Gure erraldoirik kuttunenak inoiz baino ilusio handiagoz datoz bueltan. Haien atzetik, buru handiko izaki txikiak datoz. Beraiekin batera jabetuko gara ez dagoela ezer hoberik elkarrekin dantzatzea baino!
Joxemielek Tartalo jentilaren kondaira fantastikoa kontatuko digu bere txoko magikotik. Tartalo mendian bizi den artzain erraldoia da, begibakarra. Gazta egilea da eta berak gordetzen du hain estimatua den gaztaren sekretua. Matilde, artzai ausarta, bere sekretua zein den jakitera abiatuko da. Bideo-animazioa, interakzioa eta musika biltzen duen antzezlan multimedia bat da. Adina: 4 urtetik gora. Ikuskizun hau Butaka Txikiaren programazioaren barruan dago.
'Antzerkia eta txokolatea' zikloaren helburua da herritarrak antzerkira gerturatzea eta teloien atzean ezkutatzen den horretaz solastea sortzaileekin, txokolate goxo baten konpainiarekin beti ere. Horregatik antzezlanaren ostean, sortzaileekin solasaldia izango da.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |