Asteartea, otsailak 8



18:30

[IRAKURKETA ERRAZA] 'Zeru Beraren Azpian'

Ignacio Aldecoa Kultura Etxea, Gasteiz | LANTEGIA

Irakurketa erraza tailerrak 6 saioetan zehar liburu bat irakurtzearen bidaia egingo du bertaratzen direnekin. Sei saio hauetan zatika eta bidelagun batekin irakurriko dugu 'Zeru Beraren Azpian', Nuria Marti Cosnsants idazlearena. Tailerra doakoa da eta bi astero gertatuko da urtarrilaren 11tik hasita eta martxoaren 22an amaituta. GEU elkarteak antolatuta.

[IRAKURKETA ERRAZA] 'Zeru Beraren Azpian' Ignacio Aldecoa Kultura Etxea

Irakurketa erraza tailerrak 6 saioetan zehar liburu bat irakurtzearen bidaia egingo du bertaratzen direnekin. Sei saio hauetan zatika eta bidelagun batekin irakurriko dugu 'Zeru Beraren Azpian', Nuria Marti Cosnsants idazlearena.

Tailerra doakoa da eta bi astero gertatuko da urtarrilaren 11tik hasita eta martxoaren 22an amaituta. GEU elkarteak antolatuta.


18:30

'Distopiatik harantz: feminismoa zientzia fikzioan'

Emakumeen Etxea - Etxanobe jauregia, Gasteiz | HITZALDIA

'Zientzia fikzio feminista' kontzeptuaren hedapenak gora egin du azken urteotan, Neskamearen ipuina bezalako liburuak eta telebistarako moldaketak direla medio. Egun, emakumeek eta pertsona ez-bitarrek ikusgarritasun handiagoa lortu dute genero horretan (hein batean, aktibismo feminista eta queer-ari esker), inoiz baino distopikoagoa zaigun testuinguru sozial batean, gainera. Baina ba al dago itxaropenik?  Hizlaria: Arrate Hidalgo, itzultzailea, editorea eta kultur agitatzailea. Dinamizatzailea: Malen Vilches, Eleen Ganbara Sorgineneako liburutegiaren izenean. Bertaratzeko, eman izena hemen: www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista (Sarrera librea hemen: www.vitoria-gasteiz.org/JFE-zuzenean)

'Distopiatik harantz: feminismoa zientzia fikzioan' Emakumeen Etxea - Etxanobe jauregia

'Zientzia fikzio feminista' kontzeptuaren hedapenak gora egin du azken urteotan, Neskamearen ipuina bezalako liburuak eta telebistarako moldaketak direla medio. Egun, emakumeek eta pertsona ez-bitarrek ikusgarritasun handiagoa lortu dute genero horretan (hein batean, aktibismo feminista eta queer-ari esker), inoiz baino distopikoagoa zaigun testuinguru sozial batean, gainera. Baina ba al dago itxaropenik?  Hizlaria: Arrate Hidalgo, itzultzailea, editorea eta kultur agitatzailea. Dinamizatzailea: Malen Vilches, Eleen Ganbara Sorgineneako liburutegiaren izenean.

Bertaratzeko, eman izena hemen: www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista

(Sarrera librea hemen: www.vitoria-gasteiz.org/JFE-zuzenean)



'Egin eta Klik' gazte ginkana

Instagram: @arabakogazteak, Araba | GAZTEENTZAKO EKINTZA

Urtarrilaren 10etik otsailaren 26ra bitartean 'Egin eta Klik' izeneko ginkana jarraitzeko eta bertan parte hartzeko aukera izango dute Arabako gazteek, Instagram sare sozialean. 14 urtetik gorako gazteei bideratuta dago ekimena, baina edozeinek har dezake parte. Gazteen artean euskara sustatzea da helburua. Horretarako, sakelakoarekin grabatu beharreko zenbait proba proposatuko dira. Ginkanaren erronka guztiak eta beharrezko azalpenak @arabakogazteak  Instagram kontuan iragarriko dira.

'Egin eta Klik' gazte ginkana Instagram: @arabakogazteak

Urtarrilaren 10etik otsailaren 26ra bitartean 'Egin eta Klik' izeneko ginkana jarraitzeko eta bertan parte hartzeko aukera izango dute Arabako gazteek, Instagram sare sozialean.

14 urtetik gorako gazteei bideratuta dago ekimena, baina edozeinek har dezake parte. Gazteen artean euskara sustatzea da helburua. Horretarako, sakelakoarekin grabatu beharreko zenbait proba proposatuko dira. Ginkanaren erronka guztiak eta beharrezko azalpenak @arabakogazteak  Instagram kontuan iragarriko dira.



17:30
18:30

Sorlasean antzerki ikastaroa

Kultura Etxeko erakusketa aretoa, Aiaraldea Laudio | LANTEGIA

Arte eszenikoetan trebatzeaz gain, gorputz adierazpena areagotzea, zentzumenak lantzea eta, batez ere, aldi berean, euskararen erabilera eta ezagutza sendotzea dira ikastaroaren helburuak. Urtarrilaren 17an hasteko da eta apirilaren 6an amaitzeko. Ardura, Josune Garcia de Bikuñak (euskaltegi irakaslea, euskara normalizatzeko programa batzuen dinamizatzailea, abeslaria, idazlea...) izango du. Bestalde, Sorlasean izena jarri dio umeentzako antzerki eskolen egitasmo horri. Parte har dezaketen umeak, 2010-2014 urte bitartean (biak barne) jaiotakoak izango dira eta matrikulazioak 20 euroko kostua du. Lekuak mugatuta daude (gutxienez 8 ume eta gehienez 16) eta indarreko osasun-neurriak beteko dira uneoro. Izena emateko epea urtarrilaren 3an hasiko da eta 11n amaitu. Eskaera kopurua eskaintza baino handiagoa balitz, zozketa publiko bat egingo da urtarrilaren 12an, 9:00etan.

Sorlasean antzerki ikastaroa Kultura Etxeko erakusketa aretoa

Arte eszenikoetan trebatzeaz gain, gorputz adierazpena areagotzea, zentzumenak lantzea eta, batez ere, aldi berean, euskararen erabilera eta ezagutza sendotzea dira ikastaroaren helburuak. Urtarrilaren 17an hasteko da eta apirilaren 6an amaitzeko. Ardura, Josune Garcia de Bikuñak (euskaltegi irakaslea, euskara normalizatzeko programa batzuen dinamizatzailea, abeslaria, idazlea...) izango du. Bestalde, Sorlasean izena jarri dio umeentzako antzerki eskolen egitasmo horri. Parte har dezaketen umeak, 2010-2014 urte bitartean (biak barne) jaiotakoak izango dira eta matrikulazioak 20 euroko kostua du. Lekuak mugatuta daude (gutxienez 8 ume eta gehienez 16) eta indarreko osasun-neurriak beteko dira uneoro. Izena emateko epea urtarrilaren 3an hasiko da eta 11n amaitu. Eskaera kopurua eskaintza baino handiagoa balitz, zozketa publiko bat egingo da urtarrilaren 12an, 9:00etan.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»