Asteazkena, abenduak 1



17:00

[HAURREN AURREAN, HELDUOK HELDU] Jolas molaz

Kultura etxea, Gorbeialdea Aramaio | JOLASAK

Euskaraldirik ez da aurten egongo (2022ko udazkenean izango da hurrengo edizioa), baina, horren ordez, ekimen interesgarri bat izango dugu datozen egunetan. Horixe da Euskal Herriko hainbat udalerri eta gunetan egingo den HAURREN AURREAN, HELDUOK HELDU ekimena. Gorbeialdeko Kuadrillan, ekimena ikusgarriago egiteko eta hizkuntza-praktiken aldaketetarako aukera gehiago eskaintzeko, egitarau zabala antolatu dute bertako euskara zerbitzuek, elkarlanean. 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako lantegia. Familan jolasteko egitasmo aproposa. Ekimen honen helburua atera berri diren eta euskarazkoak diren jostailuak erosi edo eskatu aurretik, nolakoak diren, nola jolasten den eeta gustuku dugun edo ez jakitea da. Izena eman: lanetajolas@gmail.com

[HAURREN AURREAN, HELDUOK HELDU] Jolas molaz Kultura etxea

Euskaraldirik ez da aurten egongo (2022ko udazkenean izango da hurrengo edizioa), baina, horren ordez, ekimen interesgarri bat izango dugu datozen egunetan. Horixe da Euskal Herriko hainbat udalerri eta gunetan egingo den HAURREN AURREAN, HELDUOK HELDU ekimena.

Gorbeialdeko Kuadrillan, ekimena ikusgarriago egiteko eta hizkuntza-praktiken aldaketetarako aukera gehiago eskaintzeko, egitarau zabala antolatu dute bertako euskara zerbitzuek, elkarlanean.

3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako lantegia. Familan jolasteko egitasmo aproposa. Ekimen honen helburua atera berri diren eta euskarazkoak diren jostailuak erosi edo eskatu aurretik, nolakoak diren, nola jolasten den eeta gustuku dugun edo ez jakitea da. Izena eman: lanetajolas@gmail.com


18:00

MintzAdromoa

Ur biltegia, Gasteiz | PROPOSAMENA

MintzAdromoaren helburuak euskal hiztun gehiago ezagutzea eta modu dinamiko eta dibertigarri batean euskara praktikatzea dira. Antolatzaileak: GEU elkartea eta Oihaneder Euskararen Etxea. Laguntzaileak: Gasteizko Mintzalaguna, IKA, AEK, Hizkuntza Eskola Ofiziala eta Gasteizko Udalaren Euskara Zerbitzua. Ohiko mintzodromo baten antzeko egitura izango du, baina bi berritasun nabarmen izango ditu: batetik, euskararen erabilera xaxatzeko teknika ezberdinak erabiliko dira, eta bestetik kultur ekitaldi batekin emango zaio bukaera jarduerari. Kultur ekitaldia Antton Aranburu eta Amaia Cantero sortzaile gasteiztarrek gauzatuko dute: Kantu-ipuinen bidaia izenburupean musika eta kontakizunak uztartuko dituzte.

MintzAdromoa Ur biltegia

MintzAdromoaren helburuak euskal hiztun gehiago ezagutzea eta modu dinamiko eta dibertigarri batean euskara praktikatzea dira. Antolatzaileak: GEU elkartea eta Oihaneder Euskararen Etxea. Laguntzaileak: Gasteizko Mintzalaguna, IKA, AEK, Hizkuntza Eskola Ofiziala eta Gasteizko Udalaren Euskara Zerbitzua.

Ohiko mintzodromo baten antzeko egitura izango du, baina bi berritasun nabarmen izango ditu: batetik, euskararen erabilera xaxatzeko teknika ezberdinak erabiliko dira, eta bestetik kultur ekitaldi batekin emango zaio bukaera jarduerari. Kultur ekitaldia Antton Aranburu eta Amaia Cantero sortzaile gasteiztarrek gauzatuko dute: Kantu-ipuinen bidaia izenburupean musika eta kontakizunak uztartuko dituzte.


18:15

'Bastet, ibaiertzeko biztanleak', Laura Perez

Liburutegia, Gorbeialdea Zigoitia | IPUIN KONTALARIA

Hamabi urtera arteko haurrentzat.

'Bastet, ibaiertzeko biztanleak', Laura Perez Liburutegia

Hamabi urtera arteko haurrentzat.


19:00

'Euskara Gasteizen: Landuchiotik hizkuntza aniztasunera'

Aldabe gizarte etxea, Gasteiz | HITZALDIA

1562an, Nicolao Landuchio bidaiari italiarra Gasteiza sartzera zihoala, bertakoek beharbada "errexala pean egon" esan zioten. Ez zituen hitz horiek ulertuko eta hiztegi bat egitea otu zitzaion. Lehen euskal hiztegia -6.000 hitz bildu zituen- Gasteizen sortu zen. Ahulago edo sendoago beti egon da euskara Gasteizen. Gaur egun, ehun hizkuntza baino gehiago hitz egiten diren gizarte honetan, beharbada, euskarak konplize berriak topatu ahal ditu hiriko "beste" sukalde horietan. Ruben Sanchez bertsolari eta idazlearen eskutik. Adina: 14 urtetik gora.

'Euskara Gasteizen: Landuchiotik hizkuntza aniztasunera' Aldabe gizarte etxea

1562an, Nicolao Landuchio bidaiari italiarra Gasteiza sartzera zihoala, bertakoek beharbada "errexala pean egon" esan zioten. Ez zituen hitz horiek ulertuko eta hiztegi bat egitea otu zitzaion. Lehen euskal hiztegia -6.000 hitz bildu zituen- Gasteizen sortu zen. Ahulago edo sendoago beti egon da euskara Gasteizen. Gaur egun, ehun hizkuntza baino gehiago hitz egiten diren gizarte honetan, beharbada, euskarak konplize berriak topatu ahal ditu hiriko "beste" sukalde horietan. Ruben Sanchez bertsolari eta idazlearen eskutik. Adina: 14 urtetik gora.


20:00

'Auzoa kantari' kantu-topaketa

Gazalbideko Olé Tú taberna., Gasteiz | EKITALDIA

Txagorritxu auzoko Zizka Euskara Talderan eskutik, "Auzoa kantari" ekimena izango da, Paula Amilburu bertsolari arabarrarekin batera. "Auzoa kantari" duela lau urte abiatutako ekimena da. Musikari batek euskarazko abestien bertsioak jotzen ditu auzoko taberna batean. Abestuko diren kantuen letrak kantutegietatik ateratzen dira eta, hala, bertaratzen den jendeak euskal kantak abestu eta ikasteko parada edukitzen du, euskaraz aritu eta gozatzearekin batera.

'Auzoa kantari' kantu-topaketa Gazalbideko Olé Tú taberna.

Txagorritxu auzoko Zizka Euskara Talderan eskutik, "Auzoa kantari" ekimena izango da, Paula Amilburu bertsolari arabarrarekin batera. "Auzoa kantari" duela lau urte abiatutako ekimena da. Musikari batek euskarazko abestien bertsioak jotzen ditu auzoko taberna batean. Abestuko diren kantuen letrak kantutegietatik ateratzen dira eta, hala, bertaratzen den jendeak euskal kantak abestu eta ikasteko parada edukitzen du, euskaraz aritu eta gozatzearekin batera.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»