Larunbata, urtarrilak 22

10:00

Eta denok desheterosexualizatzen bagara?

Emakumeen Etxea, Etxanobe Jauregia, Gasteiz | LANTEGIA

Izena emateko azken eguna: URTARRILAK 8. Heterosexualitatea ez da gure desira orientatzeko modu bat soilik. Heterosexualitatearen atzean, mundua ulertzeko, egituratzeko eta gainontzeko pertsonekin harremanak izateko modu bat ezkutatzen da. Aukera bakar moduan aurkezten zaigu, baina aukerak zabalagoak dira. Harreman afektiboak bikotetik haragoko saretzat har genitzake, praktika erotikoak moral sexual ezarritik at eraman ditzakegu, edota gure generoa adierazteko modu anitzagoak izan. Nola eraikitzen da gure desira? Nolako harreman afektiboak izaten ditugu? Gure generoa eroso bizi al dugu?

Eta denok desheterosexualizatzen bagara? Emakumeen Etxea, Etxanobe Jauregia

Izena emateko azken eguna: URTARRILAK 8.

Heterosexualitatea ez da gure desira orientatzeko modu bat soilik. Heterosexualitatearen atzean, mundua ulertzeko, egituratzeko eta gainontzeko pertsonekin harremanak izateko modu bat ezkutatzen da. Aukera bakar moduan aurkezten zaigu, baina aukerak zabalagoak dira. Harreman afektiboak bikotetik haragoko saretzat har genitzake, praktika erotikoak moral sexual ezarritik at eraman ditzakegu, edota gure generoa adierazteko modu anitzagoak izan. Nola eraikitzen da gure desira? Nolako harreman afektiboak izaten ditugu? Gure generoa eroso bizi al dugu?

12:00

'Miñan', Amets Arzallus

Araiako udaletxea, Lautada Asparrena | SOLASALDIA

'Miñan' liburuaren inguruko solasaldia Amets Arzallusekin. Antolatzailea: Lautadako berbalagunak.

'Miñan', Amets Arzallus Araiako udaletxea

'Miñan' liburuaren inguruko solasaldia Amets Arzallusekin. Antolatzailea: Lautadako berbalagunak.

17:00

'Bizitzari barre egingo diogu!' klown tailerra

AEK euskaltegia, Aiaraldea Amurrio | LANTEGIA

Aiaraldeko berbalagunak antolatuta. Aurretik izena eman behar da.

'Bizitzari barre egingo diogu!' klown tailerra AEK euskaltegia

Aiaraldeko berbalagunak antolatuta. Aurretik izena eman behar da.

20:30
22:00

[ATZERATUTA] Dupla

Jimmy Jazz, Gasteiz | KONTZERTUA

Aguraingo bikoteak 2019an Duplatxusa kaleratu zuten. Orain, Nahieran albumarekin datoz.

[ATZERATUTA] Dupla Jimmy Jazz

Aguraingo bikoteak 2019an Duplatxusa kaleratu zuten. Orain, Nahieran albumarekin datoz.

'Egin eta Klik' gazte ginkana

Instagram: @arabakogazteak, Araba | GAZTEENTZAKO EKINTZA

Urtarrilaren 10etik otsailaren 26ra bitartean 'Egin eta Klik' izeneko ginkana jarraitzeko eta bertan parte hartzeko aukera izango dute Arabako gazteek, Instagram sare sozialean. 14 urtetik gorako gazteei bideratuta dago ekimena, baina edozeinek har dezake parte. Gazteen artean euskara sustatzea da helburua. Horretarako, sakelakoarekin grabatu beharreko zenbait proba proposatuko dira. Ginkanaren erronka guztiak eta beharrezko azalpenak @arabakogazteak  Instagram kontuan iragarriko dira.

'Egin eta Klik' gazte ginkana Instagram: @arabakogazteak

Urtarrilaren 10etik otsailaren 26ra bitartean 'Egin eta Klik' izeneko ginkana jarraitzeko eta bertan parte hartzeko aukera izango dute Arabako gazteek, Instagram sare sozialean.

14 urtetik gorako gazteei bideratuta dago ekimena, baina edozeinek har dezake parte. Gazteen artean euskara sustatzea da helburua. Horretarako, sakelakoarekin grabatu beharreko zenbait proba proposatuko dira. Ginkanaren erronka guztiak eta beharrezko azalpenak @arabakogazteak  Instagram kontuan iragarriko dira.

17:30
18:30

Sorlasean antzerki ikastaroa

Kultura Etxeko erakusketa aretoa, Aiaraldea Laudio | LANTEGIA

Arte eszenikoetan trebatzeaz gain, gorputz adierazpena areagotzea, zentzumenak lantzea eta, batez ere, aldi berean, euskararen erabilera eta ezagutza sendotzea dira ikastaroaren helburuak. Urtarrilaren 17an hasteko da eta apirilaren 6an amaitzeko. Ardura, Josune Garcia de Bikuñak (euskaltegi irakaslea, euskara normalizatzeko programa batzuen dinamizatzailea, abeslaria, idazlea...) izango du. Bestalde, Sorlasean izena jarri dio umeentzako antzerki eskolen egitasmo horri. Parte har dezaketen umeak, 2010-2014 urte bitartean (biak barne) jaiotakoak izango dira eta matrikulazioak 20 euroko kostua du. Lekuak mugatuta daude (gutxienez 8 ume eta gehienez 16) eta indarreko osasun-neurriak beteko dira uneoro. Izena emateko epea urtarrilaren 3an hasiko da eta 11n amaitu. Eskaera kopurua eskaintza baino handiagoa balitz, zozketa publiko bat egingo da urtarrilaren 12an, 9:00etan.

Sorlasean antzerki ikastaroa Kultura Etxeko erakusketa aretoa

16:30
20:30

Izan media, herri komunikazio tailerrak

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | LANTEGIA

Hala Bedik, Oihaneder Euskararen Etxearen laguntzarekin, Izan Media tailerren edizio berria antolatu du. Tailer hauen helburua herri mugimenduak zein norbanakoak komunikazioaren arloan ahalduntzea da, eta bide batez, Hala Bediren proiektu komunikatiboan inplikatzea. Honakoak dira antolatutako lau tailerrak: Irratigintza Prentsa / Sare Sozialak Kartelgintza Bideogintza. Parte hartzeko izena eman behar da Halabediren webgunean. Izen-ematea urtarrilaren 14an itxiko da.

Izan media, herri komunikazio tailerrak Oihaneder Euskararen Etxea

Hala Bedik, Oihaneder Euskararen Etxearen laguntzarekin, Izan Media tailerren edizio berria antolatu du. Tailer hauen helburua herri mugimenduak zein norbanakoak komunikazioaren arloan ahalduntzea da, eta bide batez, Hala Bediren proiektu komunikatiboan inplikatzea. Honakoak dira antolatutako lau tailerrak:

  • Irratigintza
  • Prentsa / Sare Sozialak
  • Kartelgintza
  • Bideogintza.
  • Parte hartzeko izena eman behar da Halabediren webgunean. Izen-ematea urtarrilaren 14an itxiko da.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»