Edozein hezitzaile, irakasle zein edozein helduentzako ikastaroa. Leire Amonarriz Lecuona, pedagogoa, koregrafoa eta hezkuntza-dantzaren arloko ikertzaileak Dantza eta hezkuntza bateratzen duen ikastaroa praktikoa eskainiko du. Larunbat goizerako plan ezin hobea. PREZIOA: bazkideak 20€ eta ez-bazkideak 25 € Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: hekuntza@aiaraldea.eus edo 693 85 53 12 (Aritz)
Aurten bigarren aldiz Oihaneder Euskararen Etxeak TopAraba egitasmoa jarriko du martxan. Kultur diziplina ezberdinetako norbanako sortzaile arabarrei zuzendutako proposamena da eta euskarazko kultur sormena sustatzea, berrikuntza suspertzea eta sortzaileen artean sareak sortzea ditu helburu.
Jason Guerra, Ane Gebararekin. Familia laborategi honetan bakoitzak zer izan eta bizi nahi duen erabakiko du. Horrela, familia bakoitzak ipuin bat osatu eta bertan murgilduko da, ahots desberdinak probatuz eta zarata eta soinuak eginez. 7-12 urte
Kontzertu eszeniko honetan ahotsa, piano eta txeloaren soinuak musikaren historiako hainbat emakumezko abeslari eta musika egileren bertsio originalekin nahasten dira. XX eta XXI hamarkadan "zuzendu gabeak" izan diren emakumezko artista ezagun eta aparta batzuen homenaldia da. Janis Joplin, Chavela Vargas, Maria Callas, Dolly Parton eta Nina Simone besteak beste.
Huntza taldea bere hirugarren lan luzearekin datorkigu: Ezin ezer espero. Hiru urtez kontzertuz kontzertu ibili ondoren, erregistro intimoago batzuk arakatuz sortu da album berri hau. Roba Estesa talde katalana da. Rosa Permanent diska aurkeztuko dute.
Anita Parker 2017an Arrasaten sortutako elektroswing taldea da. Partaideak Arrasate, Bilbo eta Lakuntzakoak dira. 'Reset' bere azken lana aurkeztuko dute.
Urtarrilaren 10etik otsailaren 26ra bitartean 'Egin eta Klik' izeneko ginkana jarraitzeko eta bertan parte hartzeko aukera izango dute Arabako gazteek, Instagram sare sozialean. 14 urtetik gorako gazteei bideratuta dago ekimena, baina edozeinek har dezake parte. Gazteen artean euskara sustatzea da helburua. Horretarako, sakelakoarekin grabatu beharreko zenbait proba proposatuko dira. Ginkanaren erronka guztiak eta beharrezko azalpenak @arabakogazteak Instagram kontuan iragarriko dira.
Arte eszenikoetan trebatzeaz gain, gorputz adierazpena areagotzea, zentzumenak lantzea eta, batez ere, aldi berean, euskararen erabilera eta ezagutza sendotzea dira ikastaroaren helburuak. Urtarrilaren 17an hasteko da eta apirilaren 6an amaitzeko. Ardura, Josune Garcia de Bikuñak (euskaltegi irakaslea, euskara normalizatzeko programa batzuen dinamizatzailea, abeslaria, idazlea...) izango du. Bestalde, Sorlasean izena jarri dio umeentzako antzerki eskolen egitasmo horri. Parte har dezaketen umeak, 2010-2014 urte bitartean (biak barne) jaiotakoak izango dira eta matrikulazioak 20 euroko kostua du. Lekuak mugatuta daude (gutxienez 8 ume eta gehienez 16) eta indarreko osasun-neurriak beteko dira uneoro. Izena emateko epea urtarrilaren 3an hasiko da eta 11n amaitu. Eskaera kopurua eskaintza baino handiagoa balitz, zozketa publiko bat egingo da urtarrilaren 12an, 9:00etan.