Larunbata, abenduak 18



10:00

Joskintza tailerra

Eskola K., 10., Gasteiz | LANTEGIA

Madd Moda tailerrean proiektu bat eratuko dugu goiz batean. Aurretiko ezagutza joskintzan ez da beharrezkoa. GEU elkartearen eskutik.

Joskintza tailerra Eskola K., 10.

Madd Moda tailerrean proiektu bat eratuko dugu goiz batean. Aurretiko ezagutza joskintzan ez da beharrezkoa. GEU elkartearen eskutik.


10:30

Magia lantegia eta azterketa

Ignacio Aldecoa Kultura Etxea, Gasteiz | HAURRENTZAKO EKINTZA

Haurrentzako magia tailerra eta ondorengo magia azterketa. 10:30 Magia Tailerra - 7 urtetik aurrera. 11:30 Magia Ikuskizuna - 5 urtetik aurrera.  

Magia lantegia eta azterketa Ignacio Aldecoa Kultura Etxea

Haurrentzako magia tailerra eta ondorengo magia azterketa.

10:30 Magia Tailerra - 7 urtetik aurrera.

11:30 Magia Ikuskizuna - 5 urtetik aurrera.

 


11:00

Paperezko eguzkiloreak

Abetxukuko liburutegia, Gasteiz | LANTEGIA

  Neguko solstizioaren testuinguruan, eguzkiaren birsortze unean, Gela horia arte tailerrak euskal kulturaren sinbolo nagusietako bat lantzeko proposamena luzatzen digu: eguzkilorea. Mozteko eta muntaia egiteko trebezia behar den arren, ez da behar marrazketa jakintza zehatzik. 3D ilustrazioa eta elementu lauen bidez bolumena sortzeko prozesua, ezagutzeko aukera aparta! Adina: 6 urtetik aurrera.  

Paperezko eguzkiloreak Abetxukuko liburutegia

 

Neguko solstizioaren testuinguruan, eguzkiaren birsortze unean, Gela horia arte tailerrak euskal kulturaren sinbolo nagusietako bat lantzeko proposamena luzatzen digu: eguzkilorea.

Mozteko eta muntaia egiteko trebezia behar den arren, ez da behar marrazketa jakintza zehatzik. 3D ilustrazioa eta elementu lauen bidez bolumena sortzeko prozesua, ezagutzeko aukera aparta!

  • Adina: 6 urtetik aurrera.

 


12:00

'Olentzeroren gutunak'

Ihuda-ibaia gizarte-etxea, Trebiñu Trebiñu | ANTZERKIA

Sarrera librea tokiak bete arte.

'Olentzeroren gutunak' Ihuda-ibaia gizarte-etxea

Sarrera librea tokiak bete arte.


17:00

Musikoterapia

AEK euskaltegia, Aiaraldea Amurrio | LANTEGIA

Musikak gizakia mugitzeko gaitasuna du, bai esparru fisikoan bai psikikoan. Musikoterapian, musikaren ahalmen hori helburu terapeutikoak lortzeko erabiltzen da. Zuriñe Isunza, musikoterapeuta eta bibolin jolea izango da gidaria. Izen ematea aldez aurretik: 607673744 telefonoan

Musikoterapia AEK euskaltegia

Musikak gizakia mugitzeko gaitasuna du, bai esparru fisikoan bai psikikoan. Musikoterapian, musikaren ahalmen hori helburu terapeutikoak lortzeko erabiltzen da. Zuriñe Isunza, musikoterapeuta eta bibolin jolea izango da gidaria. Izen ematea aldez aurretik: 607673744 telefonoan


17:30

'Ipuinak mara-mara'

Pilarreko gizarte etxeko liburutegia, Gasteiz | IPUIN KONTALARIA

Gabonetako ipuin kontaketa 4 eta 8 urte bitarteko umeentzat. Bapatean Arte Eszenikoen Elkartearen eskutik. 

'Ipuinak mara-mara' Pilarreko gizarte etxeko liburutegia

Gabonetako ipuin kontaketa 4 eta 8 urte bitarteko umeentzat. Bapatean Arte Eszenikoen Elkartearen eskutik. 


18:00

'Atzerrian lurra garratz'

Zinema, Arabako Errioxa Oion | ANTZERKIA

Aurora Mora bere instalazio artistikoari azken ikutuak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean. Ekintza gau batean gertatzen da. Auroraren gelan. Aurora Tabakaleran aurkeztu behar duen performanzea entsaiatzen ari da. Bapatean dei bat jasotzen du. Ahizpa da, Kolonbiatik: Ama, ustekabean hil da. Goizean, Bogotara itzultzeko hegaldia hartu behar du. Hortik aurrera, ikuslea, Auroraren doluaren barne bidaian murgilduko da. Doluak berarekin dakar: amorrua, maitasuna, oihua, mina, negarra, sexua, frustrazioa, barrea… Minak dakarren dantza horretan pertsonai ezberdinek habitatuko dute bere gela. Kepa, bere mutil laguna; Eusebio, ama, ahizpa, amona… Errealitatearen eta ametsen munduak nahastuko dira, erritual magikoan. Zuzendaritza: Amancay Gaztañaga. Antzezleak: Ander Lipus, Laura Penagos.

'Atzerrian lurra garratz' Zinema

Aurora Mora bere instalazio artistikoari azken ikutuak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean.

Ekintza gau batean gertatzen da. Auroraren gelan. Aurora Tabakaleran aurkeztu behar duen performanzea entsaiatzen ari da. Bapatean dei bat jasotzen du. Ahizpa da, Kolonbiatik: Ama, ustekabean hil da. Goizean, Bogotara itzultzeko hegaldia hartu behar du.

Hortik aurrera, ikuslea, Auroraren doluaren barne bidaian murgilduko da. Doluak berarekin dakar: amorrua, maitasuna, oihua, mina, negarra, sexua, frustrazioa, barrea…

Minak dakarren dantza horretan pertsonai ezberdinek habitatuko dute bere gela. Kepa, bere mutil laguna; Eusebio, ama, ahizpa, amona… Errealitatearen eta ametsen munduak nahastuko dira, erritual magikoan.

  • Zuzendaritza: Amancay Gaztañaga.
  • Antzezleak: Ander Lipus, Laura Penagos.

18:00

'Din-dan-don, eguberri on', Sorgina txirulinarekin

Aldabe gizarte etxea, Gasteiz | IKUSKIZUNA

Sorgina Txirulinak gabonak maite ditu baita gabon kantak ere! Saio honetan munduko gabonetako pertsonaien istorioa, Mari Domingiren ipuina eta zuhaitz txikitxo baten ipuina entzungo ditugu. Beti bezala, Sorgina Txirulina bere zeharkako txirulaz lagunduta arituko da. Eta amaitzeko, musika jolas bat egingo dugu. Gabonetaz gozatzeko prest? Eta… Mari Domingi ere etorriko da. Ez ahaztu zure gutuna! Adina: + 4 (8 urteko beherakoek heldu batekin joan behar dute)

'Din-dan-don, eguberri on', Sorgina txirulinarekin Aldabe gizarte etxea

Sorgina Txirulinak gabonak maite ditu baita gabon kantak ere! Saio honetan munduko gabonetako pertsonaien istorioa, Mari Domingiren ipuina eta zuhaitz txikitxo baten ipuina entzungo ditugu. Beti bezala, Sorgina Txirulina bere zeharkako txirulaz lagunduta arituko da.

Eta amaitzeko, musika jolas bat egingo dugu. Gabonetaz gozatzeko prest?

Eta… Mari Domingi ere etorriko da. Ez ahaztu zure gutuna!

  • Adina: + 4 (8 urteko beherakoek heldu batekin joan behar dute)

18:30

'Adela eta Martirio Bernarda Albaren etxean'

Emakumeen Etxea / Etxanobe jauregia, Gasteiz | ANTZERKIA

Emakumeak doluan, etxean giltzapetuta. Maitasun eta askatasun faltari aurre egiteko bi modu. Bada, gaur egun hilda dauden Adela eta Martirioren ikuspegitik helduko zaigu La casa de Bernarda Alba liburuaren egokitzapen hau. Pieza dramatiko honek erreferentzia klasikoak eta egungoak biltzen ditu, eta testuko poesia irudietara eramaten, eszenaratze espresionistarekin eta umoreari lekua egingo dion estetika esperpentikoarekin. Indar espresiboa makillaje-maskarek, zuzeneko musikak eta elementu eszenikoen transformazioak ekarriko dute. Aurkako poloen arteko bidea da, musikalaren, groteskoaren eta poetikoaren artean dabilena. Konpainia: NAITA produkzioak.

'Adela eta Martirio Bernarda Albaren etxean' Emakumeen Etxea / Etxanobe jauregia

Emakumeak doluan, etxean giltzapetuta. Maitasun eta askatasun faltari aurre egiteko bi modu. Bada, gaur egun hilda dauden Adela eta Martirioren ikuspegitik helduko zaigu La casa de Bernarda Alba liburuaren egokitzapen hau.

Pieza dramatiko honek erreferentzia klasikoak eta egungoak biltzen ditu, eta testuko poesia irudietara eramaten, eszenaratze espresionistarekin eta umoreari lekua egingo dion estetika esperpentikoarekin.

Indar espresiboa makillaje-maskarek, zuzeneko musikak eta elementu eszenikoen transformazioak ekarriko dute. Aurkako poloen arteko bidea da, musikalaren, groteskoaren eta poetikoaren artean dabilena.

Konpainia: NAITA produkzioak.


19:30

Les Bobè-boBé: 'Eta kittorik ez!'

Kultura Etxea, Gorbeialdea Aramaio | ANTZERKIA

Bikiak, bata sosa eta bestea... beno sosa ez, sosa batzuetan. Alegia, bi ahizpa desberdin eta kitto!. Ea ba, bi ahizpa eta sekretu bat. Beste hirugarren ahizpa bat ere, hilda. Harreman guztiek dute alde ezkutu bat. Shhh, ez esan, sekretua da.

Les Bobè-boBé: 'Eta kittorik ez!' Kultura Etxea

Bikiak, bata sosa eta bestea... beno sosa ez, sosa batzuetan. Alegia, bi ahizpa desberdin eta kitto!. Ea ba, bi ahizpa eta sekretu bat. Beste hirugarren ahizpa bat ere, hilda. Harreman guztiek dute alde ezkutu bat. Shhh, ez esan, sekretua da.


20:30

Kadira zuzenean

Faktoria, Laudio | KONTZERTUA

Lorea Zulaikaren proiektu berria da Kadira, Aritz Aramendi baxuan eta Urki Gojenola baterian lagun dituela. Batez ere pop-rock estiloa jorratu arren, bestelako generoetara hurbildu nahi izan du, abesti propio zein bertsioetan soul eta swing kutsuarekinez-bizitzak piano eta ahots doinuen islan.

Kadira zuzenean Faktoria

Lorea Zulaikaren proiektu berria da Kadira, Aritz Aramendi baxuan eta Urki Gojenola baterian lagun dituela. Batez ere pop-rock estiloa jorratu arren, bestelako generoetara hurbildu nahi izan du, abesti propio zein bertsioetan soul eta swing kutsuarekinez-bizitzak piano eta ahots doinuen islan.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»