Hemengo egileek benetako neurrian egindako irudiek osatzen duten jaiotza; 1962az geroztik jartzen da Florida parkean. Urteetan zehar areagotu egin zen pertsonaia- kopurua, egungo 300 irudietara heldu arte, animaliak, eraikinak eta apaingarriak barne hartuta. Urtez urte hazten jarraitu du. Prezioa:6 €/pertsona. Informazioa eta erreserbak: telefonoa: 945 16 15 98.
Ene Kantak taldearen abestirik dantzagarrienez eta ospetsuenez gozatzeko aukera. Nereak eta Enekok, Gasteizko Erraldoiekin batera, denak dantzan jarriko gaituzte! Ikusleak: 3-10 urte.
Hiriko tenpluetan dauden jaiotza bereizgarrienetako batzuetarako bisita: Maria Sortzez Garbiaren katedrala, San Pedro, San Miguel eta San Bizente elizak edo Farolen museoa. Informazio gehiago. Bisitaren iraupena: 1 h 30 min.. Prezioa: 6 € pertsonako. Irisgarritasuna: kontsultatu turismo-bulegoan.
Patxo Telleriak Mikel Martinezi oparitu dio testu iradokitzaile bat. Mikel Martinez, aktoreaz gain, Bilboko Kafe baten gidaria da eta askotan barran ikusten dugu zerbezak eta beste zerbitzatzen. Oraingo honetan tabernako barra horretantxe Mikel Martinez arituko zaigu "kaña bat ondo botatzeko instrukzioak" azaldu nahian (edo aitzakia horrekin, behinik behin). Egilea: Patxo Telleria. Aktorea: Mikel Martinez. Produkzioa: Tartean Teatroa, Loraldiaren laguntzarekin.
Ikuskizun honetan arau bakarra dago: ez dago ezinezkorik. Hodei Magoak magia klasikoa eta modernoa uztartzen dituen trukoen aukeraketa bat aurkezten digu: ezinezko ihesbideak, zatika ebakitzen diren gorputz atalak edo imajinatu ezin diren igarkizunak, besteak beste. Hori guztia argiztapen ikusgarri batek, soinu-banda landu batek eta eszenaratze zirraragarri batek lagunduta. Ikuskizun hau Butaka Txikiaren programazioaren barruan dago.
Nora neskatila atsegina, alaia eta bihotz handikoa da. Bere eguneroko bizitza lasaia eta xaloa bere amama Maritxurekin eta Aingeru bere lagun leialarekin igarotzen du. Amamarekin bizi da gurasoak atzerrira joan direlako lan aukera hobeagoak lortu nahian. Aingeru lagun ameslari hutsa eta txoriburua izateaz gain Noraren ikaskidea da, eta jokoak eta abenturak konpartitzen dituzte. Baina Noraren bizimodua guztiz aldatuko da Gotzon ikaskide berria agertzen denean. Adina: 5 urtetik gora.
Nork ez du ipuin bat idaztearekin ameztu? Nola kontatu ipuin bat? Kontu handiz Pepa ta Kutxo saiatuko dira… EZETZ KONTA! Txotxongiloak eta umorea nahasten duen liburuen barrurako bidai bat da, lortuko al dute egunen batean idazle ospetsuak izatea?
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |