Asteazkena, abenduak 22

18:00

'80 amandre', Dorleta Kortazar

Katekesi aretoa, Aiaraldea Amurrio | IPUIN KONTALARIA

80 amandre behar omen dira antzinako emakumeak egungoekin lotzeko, hori zioen behintzat Jorge Oteiza handiak; 80 amandre besterik ez, aintzinaroa orainaldiarekin lotzeko. 80 ziren; 20 izan zitezkeen; 4 dira. Nik 4 amandre nahikoa izan ditut munduan nire txokoa aurkitzeko, 4 amandre besterik ez, ipuin bihurtu eta saio honetan elkartu ditudanak. Ametsak, desioak, lana eta tristurak mototsean kiribildu eta munduari irribiarre egiten ikasi zuten emakumeen istorioak dira hauek. Esku zailduak, sabel puztuak, begirada galduak, eta batez ere irribarrea begietan duten amandreak, amamak, amonak, amatxiak, amumak… Finean, nire amandreak zure amandreak ere badirelako.

'80 amandre', Dorleta Kortazar Katekesi aretoa

19:00

[BEGI BELARRI] 'Agur esatea'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | IKUS-ENTZUNEZKOA

Euskaraz egindako film-dokumentalak eskaintzen dira hilean behin, urritik maiatzera bitartean. Emanaldi guztiek bi atal izaten dituzte: alde batetik, film-dokumentala proiektatzen da eta bestetik, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia egiten da. 'Agur Esatea' Gerra Zibilean gertatutako haurtzaroaren eta nortasunaren galerari buruzko istorioa da, baina batez ere, esperantzaz betetako istorio hunkigarria da.

[BEGI BELARRI] 'Agur esatea' Oihaneder Euskararen Etxea

Euskaraz egindako film-dokumentalak eskaintzen dira hilean behin, urritik maiatzera bitartean. Emanaldi guztiek bi atal izaten dituzte: alde batetik, film-dokumentala proiektatzen da eta bestetik, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia egiten da.

'Agur Esatea' Gerra Zibilean gertatutako haurtzaroaren eta nortasunaren galerari buruzko istorioa da, baina batez ere, esperantzaz betetako istorio hunkigarria da.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»