Abiapuntua: Letona. Iraupena: Goiza. Altuera gorena: 888m. Desnibel absolutua: 316m. Luzera: 12,5km. Arduraduna: Koldo (658706684).
Hilean behin eta igandeetan, mintzalagunok 2 ordutako ibilaldiak egiten ditugu Gasteiz inguruetan.
Xavier Lizasok, familiari zuzendutako emankizun didaktiko berri bat eskainiko du, oraingoan bidelagun izando du Eneko Balerdi dantzaria. Musika, dantza eta antzerkia uztartzen dituen emanaldi bat da. Haurrei, kantuak eta koreografiak ikasi ondoren oholtzara igo eta benetako artista jolasteko aukera eskainiko zaie arte eszenikoen bidez. Adina: 3 urtetik gora.
4-9 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta eta lau urtetik beherakoentzat lagunduta.
'Antzerkia eta txokolatea' zikloaren helburua da herritarrak antzerkira gerturatzea eta teloien atzean ezkutatzen den horretaz solastea sortzaileekin, txokolate goxo baten konpainiarekin beti ere. Horregatik antzezlanaren ostean, sortzaileekin solasaldia izango da.
Superheroiak, errealitatearen eta fikzioaren artean, nor den nor galdetzen digu: gaiztoak, neskak, amonak, superheroiak, superheroiak ispilura begirarazten gaitu. Haur, gazte eta helduentzat gomendatutako obra da (7 urtetik aurrera, gutxi gorabehera) Sarrera: 3 €
Beren azken disko eta liburuetako abesti eta poemak eskaintzearekin batera, sorkuntzari eta orainaldia harrapatzeari buruzko hainbat gogoeta tartekatzen dituzte 'Oraindik, orain eta oraingoz' emanaldian. Kantu bila joan, eta kantuek harrapatzen dute Jon Basaguren (Gasteiz, 1984) musikariari, eta antzeko zerbait gertatzen zaio Iñigo Astiz (Iruñea, 1985) idazleari ere: poemak harrapatzen saiatu, eta poemek harrapatzen dute bera. Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatukoa izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira hemen: https://oihaneder.eus/agenda/ emanaldian. Kantu bila joan, eta kantuek harrapatzen dute Jon Basaguren (Gasteiz, 1984) musikariari, eta antzeko zerbait gertatzen zaio Iñigo Astiz (Iruñea, 1985) idazleari ere: poemak harrapatzen saiatu, eta poemek harrapatzen dute bera.
Pilota partidarekin batera bertso-saioa izango da. Bertsolariak: Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano.
Julen Alonso Orion jaiotako musikaria eta konpositorea da. Urte luzez Euskal herriko trikitixa txapelketetan parte hartu eta 20 txapel irabazi eta gero, 2018ko Durangoko azokan kaleratu zuen bere lehenengo diskoa, 'Sutan dantzan' izenekoa. Orain diskoaren bira egiten dabil Oinkari dantza taldearekin batera.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |