Abiapuntua: Urizaharra mendatea. Iraupena: Egun osoa. Altuera gorena: 1269m. Desnibel absolutua: 476m. Luzera: 10,5km. Arduraduna: Josu (619883217)
Gorbeialdeko Gurasolagun taldeakoak Aramaion batuko dira. Informazio gehiago: gorbeialdea@mintzalaguna.org Telefonoa: 650266744 – Unai
Haur emanaldi honetan umeek munduko musikak eta dantzak ezagutuko dituzte Sorgina Txirulinaren eskutik. Zuzeneko musika, baloreak ezagutzeko ipuinak eta dantzatzeko momentuak. 3-8 urte bitarteko umeentzat.
Paraiso Antzerkiak ustekabeko lan eszeniko gozoa aurkezten du, ametsen probokazio bilakatzen dena. Txokolatea eskuartean dutela, bi emakumek materia ikertu eta harekin jokatzeko gozamena dastatuko dute, bere lurrinek mundua hartu eta denbora geldiarazten duten bitartean. 2-5 urte arte. Sarrerak entradiumen eros daitezke.
Pez Limboren eta Mono Habitadoren ikuskizunak ikusteko aukera. 'Oilo ama' haurdunaldi luze baten istorio labur bat da; 'Gizaunka' oso pertsonaia bitxia da; txakur bihurtu dela aitortzen duen eta bere esperientziaz hitz egiten duen gizona da. Mikro-antzerkia.
Testamendu Zaharrean sugeak 'Ebari esandako hitzak' abiapuntu hartuz idatzi du Irati Jimenezek bere azken lana, 'Begiak zabalduko zaizkizue' izeneko saiakera literarioa, euskal literaturaren azterketa sakonaz gain, ariketa literarioa egiteko eta baloratzeko tresnak eskaintzen dituen lan mardula, narratibazko bere lanen estilo literarioan idatzitakoa. Eta urteetako ikerkuntza lana biltzen duen lan hori oinarri hartuta osatu du Euskal literaturaren historia sobrenatural bat izeneko ikuskizuna.
Urtarrilaren 10etik otsailaren 26ra bitartean 'Egin eta Klik' izeneko ginkana jarraitzeko eta bertan parte hartzeko aukera izango dute Arabako gazteek, Instagram sare sozialean. 14 urtetik gorako gazteei bideratuta dago ekimena, baina edozeinek har dezake parte. Gazteen artean euskara sustatzea da helburua. Horretarako, sakelakoarekin grabatu beharreko zenbait proba proposatuko dira. Ginkanaren erronka guztiak eta beharrezko azalpenak @arabakogazteak Instagram kontuan iragarriko dira.
Arte eszenikoetan trebatzeaz gain, gorputz adierazpena areagotzea, zentzumenak lantzea eta, batez ere, aldi berean, euskararen erabilera eta ezagutza sendotzea dira ikastaroaren helburuak. Urtarrilaren 17an hasteko da eta apirilaren 6an amaitzeko. Ardura, Josune Garcia de Bikuñak (euskaltegi irakaslea, euskara normalizatzeko programa batzuen dinamizatzailea, abeslaria, idazlea...) izango du. Bestalde, Sorlasean izena jarri dio umeentzako antzerki eskolen egitasmo horri. Parte har dezaketen umeak, 2010-2014 urte bitartean (biak barne) jaiotakoak izango dira eta matrikulazioak 20 euroko kostua du. Lekuak mugatuta daude (gutxienez 8 ume eta gehienez 16) eta indarreko osasun-neurriak beteko dira uneoro. Izena emateko epea urtarrilaren 3an hasiko da eta 11n amaitu. Eskaera kopurua eskaintza baino handiagoa balitz, zozketa publiko bat egingo da urtarrilaren 12an, 9:00etan.