Sinopsia: 'Oltxiak bizitzeko leku baten bila dabiltza, baina inon ez dira ongi etorriak sentitzen. Usain txarra dute, eta gizaki gehienek ez dituzte ondoan nahi'. Gonbidapenak eskuratzeko bi bide egongo dira: BIBE plataformaren bidez. Telefonoz eskatuta / 945 161830 / astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara (jaiegunak kenduta). Pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen eskatu ahalko ditu. Epea: Abenduaren 13a, 10:00etatik aurrera.
Aurtengoan, beste behin ere, euskararen gaiari eutsi nahi izan diote pailazoek, Aitorren eta Mariren hizkuntza zaharrarentzat arnasbideak topatze aldera. Orduan, txoriak ginela amestu genuen, eta munduari Kuikui esan genion. Hori Marimototsek erakutsita ikasiko dute Pirritxek eta Porrotxek, eta Amalurrari begiratzen ere ikasiko dute.
Itzalak argia behar du, eta argiak itzala. Agian munduko antzerki mota zaharrena dugu “Itzal antzerkia”. Itzal titere antzerkia haurren sormena eta irudimena lantzeko ezin aproposagoa den aspaldiko teknika dugu. Tailer honetan haurrek beren titereak sortzeaz gain, ohial txuriaren atzean beraien istorioak asmatu eta itzalekin jolasteko aukera paregabea izango dute. 6-12 urte. Zurrunka Teatroren eskutik. Tailerrerako gonbidapenen erreserba Udalaren webgunean. Eskainitako lekuak 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat baino ez dira.Tailerra hasi eta gero, helduak joan ahalko dira eta bukatzen denean bueltatu.
Nora neskatila atsegina, alaia eta bihotz handikoa da. Bere eguneroko bizitza lasaia eta xaloa bere amama Maritxurekin eta Aingeru bere lagun leialarekin igarotzen du. Amamarekin bizi da gurasoak atzerrira joan direlako lan aukera hobeagoak lortu nahian. Aingeru lagun ameslari hutsa eta txoriburua izateaz gain Noraren ikaskidea da, eta jokoak eta abenturak konpartitzen dituzte. Baina Noraren bizimodua guztiz aldatuko da Gotzon ikaskide berria agertzen denean. Adina: 5 urtetik gora.