Osteguna, otsailak 10

18:30

Gazteentzako rap laborategia

Lakuako gizarte etxea, Gasteiz | GAZTEENTZAKO EKINTZA

Gazteei zuzenduriko rap laborategia, norberaren ideiak garatzeko eta munduratzeko, bertsoa eta rap-a uztartzen maisu diren Iñaki Viñaspre eta Iñigo Egurenen (DJ) eskutik. Errimak, eta askotariko rap estilo eta oinarri instrumentalak bidaide, sormenari bide emango zaio. Sorkuntza hizkuntza librea izango bada ere, euskarak ardaztuko du lantegia. Adina: 13-25 urte

Gazteentzako rap laborategia Lakuako gizarte etxea

Gazteei zuzenduriko rap laborategia, norberaren ideiak garatzeko eta munduratzeko, bertsoa eta rap-a uztartzen maisu diren Iñaki Viñaspre eta Iñigo Egurenen (DJ) eskutik. Errimak, eta askotariko rap estilo eta oinarri instrumentalak bidaide, sormenari bide emango zaio. Sorkuntza hizkuntza librea izango bada ere, euskarak ardaztuko du lantegia. Adina: 13-25 urte

18:30

Bertol Arrieta

Udaletxea, Gorbeialdea Zuia | AURKEZPENA

Euskal sortzaileentzako zirkuitu nazionala osatzea helburu duen Geuretik sortuak proiektuak, eta Korrika kuturalaren baitan, iaz, Zuian egonaldia egin zuen Bertol Arrietak bere kontakizuna aurkeztuko du.

Bertol Arrieta Udaletxea

Euskal sortzaileentzako zirkuitu nazionala osatzea helburu duen Geuretik sortuak proiektuak, eta Korrika kuturalaren baitan, iaz, Zuian egonaldia egin zuen Bertol Arrietak bere kontakizuna aurkeztuko du.

19:00

'Bidea da borroka' komikiaren aurkezpena

Faktoria, Aiaraldea Laudio | EKITALDIA

Beñat eta Unai Gaztelumendi bertsolariek BIDEA DA BORROKA komikia aurkeztuko dute Faktorian, bertsoak eta marrazkiak erabiliz horretarako.    

'Bidea da borroka' komikiaren aurkezpena Faktoria

Beñat eta Unai Gaztelumendi bertsolariek BIDEA DA BORROKA komikia aurkeztuko dute Faktorian, bertsoak eta marrazkiak erabiliz horretarako.  

19:30

'Tarara'

Principal antzokia, Gasteiz | ANTZERKIA

'Tarara' ikuskizuna "thriller poetikoa da. Barkamenari, adiskidetasunari eta amatasunari kantua. Musika duen testua da, tarteka herrikoia, tartera orkestra handiekin osatutako kontzertu handietakoa. Iluna da testua, eta aldi berean freskoa eta zuzena. Hitz gutxitan: geure historiari lotutako istorio handia". Hala azaldu du Agurtzane Intxaurraga zuzendariak.

'Tarara' Principal antzokia

20:00

[BERTAN BEHERA Skabidean

Jimmy Jazz, Gasteiz | KONTZERTUA

Skabidean ska, reggae eta rocksteady talde iruindarra da.

[BERTAN BEHERA Skabidean Jimmy Jazz

Skabidean ska, reggae eta rocksteady talde iruindarra da.

'Egin eta Klik' gazte ginkana

Instagram: @arabakogazteak, Araba | GAZTEENTZAKO EKINTZA

Urtarrilaren 10etik otsailaren 26ra bitartean 'Egin eta Klik' izeneko ginkana jarraitzeko eta bertan parte hartzeko aukera izango dute Arabako gazteek, Instagram sare sozialean. 14 urtetik gorako gazteei bideratuta dago ekimena, baina edozeinek har dezake parte. Gazteen artean euskara sustatzea da helburua. Horretarako, sakelakoarekin grabatu beharreko zenbait proba proposatuko dira. Ginkanaren erronka guztiak eta beharrezko azalpenak @arabakogazteak  Instagram kontuan iragarriko dira.

'Egin eta Klik' gazte ginkana Instagram: @arabakogazteak

Urtarrilaren 10etik otsailaren 26ra bitartean 'Egin eta Klik' izeneko ginkana jarraitzeko eta bertan parte hartzeko aukera izango dute Arabako gazteek, Instagram sare sozialean.

14 urtetik gorako gazteei bideratuta dago ekimena, baina edozeinek har dezake parte. Gazteen artean euskara sustatzea da helburua. Horretarako, sakelakoarekin grabatu beharreko zenbait proba proposatuko dira. Ginkanaren erronka guztiak eta beharrezko azalpenak @arabakogazteak  Instagram kontuan iragarriko dira.

17:30
18:30

Sorlasean antzerki ikastaroa

Kultura Etxeko erakusketa aretoa, Aiaraldea Laudio | LANTEGIA

Arte eszenikoetan trebatzeaz gain, gorputz adierazpena areagotzea, zentzumenak lantzea eta, batez ere, aldi berean, euskararen erabilera eta ezagutza sendotzea dira ikastaroaren helburuak. Urtarrilaren 17an hasteko da eta apirilaren 6an amaitzeko. Ardura, Josune Garcia de Bikuñak (euskaltegi irakaslea, euskara normalizatzeko programa batzuen dinamizatzailea, abeslaria, idazlea...) izango du. Bestalde, Sorlasean izena jarri dio umeentzako antzerki eskolen egitasmo horri. Parte har dezaketen umeak, 2010-2014 urte bitartean (biak barne) jaiotakoak izango dira eta matrikulazioak 20 euroko kostua du. Lekuak mugatuta daude (gutxienez 8 ume eta gehienez 16) eta indarreko osasun-neurriak beteko dira uneoro. Izena emateko epea urtarrilaren 3an hasiko da eta 11n amaitu. Eskaera kopurua eskaintza baino handiagoa balitz, zozketa publiko bat egingo da urtarrilaren 12an, 9:00etan.

Sorlasean antzerki ikastaroa Kultura Etxeko erakusketa aretoa

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»