialdea Legutio | JAIA

Haurrentzako jolasak plazan, erromeria Joxe Mendizabalen eskutik eta txokolatada.

Legutioko inauteriak plaza

Haurrentzako jolasak plazan, erromeria Joxe Mendizabalen eskutik eta txokolatada.

22:00

Izate faltsua

Burubio Kultur Elkartea, Aiaraldea Amurrio | KONTZERTUA

Mosh, Izatefaltsua eta Nukore taldeek joko dute. Aurretik sarrerak 10 euro balioko du eta 13 euro egunean bertan.  

Izate faltsua Burubio Kultur Elkartea

Mosh, Izatefaltsua eta Nukore taldeek joko dute. Aurretik sarrerak 10 euro balioko du eta 13 euro egunean bertan.

'Egin eta Klik' gazte ginkana

Instagram: @arabakogazteak, Araba | GAZTEENTZAKO EKINTZA

Urtarrilaren 10etik otsailaren 26ra bitartean 'Egin eta Klik' izeneko ginkana jarraitzeko eta bertan parte hartzeko aukera izango dute Arabako gazteek, Instagram sare sozialean. 14 urtetik gorako gazteei bideratuta dago ekimena, baina edozeinek har dezake parte. Gazteen artean euskara sustatzea da helburua. Horretarako, sakelakoarekin grabatu beharreko zenbait proba proposatuko dira. Ginkanaren erronka guztiak eta beharrezko azalpenak @arabakogazteak  Instagram kontuan iragarriko dira.

'Egin eta Klik' gazte ginkana Instagram: @arabakogazteak

Urtarrilaren 10etik otsailaren 26ra bitartean 'Egin eta Klik' izeneko ginkana jarraitzeko eta bertan parte hartzeko aukera izango dute Arabako gazteek, Instagram sare sozialean.

14 urtetik gorako gazteei bideratuta dago ekimena, baina edozeinek har dezake parte. Gazteen artean euskara sustatzea da helburua. Horretarako, sakelakoarekin grabatu beharreko zenbait proba proposatuko dira. Ginkanaren erronka guztiak eta beharrezko azalpenak @arabakogazteak  Instagram kontuan iragarriko dira.

17:30
18:30

Sorlasean antzerki ikastaroa

Kultura Etxeko erakusketa aretoa, Aiaraldea Laudio | LANTEGIA

Arte eszenikoetan trebatzeaz gain, gorputz adierazpena areagotzea, zentzumenak lantzea eta, batez ere, aldi berean, euskararen erabilera eta ezagutza sendotzea dira ikastaroaren helburuak. Urtarrilaren 17an hasteko da eta apirilaren 6an amaitzeko. Ardura, Josune Garcia de Bikuñak (euskaltegi irakaslea, euskara normalizatzeko programa batzuen dinamizatzailea, abeslaria, idazlea...) izango du. Bestalde, Sorlasean izena jarri dio umeentzako antzerki eskolen egitasmo horri. Parte har dezaketen umeak, 2010-2014 urte bitartean (biak barne) jaiotakoak izango dira eta matrikulazioak 20 euroko kostua du. Lekuak mugatuta daude (gutxienez 8 ume eta gehienez 16) eta indarreko osasun-neurriak beteko dira uneoro. Izena emateko epea urtarrilaren 3an hasiko da eta 11n amaitu. Eskaera kopurua eskaintza baino handiagoa balitz, zozketa publiko bat egingo da urtarrilaren 12an, 9:00etan.

Sorlasean antzerki ikastaroa Kultura Etxeko erakusketa aretoa

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»