Ostirala, otsailak 11

18:00

Jakinmin, filosofia saioak haurrekin

Ignacio Aldecoa Kultura Etxea, Gasteiz | HAURRENTZAKO EKINTZA

Pentsatzea baliogarria bezain dibertigarria delako. 6-9 urtekoentzat. Izen-ematea: ccuinfantil@araba.eus helbidera idatziz, presentzialki Haur eta Gazte Sailean (1. solairuan). 

Jakinmin, filosofia saioak haurrekin Ignacio Aldecoa Kultura Etxea

Pentsatzea baliogarria bezain dibertigarria delako. 6-9 urtekoentzat. Izen-ematea: ccuinfantil@araba.eus helbidera idatziz, presentzialki Haur eta Gazte Sailean (1. solairuan). 

19:00

'Bidea da borroka' komikiaren aurkezpena

Hala Bedi taberna, Gasteiz | EKITALDIA

Beñat eta Unai Gaztelumendi bertsolariek BIDEA DA BORROKA komikia aurkeztuko dute, bertsoak eta marrazkiak erabiliz horretarako.    

'Bidea da borroka' komikiaren aurkezpena Hala Bedi taberna

Beñat eta Unai Gaztelumendi bertsolariek BIDEA DA BORROKA komikia aurkeztuko dute, bertsoak eta marrazkiak erabiliz horretarako.  

19:00

Gauekoak | Stand Up Comedy: bakarrizketak euskaraz

BARATZA ARETOA, Gasteiz | BAKARRIZKETA

Alazne Etxeberria Emakume euskaldun bat bikote bila.....Senargaia, maitalea, laguna, edo txateatzen duen norbait! Izan ere, aitortu behar da, ligatzea zaila dela eta Euskadin are gehiago. Mota guztietako teknologiak eta estrategiak erabiltzen ditut mutil-laguna bilatzeko. Baina oraindik-orain ez dut formula sekreturik aurkitu bikote egonkorra aurkitzeko. Ahalmena galtzen ari naiz. Momentu bat... ez dut inoiz izan! Eñaut Zuazo Eguneroko bizitzako egoera ezberdinak, LGTB gaiak, lana aurkitzeko arazoak, familia kontuak, euskal izenak... tratatzen ditu bere bakarrizketetan Eñautek. Hiru urte daramatza bakarrizketak egiten. Bartzelonara bizitzera joatea erabaki zuen bertan umorearen munduan murgiltzen hasteko helburuarekin. Eta bide onetik doala dirudi, hiru urte hauetan zehar bere umore sarkastiko eta azidoari esker, bakarrizketetan hitz egiten dituen gaien tratamenduari esker eta taula gainean erakusten duen segurtasunari esker publikoa poltsikoan sartzen du agertokira igotzen den bakoitzean.  Sarrerak: https://entradium.com/es/events/bakarrizketak-euskaraz-alazne-etxebarrai-enaut-zuazoInformazio gehiago: www.vitoria-gasteiz.org/gauekoak

Gauekoak | Stand Up Comedy: bakarrizketak euskaraz BARATZA ARETOA

Alazne Etxeberria

Emakume euskaldun bat bikote bila.....Senargaia, maitalea, laguna, edo txateatzen duen norbait! Izan ere, aitortu behar da, ligatzea zaila dela eta Euskadin are gehiago. Mota guztietako teknologiak eta estrategiak erabiltzen ditut mutil-laguna bilatzeko. Baina oraindik-orain ez dut formula sekreturik aurkitu bikote egonkorra aurkitzeko. Ahalmena galtzen ari naiz. Momentu bat... ez dut inoiz izan!

Eñaut Zuazo

Eguneroko bizitzako egoera ezberdinak, LGTB gaiak, lana aurkitzeko arazoak, familia kontuak, euskal izenak... tratatzen ditu bere bakarrizketetan Eñautek. Hiru urte daramatza bakarrizketak egiten. Bartzelonara bizitzera joatea erabaki zuen bertan umorearen munduan murgiltzen hasteko helburuarekin. Eta bide onetik doala dirudi, hiru urte hauetan zehar bere umore sarkastiko eta azidoari esker, bakarrizketetan hitz egiten dituen gaien tratamenduari esker eta taula gainean erakusten duen segurtasunari esker publikoa poltsikoan sartzen du agertokira igotzen den bakoitzean. 

Sarrerak: https://entradium.com/es/events/bakarrizketak-euskaraz-alazne-etxebarrai-enaut-zuazo

Informazio gehiago: www.vitoria-gasteiz.org/gauekoak

20:30

[BERTAN BEHERA Pasadena

Jimmy Jazz, Gasteiz | KONTZERTUA

Libe Garcia de Cortazarrek (Libe, Neubat, Izaki Gardenak) eta Jon Basagurenek (Izaki Gardenak) martxan jarri duten proiektu berria da Pasadena. Urteak daramatzate elkarri Iaguntzen kantuak osatzeko orduan, baina orain arte ez dira hastapenetik biona izango den disko batean pentsatzen jarri.

[BERTAN BEHERA Pasadena Jimmy Jazz

Libe Garcia de Cortazarrek (Libe, Neubat, Izaki Gardenak) eta Jon Basagurenek (Izaki Gardenak) martxan jarri duten proiektu berria da Pasadena. Urteak daramatzate elkarri Iaguntzen kantuak osatzeko orduan, baina orain arte ez dira hastapenetik biona izango den disko batean pentsatzen jarri.

'Egin eta Klik' gazte ginkana

Instagram: @arabakogazteak, Araba | GAZTEENTZAKO EKINTZA

Urtarrilaren 10etik otsailaren 26ra bitartean 'Egin eta Klik' izeneko ginkana jarraitzeko eta bertan parte hartzeko aukera izango dute Arabako gazteek, Instagram sare sozialean. 14 urtetik gorako gazteei bideratuta dago ekimena, baina edozeinek har dezake parte. Gazteen artean euskara sustatzea da helburua. Horretarako, sakelakoarekin grabatu beharreko zenbait proba proposatuko dira. Ginkanaren erronka guztiak eta beharrezko azalpenak @arabakogazteak  Instagram kontuan iragarriko dira.

'Egin eta Klik' gazte ginkana Instagram: @arabakogazteak

Urtarrilaren 10etik otsailaren 26ra bitartean 'Egin eta Klik' izeneko ginkana jarraitzeko eta bertan parte hartzeko aukera izango dute Arabako gazteek, Instagram sare sozialean.

14 urtetik gorako gazteei bideratuta dago ekimena, baina edozeinek har dezake parte. Gazteen artean euskara sustatzea da helburua. Horretarako, sakelakoarekin grabatu beharreko zenbait proba proposatuko dira. Ginkanaren erronka guztiak eta beharrezko azalpenak @arabakogazteak  Instagram kontuan iragarriko dira.

17:30
18:30

Sorlasean antzerki ikastaroa

Kultura Etxeko erakusketa aretoa, Aiaraldea Laudio | LANTEGIA

Arte eszenikoetan trebatzeaz gain, gorputz adierazpena areagotzea, zentzumenak lantzea eta, batez ere, aldi berean, euskararen erabilera eta ezagutza sendotzea dira ikastaroaren helburuak. Urtarrilaren 17an hasteko da eta apirilaren 6an amaitzeko. Ardura, Josune Garcia de Bikuñak (euskaltegi irakaslea, euskara normalizatzeko programa batzuen dinamizatzailea, abeslaria, idazlea...) izango du. Bestalde, Sorlasean izena jarri dio umeentzako antzerki eskolen egitasmo horri. Parte har dezaketen umeak, 2010-2014 urte bitartean (biak barne) jaiotakoak izango dira eta matrikulazioak 20 euroko kostua du. Lekuak mugatuta daude (gutxienez 8 ume eta gehienez 16) eta indarreko osasun-neurriak beteko dira uneoro. Izena emateko epea urtarrilaren 3an hasiko da eta 11n amaitu. Eskaera kopurua eskaintza baino handiagoa balitz, zozketa publiko bat egingo da urtarrilaren 12an, 9:00etan.

Sorlasean antzerki ikastaroa Kultura Etxeko erakusketa aretoa

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»