Sorginkeri, arao eta amarruz betetako ikuskizun parte hartzailea eta umoretsua. Adin guztietako ikusleek magiaren sekretu miresgarriak sentitzeko aukera paregabea izango dute. Gainera, haurrek ez dute soilik magia ikusiko, egingo dute! 4-10 urte bitarteko umeei bereziki gomendatua.
2020. mundua asaldatuta eta herritarren segurtasuna kolokan dago. Lur azpian bizitza alternatibo bat bilatzeko garaia heldu da. Sartu bunkerrean eta lagundu bertan dauden instalazioak ikertzen. Proba ezkutuak, pazko-arrautzak eta helburu desberdinak. Denak aurkitzeko gai izango zarete? Izen ematea: https://labur.eus/m65sX
Sukaldaritza tailer hauetan zenbait teknika zein modalitate praktikan jarriko dira. Profesional gazte baten eskutik, sukaldaritzan gustuko duten gazteen interesak asetzea da jardueraren helburua, otsailetik maiatza bitartean gauzatuko diren tailerren bitartez. Lehen saio honetan, japoniar sukaldaritzako plater tipikoenak gure kontura prestatzen ikasteko aukera izango dugu, baita teknika eta osagai garrantzitsuenak ezagutzeko aukera ere. Izen-ematea: https://labur.eus/ySza9
Trikipanderoko karnabaletako jaialdia. Sarrerak: otsailak 11 eta 18an, musika eskolan. 3 euro.
Izan ginela badakigunez, nor izan ginen eta zer egin genuen galdetu behar. Horiei erantzun nahian, artxibo lan zorrotza egin dute Cira Crespo historialariak eta Elena Ziordia ilustratzaileak kutsu literarioko azterlan hau eraikitzeko. Korrika Kulturalaren baitako ekitaldia.
Sukaldean inauteriko gozoak eraikitzeko tailerra. Adina: 6-10 urte
Inauterietako ikuskizuna, Indarra Kultur Elkartearen eskutik
Urtarrilaren 10etik otsailaren 26ra bitartean 'Egin eta Klik' izeneko ginkana jarraitzeko eta bertan parte hartzeko aukera izango dute Arabako gazteek, Instagram sare sozialean. 14 urtetik gorako gazteei bideratuta dago ekimena, baina edozeinek har dezake parte. Gazteen artean euskara sustatzea da helburua. Horretarako, sakelakoarekin grabatu beharreko zenbait proba proposatuko dira. Ginkanaren erronka guztiak eta beharrezko azalpenak @arabakogazteak Instagram kontuan iragarriko dira.
Arte eszenikoetan trebatzeaz gain, gorputz adierazpena areagotzea, zentzumenak lantzea eta, batez ere, aldi berean, euskararen erabilera eta ezagutza sendotzea dira ikastaroaren helburuak. Urtarrilaren 17an hasteko da eta apirilaren 6an amaitzeko. Ardura, Josune Garcia de Bikuñak (euskaltegi irakaslea, euskara normalizatzeko programa batzuen dinamizatzailea, abeslaria, idazlea...) izango du. Bestalde, Sorlasean izena jarri dio umeentzako antzerki eskolen egitasmo horri. Parte har dezaketen umeak, 2010-2014 urte bitartean (biak barne) jaiotakoak izango dira eta matrikulazioak 20 euroko kostua du. Lekuak mugatuta daude (gutxienez 8 ume eta gehienez 16) eta indarreko osasun-neurriak beteko dira uneoro. Izena emateko epea urtarrilaren 3an hasiko da eta 11n amaitu. Eskaera kopurua eskaintza baino handiagoa balitz, zozketa publiko bat egingo da urtarrilaren 12an, 9:00etan.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |