Euskaraldirik ez da aurten egongo (2022ko udazkenean izango da hurrengo edizioa), baina, horren ordez, ekimen interesgarri bat izango dugu datozen egunetan. Horixe da Euskal Herriko hainbat udalerri eta gunetan egingo den HAURREN AURREAN, HELDUOK HELDU ekimena. Gorbeialdeko Kuadrillan, ekimena ikusgarriago egiteko eta hizkuntza-praktiken aldaketetarako aukera gehiago eskaintzeko, egitarau zabala antolatu dute bertako euskara zerbitzuek, elkarlanean. Ollerietako buztigintza museoan teilak egiteko tailerra eskainiko da. Familiei zuzendutako ekimena da.
Hilean behin eta igandeetan, mintzalagunok 2 ordutako ibilaldiak egiten ditugu Gasteiz inguruetan. Zalantzak argitzeko deitu bulegora: 945 222 153 edota 688 734 941
Barneratu zaitez Gasteizko Erdi Aroko hirigunean, monumentu-multzo izendatutakoan. Bere horretan kontserbatzen du Erdi Aroko trazadura, eta bertatik pasieran ibiltzea hiriaren historia zeharkatzea da; izan ere, antzinako harresia, eraikin zibilak, jauregiak, dorretxeak eta tenpluak ikusiko dituzu, arte gotiko, errenazentista, barroko edo neoklasikoko ereduen artean. Prezioa: 5 € pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta). Heldu bakoitzak (18 urtetik gorakoak), gehienez ere, 2 adingaberekin joan ahal izango du.
Haizeak txistu egiten du eta hotz handia egiten du. Albisteek hotz eta elur olatu handi bati buruz hitz egiten dute. Etxetik ez irtetea gomendatzen da. Emakumea aspertuta eta atsekabetuta dago, leihotik begi- ra geratzen da eta leihoaren lurrunaren gainean marrazten hasten da. Gauaren itzalen artean dantzari baten silueta agertzen da, leihoaren isla itsas kosmos bihurtzen duena, ilargiaren argitan dantzan ari diren bere beso loretsuekin. Emakumea ez dago bakarrik gauean, bere iruditeriak laguntzen dio. Adina: 2 eta 5 urte bitartean.
Lehen aldiz, jaialdiak mundu osoko gazteek egindako film laburren programa bat batu du. Umeek egindako zinema programaren anaia txikiaren adibidea jarraituz. 12 urtetik gorakoentzat. Euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluak dituzten laburmetraiak tartekatuko dira. Sarrerak: gaztefilmfest.com
Txikientzat diseinatutako ibilaldi entretenigarri eta didaktikoa da, familia-giroan egitekoa, non Erdi Aroko hiriguneko bazter ederrenetariko batzuk ikusiko dituzten. Gainera, green ikuspegian oinarrituriko ibilbidea da, ingurunea zaindu eta babesteko pistak nahiz proposamenak ematen baitira. Gure hiriak izen-abizenak zergatik dituen jakin nahi duzue? Eta green capital (hiriburu berdea) zergatik esaten dioten jakin nahi? Argitu bitxikeria horiek eta beste batzuk, eta bihur zaitezte esploradore hiri jasangarri batean. Prezioa: 5 eta 11 urte bitartean 4 €. 12 urtetik aurrera 6 €. 5 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta). Adingabeak ezin dira bakarrik joan, 18 urtetik gorako heldu batekin joan beharko dute. Gehienez ere 4 adingabe heldu bakoitzeko. Harremanetarako: Vitoria-Gasteizko Udala. Turismo-bulegoa. Tel. 945 161 598 turismo@vitoria-gasteiz.org
Zelakoa litzateke mundu bat benetako berdintasunarekin? Desoreka eta injustiziaz betetako mundu ilunean argia piztuko bagenu? Guztion energia erabiliz denontzat aukera berdinak bermatzen dituen mundu bat asmatuko bagenu? Eta, bapatean, zientzialari batek asmatuko balu ezjakintasun guztiekin bukatzeko makina miraritsua? Horrek berdintasuna ahalbideratuko luke? Eta asmatzailea emakumea balitz?
'G!oazen Elkarrekin! Munduko gazteak batera pandemiari aurre egiten' ikuskizuna musika, bideoak eta Itaka proiektuko, Gasteizko Elkarguneko eta munduko beste toki bazuetako gazteen partehartzearekin. Ikigai Dance Studioren emanaldia eta Lorea Intxaustiren eta Xanti Korkostegiren animazioa.
Busti Añana Euskaraz programaren barruan, bi pase egingo dira. 1. pasea 18:00etan izango da eta 2. pasea 18:45ean. Toki mugatuak. Izena eman behar da: entradium.com.
Sortzaileen jendaurreko topaketak, Gorbeialdeko Kuadrillan. Sarrera: 5 eruro (egunean bertan ordaindu beharko da). Erreserbatu lekua: www.urkabustaiz.eus helbidean.
Emanaldi berezia izango da, alde batetik antzezlan labur bat ikusteko aukera izango delako, eta bestetik, liburu bat aurkeztuko dugulako. Zoriontsuak izatea aukeratu genuen liburuari buruzko solasaldia izango da Mikel Ayllon egilearekin, eta liburuan oinarritutako Elkar ezagutu genuen eguna antzezlana. Irati Onaindia eta Aritz Bengoa aktoreekin, Igor Arzuagaren musikarekin eta Pablo Ibarluzearen zuzendaritzapean izango dugu liburuaren aurkezpen antzeztua ikusteko.
Lan arraroak, arriskutsuak edo bestelako lanekin bateratzeko zailak direnak, jaialdietatik kanpo geratzen dira. GazteFilm Fest jaialdian, “weird/strange/edgy/surrealistic/teaser-joker/guerrilla” izenez ezagutzen ditugun lan horiek. Saski-naskia da, baina altxorraren kutxa izan nahi du; edukiak ez sinestekoak, probokatzaileak eta barre eragitekoak dira. 16 urtetik gorakoentzat. Euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluak dituzten lanak tartekatzen dira. Sarrerak: gaztefilmfest. eus
Dokumentala eta gero solasaldia egongo da protagonistarekin.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |