Madd Moda tailerrean proiektu bat eratuko dugu goiz batean. Aurretiko ezagutza joskintzan ez da beharrezkoa. GEU elkartearen eskutik.
Haurrentzako magia tailerra eta ondorengo magia azterketa. 10:30 Magia Tailerra - 7 urtetik aurrera. 11:30 Magia Ikuskizuna - 5 urtetik aurrera.
Neguko solstizioaren testuinguruan, eguzkiaren birsortze unean, Gela horia arte tailerrak euskal kulturaren sinbolo nagusietako bat lantzeko proposamena luzatzen digu: eguzkilorea. Mozteko eta muntaia egiteko trebezia behar den arren, ez da behar marrazketa jakintza zehatzik. 3D ilustrazioa eta elementu lauen bidez bolumena sortzeko prozesua, ezagutzeko aukera aparta! Adina: 6 urtetik aurrera.
Sarrera librea tokiak bete arte.
Musikak gizakia mugitzeko gaitasuna du, bai esparru fisikoan bai psikikoan. Musikoterapian, musikaren ahalmen hori helburu terapeutikoak lortzeko erabiltzen da. Zuriñe Isunza, musikoterapeuta eta bibolin jolea izango da gidaria. Izen ematea aldez aurretik: 607673744 telefonoan
Gabonetako ipuin kontaketa 4 eta 8 urte bitarteko umeentzat. Bapatean Arte Eszenikoen Elkartearen eskutik.
Aurora Mora bere instalazio artistikoari azken ikutuak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean. Ekintza gau batean gertatzen da. Auroraren gelan. Aurora Tabakaleran aurkeztu behar duen performanzea entsaiatzen ari da. Bapatean dei bat jasotzen du. Ahizpa da, Kolonbiatik: Ama, ustekabean hil da. Goizean, Bogotara itzultzeko hegaldia hartu behar du. Hortik aurrera, ikuslea, Auroraren doluaren barne bidaian murgilduko da. Doluak berarekin dakar: amorrua, maitasuna, oihua, mina, negarra, sexua, frustrazioa, barrea… Minak dakarren dantza horretan pertsonai ezberdinek habitatuko dute bere gela. Kepa, bere mutil laguna; Eusebio, ama, ahizpa, amona… Errealitatearen eta ametsen munduak nahastuko dira, erritual magikoan. Zuzendaritza: Amancay Gaztañaga. Antzezleak: Ander Lipus, Laura Penagos.
Sorgina Txirulinak gabonak maite ditu baita gabon kantak ere! Saio honetan munduko gabonetako pertsonaien istorioa, Mari Domingiren ipuina eta zuhaitz txikitxo baten ipuina entzungo ditugu. Beti bezala, Sorgina Txirulina bere zeharkako txirulaz lagunduta arituko da. Eta amaitzeko, musika jolas bat egingo dugu. Gabonetaz gozatzeko prest? Eta… Mari Domingi ere etorriko da. Ez ahaztu zure gutuna! Adina: + 4 (8 urteko beherakoek heldu batekin joan behar dute)
Emakumeak doluan, etxean giltzapetuta. Maitasun eta askatasun faltari aurre egiteko bi modu. Bada, gaur egun hilda dauden Adela eta Martirioren ikuspegitik helduko zaigu La casa de Bernarda Alba liburuaren egokitzapen hau. Pieza dramatiko honek erreferentzia klasikoak eta egungoak biltzen ditu, eta testuko poesia irudietara eramaten, eszenaratze espresionistarekin eta umoreari lekua egingo dion estetika esperpentikoarekin. Indar espresiboa makillaje-maskarek, zuzeneko musikak eta elementu eszenikoen transformazioak ekarriko dute. Aurkako poloen arteko bidea da, musikalaren, groteskoaren eta poetikoaren artean dabilena. Konpainia: NAITA produkzioak.
Bikiak, bata sosa eta bestea... beno sosa ez, sosa batzuetan. Alegia, bi ahizpa desberdin eta kitto!. Ea ba, bi ahizpa eta sekretu bat. Beste hirugarren ahizpa bat ere, hilda. Harreman guztiek dute alde ezkutu bat. Shhh, ez esan, sekretua da.
Lorea Zulaikaren proiektu berria da Kadira, Aritz Aramendi baxuan eta Urki Gojenola baterian lagun dituela. Batez ere pop-rock estiloa jorratu arren, bestelako generoetara hurbildu nahi izan du, abesti propio zein bertsioetan soul eta swing kutsuarekinez-bizitzak piano eta ahots doinuen islan.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |