Igandea, azaroak 28



10:00

[HAURREN AURREAN, HELDUOK HELDU] Teilagintza lantegia familian

Ollerietako museoa, Gorbeialdea Legutio | TAILERRA

Euskaraldirik ez da aurten egongo (2022ko udazkenean izango da hurrengo edizioa), baina, horren ordez, ekimen interesgarri bat izango dugu datozen egunetan. Horixe da Euskal Herriko hainbat udalerri eta gunetan egingo den HAURREN AURREAN, HELDUOK HELDU ekimena. Gorbeialdeko Kuadrillan, ekimena ikusgarriago egiteko eta hizkuntza-praktiken aldaketetarako aukera gehiago eskaintzeko, egitarau zabala antolatu dute bertako euskara zerbitzuek, elkarlanean. Ollerietako buztigintza museoan teilak egiteko tailerra eskainiko da. Familiei zuzendutako ekimena da.

[HAURREN AURREAN, HELDUOK HELDU] Teilagintza lantegia familian Ollerietako museoa

Euskaraldirik ez da aurten egongo (2022ko udazkenean izango da hurrengo edizioa), baina, horren ordez, ekimen interesgarri bat izango dugu datozen egunetan. Horixe da Euskal Herriko hainbat udalerri eta gunetan egingo den HAURREN AURREAN, HELDUOK HELDU ekimena.

Gorbeialdeko Kuadrillan, ekimena ikusgarriago egiteko eta hizkuntza-praktiken aldaketetarako aukera gehiago eskaintzeko, egitarau zabala antolatu dute bertako euskara zerbitzuek, elkarlanean.

Ollerietako buztigintza museoan teilak egiteko tailerra eskainiko da. Familiei zuzendutako ekimena da.


10:00

[MINTZA IBILALDIAK] Armentiako basora

Arkako plazako ibiltaria, Gasteiz | PROPOSAMENA

Hilean behin eta igandeetan, mintzalagunok 2 ordutako ibilaldiak egiten ditugu Gasteiz inguruetan. Zalantzak argitzeko deitu bulegora: 945 222 153 edota 688 734 941 

[MINTZA IBILALDIAK] Armentiako basora Arkako plazako ibiltaria

Hilean behin eta igandeetan, mintzalagunok 2 ordutako ibilaldiak egiten ditugu Gasteiz inguruetan. Zalantzak argitzeko deitu bulegora: 945 222 153 edota 688 734 941 


11:30

Gasteizko Erdi Aroko hirigunea

Turismo bulegoa, Plaza Berria, Gasteiz | BISITA GIDATUA

Barneratu zaitez Gasteizko Erdi Aroko hirigunean, monumentu-multzo izendatutakoan. Bere horretan kontserbatzen du Erdi Aroko trazadura, eta bertatik pasieran ibiltzea hiriaren historia zeharkatzea da; izan ere, antzinako harresia, eraikin zibilak, jauregiak, dorretxeak eta tenpluak ikusiko dituzu, arte gotiko, errenazentista, barroko edo neoklasikoko ereduen artean.  Prezioa: 5 € pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta). Heldu bakoitzak (18 urtetik gorakoak), gehienez ere, 2 adingaberekin joan ahal izango du.

Gasteizko Erdi Aroko hirigunea Turismo bulegoa, Plaza Berria

Barneratu zaitez Gasteizko Erdi Aroko hirigunean, monumentu-multzo izendatutakoan. Bere horretan kontserbatzen du Erdi Aroko trazadura, eta bertatik pasieran ibiltzea hiriaren historia zeharkatzea da; izan ere, antzinako harresia, eraikin zibilak, jauregiak, dorretxeak eta tenpluak ikusiko dituzu, arte gotiko, errenazentista, barroko edo neoklasikoko ereduen artean. 

Prezioa: 5 € pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta).

Heldu bakoitzak (18 urtetik gorakoak), gehienez ere, 2 adingaberekin joan ahal izango du.


12:00

[HAZIARABA IN THE MAPPING] 'Leihoak', Paraiso antzerkia

Amurrio antzokia, Aiaraldea Amurrio | ANTZERKIA

Haizeak txistu egiten du eta hotz handia egiten du. Albisteek hotz eta elur olatu handi bati buruz hitz egiten dute. Etxetik ez irtetea gomendatzen da. Emakumea aspertuta eta atsekabetuta dago, leihotik begi- ra geratzen da eta leihoaren lurrunaren gainean marrazten hasten da. Gauaren itzalen artean dantzari baten silueta agertzen da, leihoaren isla itsas kosmos bihurtzen duena, ilargiaren argitan dantzan ari diren bere beso loretsuekin. Emakumea ez dago bakarrik gauean, bere iruditeriak laguntzen dio. Adina: 2 eta 5 urte bitartean.

[HAZIARABA IN THE MAPPING] 'Leihoak', Paraiso antzerkia Amurrio antzokia

Haizeak txistu egiten du eta hotz handia egiten du. Albisteek hotz eta elur olatu handi bati buruz hitz egiten dute. Etxetik ez irtetea gomendatzen da. Emakumea aspertuta eta atsekabetuta dago, leihotik begi- ra geratzen da eta leihoaren lurrunaren gainean marrazten hasten da. Gauaren itzalen artean dantzari baten silueta agertzen da, leihoaren isla itsas kosmos bihurtzen duena, ilargiaren argitan dantzan ari diren bere beso loretsuekin. Emakumea ez dago bakarrik gauean, bere iruditeriak laguntzen dio. Adina: 2 eta 5 urte bitartean.


12:00

[GAZTEFILM FEST] Gazteek egindako zinea

Montehermoso, Gasteiz | ZINEMA

Lehen aldiz, jaialdiak mundu osoko gazteek egindako film laburren programa bat batu du. Umeek egindako zinema programaren anaia txikiaren adibidea jarraituz. 12 urtetik gorakoentzat. Euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluak dituzten laburmetraiak tartekatuko dira. Sarrerak: gaztefilmfest.com

[GAZTEFILM FEST] Gazteek egindako zinea Montehermoso

Lehen aldiz, jaialdiak mundu osoko gazteek egindako film laburren programa bat batu du. Umeek egindako zinema programaren anaia txikiaren adibidea jarraituz. 12 urtetik gorakoentzat. Euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluak dituzten laburmetraiak tartekatuko dira. Sarrerak: gaztefilmfest.com


12:30

Txikientzako Gasteiz

Turismo bulegoa, Plaza Berria, Gasteiz | BISITA GIDATUA

Txikientzat diseinatutako ibilaldi entretenigarri eta didaktikoa da, familia-giroan egitekoa, non Erdi Aroko hiriguneko bazter ederrenetariko batzuk ikusiko dituzten. Gainera, green ikuspegian oinarrituriko ibilbidea da, ingurunea zaindu eta babesteko pistak nahiz proposamenak ematen baitira. Gure hiriak izen-abizenak zergatik dituen jakin nahi duzue? Eta green capital (hiriburu berdea) zergatik esaten dioten jakin nahi? Argitu bitxikeria horiek eta beste batzuk, eta bihur zaitezte esploradore hiri jasangarri batean. Prezioa: 5 eta 11 urte bitartean 4 €. 12 urtetik aurrera 6 €. 5 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta). Adingabeak ezin dira bakarrik joan, 18 urtetik gorako heldu batekin joan beharko dute. Gehienez ere 4 adingabe heldu bakoitzeko. Harremanetarako: Vitoria-Gasteizko Udala. Turismo-bulegoa. Tel. 945 161 598 turismo@vitoria-gasteiz.org  

Txikientzako Gasteiz Turismo bulegoa, Plaza Berria

Txikientzat diseinatutako ibilaldi entretenigarri eta didaktikoa da, familia-giroan egitekoa, non Erdi Aroko hiriguneko bazter ederrenetariko batzuk ikusiko dituzten. Gainera, green ikuspegian oinarrituriko ibilbidea da, ingurunea zaindu eta babesteko pistak nahiz proposamenak ematen baitira.

Gure hiriak izen-abizenak zergatik dituen jakin nahi duzue? Eta green capital (hiriburu berdea) zergatik esaten dioten jakin nahi? Argitu bitxikeria horiek eta beste batzuk, eta bihur zaitezte esploradore hiri jasangarri batean.

Prezioa: 5 eta 11 urte bitartean 4 €. 12 urtetik aurrera 6 €. 5 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta).

Adingabeak ezin dira bakarrik joan, 18 urtetik gorako heldu batekin joan beharko dute. Gehienez ere 4 adingabe heldu bakoitzeko.

Harremanetarako:

 


18:00

'Piztu emakumeON energia'

Salburuko gizarte etxea, Gasteiz | ANTZERKIA

Zelakoa litzateke mundu bat benetako berdintasunarekin? Desoreka eta injustiziaz betetako mundu ilunean argia piztuko bagenu? Guztion energia erabiliz denontzat aukera berdinak bermatzen dituen mundu bat asmatuko bagenu? Eta, bapatean, zientzialari batek asmatuko balu ezjakintasun guztiekin bukatzeko makina miraritsua? Horrek berdintasuna ahalbideratuko luke? Eta asmatzailea emakumea balitz?

'Piztu emakumeON energia' Salburuko gizarte etxea

Zelakoa litzateke mundu bat benetako berdintasunarekin? Desoreka eta injustiziaz betetako mundu ilunean argia piztuko bagenu? Guztion energia erabiliz denontzat aukera berdinak bermatzen dituen mundu bat asmatuko bagenu? Eta, bapatean, zientzialari batek asmatuko balu ezjakintasun guztiekin bukatzeko makina miraritsua? Horrek berdintasuna ahalbideratuko luke? Eta asmatzailea emakumea balitz?


18:00

Go!azen elkarrekin!

Europa Biltzar Etxea, Gasteiz | GAZTEENTZAKO EKINTZA

'G!oazen Elkarrekin! Munduko gazteak batera pandemiari aurre egiten' ikuskizuna musika, bideoak eta Itaka proiektuko, Gasteizko Elkarguneko eta munduko beste toki bazuetako gazteen partehartzearekin. Ikigai Dance Studioren emanaldia eta Lorea Intxaustiren eta Xanti Korkostegiren animazioa.

Go!azen elkarrekin! Europa Biltzar Etxea

'G!oazen Elkarrekin! Munduko gazteak batera pandemiari aurre egiten' ikuskizuna musika, bideoak eta Itaka proiektuko, Gasteizko Elkarguneko eta munduko beste toki bazuetako gazteen partehartzearekin. Ikigai Dance Studioren emanaldia eta Lorea Intxaustiren eta Xanti Korkostegiren animazioa.


18:00

'Txilin hotsak'

Udaletxeko erabilera anitzeko aretoa, Añana Berantevilla | ANTZERKIA

Busti Añana Euskaraz programaren barruan, bi pase egingo dira. 1. pasea 18:00etan izango da eta 2. pasea 18:45ean. Toki mugatuak. Izena eman behar da: entradium.com.

'Txilin hotsak' Udaletxeko erabilera anitzeko aretoa

Busti Añana Euskaraz programaren barruan, bi pase egingo dira. 1. pasea 18:00etan izango da eta 2. pasea 18:45ean. Toki mugatuak. Izena eman behar da: entradium.com.


18:00

[JOAN-ETORRIKOAK] Urkabustaizko musika eskola + Eñaut Elorrieta

Kultura etxea, Gorbeialdea Urkabustaiz | IKUSKIZUNA

Sortzaileen jendaurreko topaketak, Gorbeialdeko Kuadrillan. Sarrera: 5 eruro (egunean bertan ordaindu beharko da). Erreserbatu lekua: www.urkabustaiz.eus helbidean.

[JOAN-ETORRIKOAK] Urkabustaizko musika eskola + Eñaut Elorrieta Kultura etxea

Sortzaileen jendaurreko topaketak, Gorbeialdeko Kuadrillan. Sarrera: 5 eruro (egunean bertan ordaindu beharko da). Erreserbatu lekua: www.urkabustaiz.eus helbidean.


18:30

[SASKI NASKI] 'Zoriontsuak izatea aukeratu genuen', Piszifaktoria

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | IKUSKIZUNA

Emanaldi berezia izango da, alde batetik antzezlan labur bat ikusteko aukera izango delako, eta bestetik, liburu bat aurkeztuko dugulako. Zoriontsuak izatea aukeratu genuen liburuari buruzko solasaldia izango da Mikel Ayllon egilearekin, eta liburuan oinarritutako Elkar ezagutu genuen eguna antzezlana. Irati Onaindia eta Aritz Bengoa aktoreekin, Igor Arzuagaren musikarekin eta Pablo Ibarluzearen zuzendaritzapean izango dugu liburuaren aurkezpen antzeztua ikusteko.

[SASKI NASKI] 'Zoriontsuak izatea aukeratu genuen', Piszifaktoria Oihaneder Euskararen Etxea

Emanaldi berezia izango da, alde batetik antzezlan labur bat ikusteko aukera izango delako, eta bestetik, liburu bat aurkeztuko dugulako.

Zoriontsuak izatea aukeratu genuen liburuari buruzko solasaldia izango da Mikel Ayllon egilearekin, eta liburuan oinarritutako Elkar ezagutu genuen eguna antzezlana. Irati Onaindia eta Aritz Bengoa aktoreekin, Igor Arzuagaren musikarekin eta Pablo Ibarluzearen zuzendaritzapean izango dugu liburuaren aurkezpen antzeztua ikusteko.


19:00

[GAZTEFILM FEST] Periferikoak

SAMA –Pedro Asua, 2, Uned–, Gasteiz | ZINEMA

Lan arraroak, arriskutsuak edo bestelako lanekin bateratzeko zailak direnak, jaialdietatik kanpo geratzen dira. GazteFilm Fest jaialdian, “weird/strange/edgy/surrealistic/teaser-joker/guerrilla” izenez ezagutzen ditugun lan horiek. Saski-naskia da, baina altxorraren kutxa izan nahi du; edukiak ez sinestekoak, probokatzaileak eta barre eragitekoak dira. 16 urtetik gorakoentzat. Euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluak dituzten lanak tartekatzen dira. Sarrerak: gaztefilmfest. eus

[GAZTEFILM FEST] Periferikoak SAMA –Pedro Asua, 2, Uned–

Lan arraroak, arriskutsuak edo bestelako lanekin bateratzeko zailak direnak, jaialdietatik kanpo geratzen dira. GazteFilm Fest jaialdian, “weird/strange/edgy/surrealistic/teaser-joker/guerrilla” izenez ezagutzen ditugun lan horiek. Saski-naskia da, baina altxorraren kutxa izan nahi du; edukiak ez sinestekoak, probokatzaileak eta barre eragitekoak dira. 16 urtetik gorakoentzat. Euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluak dituzten lanak tartekatzen dira. Sarrerak: gaztefilmfest. eus


19:30

Bideak

Andra Mari aretoa, Lautada Asparrena | IKUS-ENTZUNEZKOA

Dokumentala eta gero solasaldia egongo da protagonistarekin.

Bideak Andra Mari aretoa

Dokumentala eta gero solasaldia egongo da protagonistarekin.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»