Hitzaldia haur eta gazteen transexualitateari buruz, Naizen elkartearen eskutik.
Santa Eske herrikoia otsailaren 5ean izango da , 9:30ean plazan. Bitartean ensaiuak egingo dituzte udaletxeko arkupeetan urtarrilaren 27an eta otsailaren 3an. Izena eman behar da: labur.eus/santaageda helbidean.
Zinema eta Zientzia zikloa Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Center-ek (DIPC) eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak antolatu du. 'Moby Dick' filmarekin animalien munduaren ezagutzan murgilduko gara. Ingelesez, euskarazko azpitituluekin. Aurkezpena: Juan Ignacio Perez Iglesias. Biologoa. EHU-Donostia International Physics Center. Prezioa: sarrera orokorra, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €. 25 urtez azpikoak: sarrera doan (museoaren txartel-leihatilan)Sarrerak non erosi: museoaren txartel-leihatilan eta online.
Teknologia berriak erabiliz musika sorkuntzari buelta bat emateko gogoz elkartu diren bi musikari dira Antuxuna ta Patx. Horretarako, Itoiz taldearen abestiak izan dira aitzakia edo oinarria. Berrikuspen honetan, musika-tresna analogiko zein digitalak erabiliko dituzte.
Langile borroka, sabotajeak, lapurretak, drogak, negozioak, hilketak, adiskidantza, amodio harremanak dira Xabier Montoiaren zortzigarren nobelako adarrak.
Aguraingo bikoteak 2019an Duplatxusa kaleratu zuten. Orain, Nahieran albumarekin datoz.
Urtarrilaren 10etik otsailaren 26ra bitartean 'Egin eta Klik' izeneko ginkana jarraitzeko eta bertan parte hartzeko aukera izango dute Arabako gazteek, Instagram sare sozialean. 14 urtetik gorako gazteei bideratuta dago ekimena, baina edozeinek har dezake parte. Gazteen artean euskara sustatzea da helburua. Horretarako, sakelakoarekin grabatu beharreko zenbait proba proposatuko dira. Ginkanaren erronka guztiak eta beharrezko azalpenak @arabakogazteak Instagram kontuan iragarriko dira.
Arte eszenikoetan trebatzeaz gain, gorputz adierazpena areagotzea, zentzumenak lantzea eta, batez ere, aldi berean, euskararen erabilera eta ezagutza sendotzea dira ikastaroaren helburuak. Urtarrilaren 17an hasteko da eta apirilaren 6an amaitzeko. Ardura, Josune Garcia de Bikuñak (euskaltegi irakaslea, euskara normalizatzeko programa batzuen dinamizatzailea, abeslaria, idazlea...) izango du. Bestalde, Sorlasean izena jarri dio umeentzako antzerki eskolen egitasmo horri. Parte har dezaketen umeak, 2010-2014 urte bitartean (biak barne) jaiotakoak izango dira eta matrikulazioak 20 euroko kostua du. Lekuak mugatuta daude (gutxienez 8 ume eta gehienez 16) eta indarreko osasun-neurriak beteko dira uneoro. Izena emateko epea urtarrilaren 3an hasiko da eta 11n amaitu. Eskaera kopurua eskaintza baino handiagoa balitz, zozketa publiko bat egingo da urtarrilaren 12an, 9:00etan.