Asteartea, urtarrilak 4

11:00

'Korri, Kuru, korri!', Pantzart

Montehermoso kultur gunea, Gasteiz | ANTZERKIA

Europara legez kontra iristen den mutiko afrikar baten istorioa kontatzen duen antzerkia da. Patxi Zubizarretaren izen bereko liburuan oinarrituta dago, eta honekin Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria lortu zuen 2019an. Pantzart taldeak eginiko ikuskizuna estreinatuko da lehen aldiz Gasteizen. Gonbidapenak eskuratzeko bi bide egongo dira: BIBE plataformaren bidez; telefonoz eskatuta / 945 161830 / astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara (jaiegunak kenduta). Pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen eskatu ahalko ditu.

'Korri, Kuru, korri!', Pantzart Montehermoso kultur gunea

Europara legez kontra iristen den mutiko afrikar baten istorioa kontatzen duen antzerkia da. Patxi Zubizarretaren izen bereko liburuan oinarrituta dago, eta honekin Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria lortu zuen 2019an. Pantzart taldeak eginiko ikuskizuna estreinatuko da lehen aldiz Gasteizen. Gonbidapenak eskuratzeko bi bide egongo dira: BIBE plataformaren bidez; telefonoz eskatuta / 945 161830 / astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara (jaiegunak kenduta). Pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen eskatu ahalko ditu.

17:00

Agate Deuna

Kaleak, Gasteiz | JAIA

Datorren otsailaren 4an, ostirala, Agate Deuna bezpera ospatzen dugu herri-tradizioz. Gasteizko Kultura zerbitzuak, ohitura hau sustatze aldera, herritarrak animatzen ditu taldeak osatu, kaleetara atera eta plaza, atari zein hiriko txokoetan kantatzera. Ospakizun hau erronda bera da eta trukean, udalaren aldetik, oparia jasoko da aldez aurretik izena eman duten taldeek eta noski, dagokion Gizarte etxearen aurrean kantatu ostean. Izen-ematea otsailaren 3ko eguerdiko 12:00ak baino lehen egin behar da, honako bide hauetako bat jarraituz: Online bidez, honako hau betez: Izen-emate formularioa Autotramitazio bulegoetan. Aurrez-aurre, aldez aurretik hitzordua eskatuz, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan. Telefono bidez, 010 zenbakian (945 16 11 00). Izena ematen duten abesbatzek otsailaren 4an bertan jasoko dute oparia, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, izena emateko momentuan adierazitako gizarte-etxean. Bizi dugu osasun egoera dela eta, gogoratu egunean bertan indarrean izango diren babes-neurriak jarraitu behar direla. Zaindu diezaiogun elkarrI!

Agate Deuna Kaleak
Datorren otsailaren 4an, ostirala, Agate Deuna bezpera ospatzen dugu herri-tradizioz. Gasteizko Kultura zerbitzuak, ohitura hau sustatze aldera, herritarrak animatzen ditu taldeak osatu, kaleetara atera eta plaza, atari zein hiriko txokoetan kantatzera. Ospakizun hau erronda bera da eta trukean, udalaren aldetik, oparia jasoko da aldez aurretik izena eman duten taldeek eta noski, dagokion Gizarte etxearen aurrean kantatu ostean.
Izen-ematea otsailaren 3ko eguerdiko 12:00ak baino lehen egin behar da, honako bide hauetako bat jarraituz:
Izena ematen duten abesbatzek otsailaren 4an bertan jasoko dute oparia, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, izena emateko momentuan adierazitako gizarte-etxean. Bizi dugu osasun egoera dela eta, gogoratu egunean bertan indarrean izango diren babes-neurriak jarraitu behar direla. Zaindu diezaiogun elkarrI!

17:30

Itzal titereak

Montehermoso kultur gunea, Gasteiz | LANTEGIA

Itzalak argia behar du, eta argiak itzala. Agian munduko antzerki mota zaharrena dugu “Itzal antzerkia”. Itzal titere antzerkia haurren sormena eta irudimena lantzeko ezin aproposagoa den aspaldiko teknika dugu. Tailer honetan haurrek beren titereak sortzeaz gain, ohial txuriaren atzean beraien istorioak asmatu eta itzalekin jolasteko aukera paregabea izango dute. 6-12 urte. Zurrunka Teatroren eskutik. Tailerrerako gonbidapenen erreserba Udalaren webgunean. Eskainitako lekuak 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat baino ez dira.Tailerra hasi eta gero, helduak joan ahalko dira eta bukatzen denean bueltatu.    

Itzal titereak Montehermoso kultur gunea

18:00

Haritik tiraka, ipuin kontalariak

Ignacio Aldecoa Kultura Etxea, Gasteiz | IPUIN KONTALARIA

Ane Arrugateta eta Odei Arregi. Bi kontalari tira ta tira ipuinen hariari. Ipuinal bizitzeko baitira, galtzea ez arazoa badugulako itzultzeko mataza osoa. 4 - 8 urte. Plaza mugatuak IZEN-EMATEA: ccuinfantil@araba.eus helbidera idatziz Prezentzialki Haur eta Gazte Sailean (1. Solairuan). Ignacio Aldecoa Kultura Etxeko web orrian.

Haritik tiraka, ipuin kontalariak Ignacio Aldecoa Kultura Etxea

Ane Arrugateta eta Odei Arregi. Bi kontalari tira ta tira ipuinen hariari. Ipuinal bizitzeko baitira, galtzea ez arazoa badugulako itzultzeko mataza osoa. 4 - 8 urte. Plaza mugatuak

IZEN-EMATEA:

20:30
22:00

[ATZERATUTA] Dupla

Jimmy Jazz, Gasteiz | KONTZERTUA

Aguraingo bikoteak 2019an Duplatxusa kaleratu zuten. Orain, Nahieran albumarekin datoz.

[ATZERATUTA] Dupla Jimmy Jazz

Aguraingo bikoteak 2019an Duplatxusa kaleratu zuten. Orain, Nahieran albumarekin datoz.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»