Ostirala, urtarrilak 28

18:00

Ipuin kontalaria

AEK euskaltegia, Aiaraldea Amurrio | HAURRENTZAKO EKINTZA

Aiaraldeko Berbalagunak antolatuta. Faktoriako Kokoriko taldekoen eskutik. Plaza mugatuak!

Ipuin kontalaria AEK euskaltegia

Aiaraldeko Berbalagunak antolatuta. Faktoriako Kokoriko taldekoen eskutik. Plaza mugatuak!

18:30

'Gertakizuna', Annie Ernaux

Gaubeako Liburutegia, Añana Gaubea | IRAKURLE KLUBA

'Gertakizuna' Annie Ernauxek 2000. urtean idatzitako eleberria da. Kontakizun autobiografiko bat da, lazgarria eta sentikortasunez betea. Gertakarien sinpletasun bortitz eta krudelean kontatua, errelatu honetan 1964an, eleberria idatzi baino hogeita hamazazpi urte lehenago, abortatu zuenekoa kontatzen digu.

'Gertakizuna', Annie Ernaux Gaubeako Liburutegia

'Gertakizuna' Annie Ernauxek 2000. urtean idatzitako eleberria da. Kontakizun autobiografiko bat da, lazgarria eta sentikortasunez betea. Gertakarien sinpletasun bortitz eta krudelean kontatua, errelatu honetan 1964an, eleberria idatzi baino hogeita hamazazpi urte lehenago, abortatu zuenekoa kontatzen digu.

18:30

'Aurrera egin badugu'

Emakumeen Etxea / Etxanobe jauregia, Gasteiz | SOLASALDIA

Dokumental honetan, Jaizkibel konpainiako kideei egindako zenbait elkarrizketa biltzen dira. Jaizkibel konpainia 1997an sortu zuten, emakumeek Hondarribiko Alardean berdintasunez parte hartu ahal izan zezaten. Garbiñe Biurrunek, Kattalin Minerrek eta Itziar Ituñok elkarrizketa-gune bat sortu dute, jaiei, parekidetasunari edota lankidetza feministari buruz hitz egiteko, eta askotariko ikuspegi zabal eta ezberdinak eman dituzte. Solasaldia: Jaizkibel konpainiako kideak.

'Aurrera egin badugu' Emakumeen Etxea / Etxanobe jauregia

Dokumental honetan, Jaizkibel konpainiako kideei egindako zenbait elkarrizketa biltzen dira. Jaizkibel konpainia 1997an sortu zuten, emakumeek Hondarribiko Alardean berdintasunez parte hartu ahal izan zezaten. Garbiñe Biurrunek, Kattalin Minerrek eta Itziar Ituñok elkarrizketa-gune bat sortu dute, jaiei, parekidetasunari edota lankidetza feministari buruz hitz egiteko, eta askotariko ikuspegi zabal eta ezberdinak eman dituzte.

Solasaldia: Jaizkibel konpainiako kideak.

19:00

Araiako Korrika Batzordea

Kultur Etxean, Lautada Asparrena | AURKEZPENA

Korrika 22 edizioaren aurkezpen saioa. Landuko diren gaiak: Informazio orokorra banatu. Batzordearen eraketa. Korrika Kulturala. Proposamenak

Araiako Korrika Batzordea Kultur Etxean

Korrika 22 edizioaren aurkezpen saioa.

Landuko diren gaiak:

  1. Informazio orokorra banatu.
  2. Batzordearen eraketa.
  3. Korrika Kulturala.
  4. Proposamenak

19:00

'Nortasuna+' erakusketaren irekiera

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | AURKEZPENA

Nortasuna+ erakusketa Euskal Keramikagile Garaikideak (EKG) elkarteak eta Oihaneder Euskararen Etxeak osatu duten erakusketa da. Itziar Uriarte eta Irune Zabaletaidazleek aurkezpen berezi bat egingo dute, eta erakusketan landu diren testuei ahotsa, musika eta zeinu hizkuntza jarriko diete.

'Nortasuna+' erakusketaren irekiera Oihaneder Euskararen Etxea

Nortasuna+ erakusketa Euskal Keramikagile Garaikideak (EKG) elkarteak eta Oihaneder Euskararen Etxeak osatu duten erakusketa da.

Itziar Uriarte eta Irune Zabaletaidazleek aurkezpen berezi bat egingo dute, eta erakusketan landu diren testuei ahotsa, musika eta zeinu hizkuntza jarriko diete.

20:30

'Uhinak', AEK, Txakur Gorria

Faktoria, Aiaraldea Laudio | IKUS-ENTZUNEZKOA

22. Korrika Amurriotik Donostiara abiatuko da martxoaren 31an. Testuinguru horretan Korrikak eta Txakur Gorriak sormen taldearen gidaritzapean ekoiztu du 'Uhinak' dokumentala. Lanaren Euskal Herriko lehenengo proiekzioa Faktorian izango da. SINOPSIA: "Euskal Herriaren zain eta arteria grisetan barrena abiatu gara eta bederatzi ahots topatu ditugu bide bazterretan. Ahots hauei esker, bederatzi paisaia desberdin ezagutu ditugu: bederatzi errealitate linguistiko eta emozional. Hitzekin jolasteko gonbita egin diegu, eta elkarrekin ekiten jarraitzeko irrika jaso dugu bueltan."

'Uhinak', AEK, Txakur Gorria Faktoria

22:00

[ATZERATUTA] Dupla

Jimmy Jazz, Gasteiz | KONTZERTUA

Aguraingo bikoteak 2019an Duplatxusa kaleratu zuten. Orain, Nahieran albumarekin datoz.

[ATZERATUTA] Dupla Jimmy Jazz

Aguraingo bikoteak 2019an Duplatxusa kaleratu zuten. Orain, Nahieran albumarekin datoz.

'Egin eta Klik' gazte ginkana

Instagram: @arabakogazteak, Araba | GAZTEENTZAKO EKINTZA

Urtarrilaren 10etik otsailaren 26ra bitartean 'Egin eta Klik' izeneko ginkana jarraitzeko eta bertan parte hartzeko aukera izango dute Arabako gazteek, Instagram sare sozialean. 14 urtetik gorako gazteei bideratuta dago ekimena, baina edozeinek har dezake parte. Gazteen artean euskara sustatzea da helburua. Horretarako, sakelakoarekin grabatu beharreko zenbait proba proposatuko dira. Ginkanaren erronka guztiak eta beharrezko azalpenak @arabakogazteak  Instagram kontuan iragarriko dira.

'Egin eta Klik' gazte ginkana Instagram: @arabakogazteak

Urtarrilaren 10etik otsailaren 26ra bitartean 'Egin eta Klik' izeneko ginkana jarraitzeko eta bertan parte hartzeko aukera izango dute Arabako gazteek, Instagram sare sozialean.

14 urtetik gorako gazteei bideratuta dago ekimena, baina edozeinek har dezake parte. Gazteen artean euskara sustatzea da helburua. Horretarako, sakelakoarekin grabatu beharreko zenbait proba proposatuko dira. Ginkanaren erronka guztiak eta beharrezko azalpenak @arabakogazteak  Instagram kontuan iragarriko dira.

17:30
18:30

Sorlasean antzerki ikastaroa

Kultura Etxeko erakusketa aretoa, Aiaraldea Laudio | LANTEGIA

Arte eszenikoetan trebatzeaz gain, gorputz adierazpena areagotzea, zentzumenak lantzea eta, batez ere, aldi berean, euskararen erabilera eta ezagutza sendotzea dira ikastaroaren helburuak. Urtarrilaren 17an hasteko da eta apirilaren 6an amaitzeko. Ardura, Josune Garcia de Bikuñak (euskaltegi irakaslea, euskara normalizatzeko programa batzuen dinamizatzailea, abeslaria, idazlea...) izango du. Bestalde, Sorlasean izena jarri dio umeentzako antzerki eskolen egitasmo horri. Parte har dezaketen umeak, 2010-2014 urte bitartean (biak barne) jaiotakoak izango dira eta matrikulazioak 20 euroko kostua du. Lekuak mugatuta daude (gutxienez 8 ume eta gehienez 16) eta indarreko osasun-neurriak beteko dira uneoro. Izena emateko epea urtarrilaren 3an hasiko da eta 11n amaitu. Eskaera kopurua eskaintza baino handiagoa balitz, zozketa publiko bat egingo da urtarrilaren 12an, 9:00etan.

Sorlasean antzerki ikastaroa Kultura Etxeko erakusketa aretoa

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»