‘Chatungla’ txatar-hondakinez eta abandonatutako objektuez egindako animalien zirku txiki bat da. 3 urtetik gorakoentzat Sarrerak: Kulturabizia.eus
Café Bar Bilbao Antzerki Laburreko saria eta Pabellon 6 aretoak banatzen dituen Antzerki Arineko Kriselu saria eta Aktore Onenen saria jaso ditu lanak. Goiatz Labandibar egilearen hitzetan, Salaketa antzezlanak "asko du absurdotik. Abiapuntua bera, nahiko absurdoa da: pertsona bat salaketa bat jartzera doa igarle batek esan ziona ez delako bete".
Gabonak direla eta, Ane Gebarak eguberrietako istorio batzuk kontatuko dizkigu. Adina: 4-10 urteko umeak heldu batek lagunduta.
Ekoudalatx Mintegi Ekologikoaren eskutik bi kandela landuko dira. Bat argizari panelekoa izango da, merkatuan dauden naturalena. Erletxoekin dekoratuko da. Bigarrena, begetal jatorrizko argizariekin egingo da eta ontzi batzuetan aurkeztuta joango da, sendabelar eta olio esentziekin. Parte-hartzaile bakoitzak lantegian egindako kandelak etxera eramango ditu. Adina: 14 urtetik aurrera
Iñaki Palacios (Gasteiz, 1988) txistulariaren musika ibilbidea sendotzen doa poliki-poliki. Txistua jotzeaz harago doan musika egitea gustuko du, eta halaxe sortu ditu orain arte argitaratutako diskoak ere. 2017an sartu zen aurrenekoz estudio batera, Lurra, ardoa, dantza lehen diskoa grabatzeko. 2019an berriz, Harria diskoa plazaratu eta Iñaki Perurena eta Mulixka dantza taldearekin batera ikuskizun berezia taularatu zuen. Baltik izeneko disko berriarekin, berriz, Irlandako doinuetara garamatza, bertako jende, pub eta tradizioetara.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |