;endi-txango eder bat Oñatiko Araotz auzotegiaren inguruan. Bertatik abiatuta Aitzulo paraje ikusgarria bisitatuko da eta gero Deguria landetara joango gara. Hori guztia, euskara praktikatu eta gozatu bitartean. Parte hartzeko ezinbestekoa da izena aldez aurretik ematea, 607673744 telefonora deituz. Lekuak, zer esanik ez, mugatuak dira. Amaitzeko, ez ahaztu ekimena Laudio udalaren euskara praktikatzeko eta bizitzeko Berbalagun programaren barruan dagoela. Era berean, Arabako Foru Aldundiak diruz laguntzen dio Laudio Udalari bere egitasmo hau.
Letonatik San Bittorrerako ibilaldia, gurasolagun programaren barruan. Euskaraz familian aritzeko aukera paregabea. Info gehiago: 662120209 / gorbeialdea.mintzalaguna.org
Ivan Allue multiinstrumentista bilbotarrak idatzi du familiarteko ikuskizun didaktiko hau, antzerkia, zuzeneko musika, txotxongiloak eta umorea biltzen dituena. Allue txikitan hasi zen txistua jotzen, baina gero modu autodidaktan ikasi zuen danbolina kontrolatzen baita beste instrumentu batzuk jotzen ere, hala nola, txirula, alboka, gaita nafarra, atabala, panderoa, txalaparta, whistleak, gaita eskoziarra, uilleann pipe, bodhran… Adin gomendatua: 5 urtetik aurrera (+-)
Euskal Herriko idi-probetan inspiratutako dantza-pieza da. Animaliaren eta gizakiaren arteko loturari buruzko hausnarketa egiten du
Zentzumenen mundurako oda bat, etxeko txikienei zuzendutako joko koreografikoa. Soinu zein ikusmen estimuluz beteriko esperientzia goxoa, dantza eta musikaz beteriko esperientzia eta bidai estetikoa. Mugimenduarekin, kolorearekin, soinuarekin eta ehundurekin jolastera gonbidatzen gaituen poema dantzatu sorta.