11:00etan Luiaondon, kalejira. Jarraian Kokoriko eta Kirikiño elkarteen karpak egongo dira jolasekin. [Bertan behera] 12:00etan eta 13:30ean Mikel Martinez antzezlearen 'Tabernaria' bakarrizketa ikusteko aukera egongo da Otueta Gizarte Etxean. 13:00etan, ekitaldi nagusia. 15:00etan Kateak Ate taldeak emanaldi akustikoa proposatuko du. 16:00etan Patxi eta Konpainia Iparraldetik etorriko dira euren ohiko dantza plazarekin. 18:15ean Sustrai Colina, Izar Mendiguren Cosgaya eta Julen Zelaieta bertsolariek Luiaondoko tabernetan inprobisasio emanaldiak eskainiko dituzte. 18:15ean Mugan pop-rock taldearen unea izango da. 19:30ean XSakara musikariak euskal traparen doinuak zabalduko ditu. 20:45ean Izate Faltsuak tokiko metal taldeak hartuko du oholtza. 22:00etan Nikotinak reggae, rap eta dance hall generoak uztartuko ditu amaitzeko.
Euskararen Nazioarteko eguna delaeta, antzerki konpainia gonbidatu dute, 'Euskal ipuinak' izeneko lana aurkezteko. Sarrera librea tokiak bete arte.
18:00 Umeentzako disko-jaia. Aldai plaza //18:30 'Urtzen' Telmo Esnalen dokumentala. Laudioalde, 3 euro.//18:30 'Luze edo motz' nagusientzako binakako elkarrizketa. Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai. Genero kontuak umore bihurtuta. Lamuza parkeko Kasinoan. Doakoa. //20:00-22:30 ORKRESTA elektrotxaranga, herriguneko kaleetatik.
Busti Añana Euskaraz programaren barruan Aupa Pou. Bizitzari sokaz lotuta abentura-liburua aurkeztuko dute Pou anaiek. Halaber, proiekzioa izango da. Plaza-kopuru mugatuak. Izena emateko: entradium.com
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |