Lautadako Berbalagunak antolatuta. Mendi irteera Orixolera Mendilagun taldearekin. Desnibela: 43m. +- . Iraupena: 3 ordu +-. Eman izena urtarrilaren 14a baino lehen.
22. KORRIKAk Amurrio eta Donostia lotuko ditu, 2022ko martxoaren 31tik apirilaren 10era bitartean, euskara hitzetik ekintzara eramateko. Antolaketan parte hartzeko, Arabako Mendialdeko batzordearen lehen batzarra deitu dute. Joan ezin dena arduradunarekin harremanetan jarri ahalko da telefonoz 747453286 telefonoan eta mendialdea@korrika.eus helbidean.
Aguraingo bikoteak 2019an Duplatxusa kaleratu zuten. Orain, Nahieran albumarekin datoz.
Urtarrilaren 10etik otsailaren 26ra bitartean 'Egin eta Klik' izeneko ginkana jarraitzeko eta bertan parte hartzeko aukera izango dute Arabako gazteek, Instagram sare sozialean. 14 urtetik gorako gazteei bideratuta dago ekimena, baina edozeinek har dezake parte. Gazteen artean euskara sustatzea da helburua. Horretarako, sakelakoarekin grabatu beharreko zenbait proba proposatuko dira. Ginkanaren erronka guztiak eta beharrezko azalpenak @arabakogazteak Instagram kontuan iragarriko dira.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |