'Haurren aurrean helduok heldu' kanpainaren aurkezpena egingo du Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak.
Irakurketa erraza tailerrak 6 saioetan zehar liburu bat irakurtzearen bidaia egingo du bertaratzen direnekin. Sei saio hauetan zatika eta bidelagun batekin irakurriko dugu 'Zeru Beraren Azpian', Nuria Marti Cosnsants idazlearena. Tailerra doakoa da eta bi astero gertatuko da urtarrilaren 11tik hasita eta martxoaren 22an amaituta. GEU elkarteak antolatuta.
Oihaneder Euskararen Etxearen programazioaren barruan, neguko lehenengo filma Michael Hanekeren Happy End izango da. Gure inguruan, mundua, eta erdian gu, itsu. Europako burges familia baten bizitzaren bat-bateko argazkia. Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake. Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira urtarrilaren 4tik aurrera. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak: Bibe plataforman Telefonoz eskatuta (615 986 832), 10:00etatik 12:00etara oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
Aguraingo bikoteak 2019an Duplatxusa kaleratu zuten. Orain, Nahieran albumarekin datoz.
Urtarrilaren 10etik otsailaren 26ra bitartean 'Egin eta Klik' izeneko ginkana jarraitzeko eta bertan parte hartzeko aukera izango dute Arabako gazteek, Instagram sare sozialean. 14 urtetik gorako gazteei bideratuta dago ekimena, baina edozeinek har dezake parte. Gazteen artean euskara sustatzea da helburua. Horretarako, sakelakoarekin grabatu beharreko zenbait proba proposatuko dira. Ginkanaren erronka guztiak eta beharrezko azalpenak @arabakogazteak Instagram kontuan iragarriko dira.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |